Lezama edo —Arabako Lezama herritik bereizi behar denean— Lezama Txorierri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierri eskualdekoa.
2016. urtean 2.353 biztanle zituen.
Lezama | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Lezamako dorretxearen ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Txorierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Lezama | ||||||||||
Alkatea | Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48196 | ||||||||||
INE kodea | 48081 | ||||||||||
Herritarra | lezamarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°16′29″N 2°50′00″W / 43.274722222222°N 2.8333333333333°W | ||||||||||
Azalera | 16,8 km² | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.448 (2023) −29 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 145,71 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | % 12,19 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 22,05 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 28,96 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 80,59 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % -6,6 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 8,07 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 63,01 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 46.73 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.lezama.org |
Herria ezaguna da, besteak beste, Athletic futbol taldeak Lezaman kirol-instalazioak dituelako.
Lezamako lurrak oso lauak dira erdialdean, eta ipar zein hegoaldetik bi mendilerro txikik osatutako muinoz inguratuta dago, Asua ibaiaren haranean. Iparraldean Irurimendi (238 m), Xantoibaso (302 m) eta Urrusti (349 m) dira garaienak. Hegoaldean, Santa Marina mendia (477 m) da altuena. Mendilerro horrek osatzen du Ibaizabal haranaren eta Lezamaren arteko muga.
Asua ibaia Lezamako lurretan jaiotzen da, eta hura urez hornitzen duten hainbat adar daude bertan. Ondoren, udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebalera, eta Zamudiorantz doa.
Lezamak udalerri mugakide hauek ditu:
Lezamako biztanleria |
---|
2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen hauteskundeak eta ondorioz, Jon Ander Aurrekoetxea hautatu zuten alkate.
Lezamako udalbatza | |||||
Alderdia | 2023ko maiatzaren 28 | 2019ko maiatzaren 26 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 8 / 11 | 8 / 11 | |||
EH Bildu* | 3 / 11 | 3 / 11 | |||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 11 | 0 / 11 | |||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 | 0 / 11 | |||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Lezamara autoz heltzeko betiko bidea herriaren erditik igarotzen den BI-737 errepidea da, udalerria hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatzen duena. Hala ere, gaur egun Asua eta Erletxe lotzen dituen eta udalerriko hegoaldea zeharkatzen duen N-367 autobidea da azkarren iristeko bidea.
Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian hurrengo geltokiak ditu:
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
Euskarari dagokionez, euskaldun kopuru nabarmena duen herria da, biztanleen ia bi herenak euskaldunak baitira. Berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko bizkaieran kokatzen den Txorierriko euskara.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lezama, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.