Txorierri

Txorierri edo Asua harana Bizkaiko erdialdean dagoen eskualdea da.

Bilboko itsasadarreko eskumaldean dago kokatuta eta sei udalerrik osatzen dute, Derio izanda populatuena eta mankomunitatearen egoitza bere barnean duena. Eskualde honetan daude Bilboaldea eta Euskal Herri osoko azpiegitura garrantzitsuenetako batzuk, Bilbo-Loiu aireportua eta Zamudioko parke teknologikoa, besteak beste.

Txorierri
Txorierriko ikuspegia (Loiu).

2011n 20.000 biztanle inguru biltzen zituen.

Geografia

Mugakideak

Mugakide hauek ditu: Iparraldean, Mungialdeako eskualdea; hego-mendebaldean, Bilbo Handia; (Bilbo eta Galdakao, hegoaldean; Erandio, mendebaldean); eta Zornotza, ekialdean.

Inguru naturala

Asua ibaiak zeharkatzen du eskualdea. Lautada zabala osatzen du Artxanda eta Ganguren mendizerrek hegoaldean eta Bizkargi, Gaztelumendi eta Berreaga mendizerrek iparraldean estuturik.

Udalerriak

Herria Biztanleria (2016) Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
Txorierri  Derio 6.496 10,7 Esther Apraiz EAJ
Txorierri  Larrabetzu 2.057 11,39 Iñigo Gaztelu Bildu
Txorierri  Lezama 2.353 16,8 Alaitz Etxeandia EAJ
Txorierri  Loiu 2.277 15 Vicente Arteagagoitia Aurrekoetxea EAJ
Txorierri  Sondika 4.461 38 Gorka Garro Bilbao EAJ
Txorierri  Zamudio 3.183 20 Igotz Lopez Torre EAJ

Udalerri horiek dira ofizialki Txorierriren barruan daudenak. Zenbaitzuek Erandio Goikoa, Goierri eta Asua auzoak ere (hirurak Erandioko auzoak) Txorierriren barruan sartzen dituzte. Hainbat sailkapenetan Erandio Txorierri barruan agertzen da.

Azpiegiturak

Bilborekiko dependentzia handia duen eskualdea da. Bertan daude Bilboko aireportua (Loiun), Bilboko hilerria (Derion), Teknologia Parkea (Zamudio eta Derion) eta beste hainbat enpresa eta poligono. Lehen ere apaiztegia bazegoen Derion, gaur egun "Arteaga centrum" izena duen eraikinean.

Lauro ikastola (Loiu) bertako hezkuntza zentrorik ezagunena da. Txorierriko herri guztietan eskola publikoak daude (Loiun izan ezik). Institutua Derion dago, baita Eskola Politeknikoa eta Nekazaritza eskola ere. Bestelako ikastetxeak: Esperanza Alhama, Munabe, Urdaneta, Bizkaia, Ikastetxe frantsesa...

Athletic Club futbol taldeak bertan ditu kirol-instalakuntzak, Lezaman.

Osasunari dagokionez, Zamudioko Ospitaleak gaixo psikiatrikoak atenditzen ditu.

Elkarteak

Hedabideak

Eskualde osoko informazioa "Aikor" izeneko aldizkariak biltzen du euskaraz. Aldizkari horrek Interneten ere zabaldu ditu ateak.

Ekonomia

Eskualdean Bizkaiko txakolina ekoizten da, batez ere Lezaman, baina baita Zamudion, Larrabetzun eta Derion ere.

Txorierrin gaur egun milaka enpresak dute egoitza. Herri guztietan daude industria poligono handiak.

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Tags:

Txorierri GeografiaTxorierri UdalerriakTxorierri AzpiegiturakTxorierri ElkarteakTxorierri HedabideakTxorierri EkonomiaTxorierri Pertsonaia ezagunakTxorierri Ikus, gaineraTxorierri Kanpo estekakTxorierriBilbo-Loiu aireportuaBilboaldeaBilboko itsasadarraBizkaiaBizkaiko Zientzia eta Teknologia ParkeaDerioEuskal Herria

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Xabier LeteRobert OwenSchool TiesGarapen iraunkorHerri iritziMesopotamiaArnas-aparatuNagore AranburuBurdinaIkastolaBaztanIkatz (argipena)Gemma HerreroClaudio MonteverdiOlatz GaramendiArnaldo OtegiJoseba Díez AntxustegiTxillardegiKirmen UribeItsas intrusioMonarkiaJoan Antonio MogelEuskal abeslariOsasunArgantzonSan Jurgi egunaVincent van GoghTxalapartaAl-AndalusNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaJ MartinaPako AristiSorgin-orratzIrunHirukiakJesus NazaretekoaEuskaltzaindiaEuri azidoNagore Laffageren hilketaPello OtxandianoEuskal Herriko musikaForuDortokaArgia (aldizkaria)Markina-XemeinErresilientzia (psikologia)BertsolaritzaErliebe (geografia)Jose Antonio ArdanzaWinston ChurchillGernika (margolana)Euskal mitologiaPirritx, Porrotx eta MariMototsAsteko egunen izenakJazzKloroplastoItsas izarFiteroko monasterioaFaxismoFlyschMaritza SayaleroBerriaEnergia nuklearAutarkia (ekonomia)Eguzki-loreZitoplasmaKoloreEstirpe ImperialEuskal Herriko mendiakNerea Ibarzabal🡆 More