Txuvaxia

Txuvaxia (errusieraz: Чува́шия; txuvaxeraz: Чӑваш Ен) edo Txuvaxiako Errepublika (errusieraz: Чува́шская Респу́блика, translit.: Txuvaxskaia Respublika; txuvaxeraz: Чӑваш Республики) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Volgako Barruti Federalean kokaturik dagoena.

18.300 km²ko eremua du eta 2010ean 1.251.619 biztanle zituen. Hiriburua Txeboksary da.

Txuvaxia
Txuvaxia Errusia
Txuvaxia
Txuvaxia Txuvaxia
Ereserkia
State Anthem of the Republic of Chuvashia (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaЧӑваш Республики — Чӑваш Ен
Estatu burujabeTxuvaxia Errusia
ISO 3166-2RU-CU
HiriburuaTxeboksary
Head of the Chuvash Republic (en) ItzuliOleg Nikolaev (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°27′34″N 47°05′46″E / 55.45944°N 47.09611°E / 55.45944; 47.09611
Txuvaxia
Azalera18.300 km²
MugakideakNizhni Novgorod oblasta, Mari El, Tatarstan, Ulianovsk oblasta eta Mordovia
Demografia
Biztanleria1.207.875 (2021eko urtarrilaren 1a)
Txuvaxia−15.520 (2019)
Dentsitatea66 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta txuvaxera
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta Europa/Mosku
Matrikula21 eta 121
cap.ru

Geografia

Txuvaxia 
Txuvaxiako mapa.

Txuvaxiak Volga ibaiaren erdiko ibilguaren hego-mendebaldeko bazterrean dago, Gorki eta Kazan hirien artean. Iparraldean Mari El dauka, Nizhny Novgorod oblasta mendebaldean, Mordovia hego-mendebaldean, Ulianovsk oblasta hegoaldean, eta Tatarstan hego-ekialde eta ekialdean.

Volgaren ibaiadarrek drainatzen dute: Surak mendebaldean, Bolxoi, Maly Tsivil eta Tsivilek erdialdean eta Kubniak ekialdean. Errepublikaren zati handiena Volgaren goi-ordokiaren iparraldeko muturrean dago; lurralde laua da, muinoekin, tarteka sakanek ebakia, emeki-emeki Volgaren zabaldirantz jaisten dena. Mendebaldean, Sura ibaiaren haranean, jatorri zaharreko hondar alubialak daude. Baso trinkoek hartzen dute lurraldearen iparraldea, eta estepa zabalek hegoaldea.

Hiri nagusiak Txeboksary, hiriburua, Alatyr, Kanax, Xumerlia eta Novotxeboksarsk dira.

Historia

Txuvaxiarrak turkiar jatorriko biztanleak dira gehienbat. XVI. mendean Errusiarekin bat egin zuen. 1920. urtean eskualde autonomo bihurtu zen, eta 1925ean errepublika autonomo. 1929-1936 urteetan, Gorkiko lurraldean integraturik egon zen.

Ekonomia

Laborantza (garia, garagarra, artoa, patata, tabakoa), abere-hazkuntza (behi- eta zerri-azienda), arrantza (Volga eta Sura ibaietan) eta industria (metalurgia, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, janari-industria, larrugintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Biztanleria

2010ean Txuvaxiak 1.251.619 biztanle zituen; %67,7 txuvax etniakoak ziren, %26,9 errusiarrak eta %2,8 tatariarrak.

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Txuvaxak 667.695 %74,6 777.202 %72,2 770.351 %70,2 856.246 %70,0 887.738 %68,4 906.922 %67,8 889.268 %67,7 814.750 %67,7
Errusiarrak 178.890 %20,0 241.386 %22,4 263.692 %24,0 299.241 %24,5 338.150 %26,0 357.120 %26,7 348.515 %26,5 323.274 %26,9
Tatariarrak 22.635 %2,5 29.007 %2,7 31.357 %2,9 36.217 %3,0 37.573 %2,9 35.689 %2,7 36.379 %2,8 34.214 %2,8
Mordoviarrak 23.958 %2,7 22.512 %2,1 23.863 %2,2 21.041 %1,7 20.276 %1,6 18.686 %1,4 15.993 %1,2 13.014 %1,1
Besteak 1.301 %0,1 6.703 %0,6 8.596 %0,7 10.930 %0,9 14.874 %1,3 19.606 %1,4 23.599 %1,8 18.298 %1,6

Erreferentziak

Kanpo estekak

Txuvaxia  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Txuvaxia GeografiaTxuvaxia HistoriaTxuvaxia EkonomiaTxuvaxia BiztanleriaTxuvaxia ErreferentziakTxuvaxia Kanpo estekakTxuvaxia2010ErrusiaErrusiako errepublikakErrusiaren banaketa administratiboaErrusieraErrusieraren transliterazioaTxeboksaryTxuvaxeraVolgako Barruti Federala

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Tina ThörnerSlumdog MillionaireHeriotza zigorInternazionalaMontevideoNiloDorreMónica OltraIzaro Andres ZelaietaGoienaMateriaEnergia geotermikoPortugaleteLandareEspartaIntsektuKoebaluazioElastikotasun (fisika)Energia mekanikoEduardo TxillidaBarraskiloItsas intrusioAmerikaEuropaReal SociedadAlaitz eta MaiderBaionaEmilia LandaluceNerea ReparazJorma SandelinInstagramLapurdiCandela PeñaLekeitioChiara ConsoliniUmetokiko fibromaGarapen iraunkorEskusoinu txikiErrubrika (hezkuntza)J MartinaArgi-energiaOrnogabePello OtxandianoDonejakue bideaEuskara batuaEnaraUrbasa-Andia natura parkeaSabin AranaRaúl Sánchez CedilloPortugalHomosexualitateMusikaren historiaAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaErrementari (filma)BasajaunMarrazoSabindarren euskara garbiaThe Rolling StonesTxanpon-makinaSan Bartolome (argipena)Johann Sebastian BachNafarroa GaraiaIratzeHigiduraEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaMarkku SyrjäläMetal Aroa🡆 More