Trebizondako Inperioa

Trebizondako Inperioa (grezieraz: Αὐτοκρατορία Τραπεζούντος) Erdi Aroko estatu kristau bat izan zen; kulturaz, grekoa zen: hizkuntza ofiziala Pontoko greziera zen.

1204. urtean sortu zen, Bizantziar Inperioa desegin zenean, Konstantinopla Laugarren Gurutzadan hartu baino lehentxeago.

Trebizondako Inperioa
Αὐτοκρατορία Τραπεζούντος
1204 – 1461
Autokrazia
Trebizondako Inperioa
Trebizondako Inperioa (marroiz) eta inguruko estatuak 1300. urtean
Geografia
HiriburuaTrebizonda
Kultura
Hizkuntza(k)Pontoko greziera
ErlijioaEliza Ortodoxoa
Historia
Aurrekoa
Trebizondako InperioaBizantziar Inperioa
Ondorengoa
Otomandar InperioaTrebizondako Inperioa

Itsaso Beltzaren hego-ekialdeko kostaldean zegoen; hiriburua Trebizonda hiria zen. Estatu beregaina izan zen, 1461ean Otomandar Inperioak eskuratu zuen arte.

Trebizondako erregeek "Komneno Handia" (Megas Komnenos) eta enperadore tituluak zituzten. Izan ere, estatuari "Komneno Inperioa" ere esaten zitzaion, enperadoreak Alexio I.a Komnenoren ondorengoak zirelako.

Historia

Androniko I.a Komneno enperadore bizantziarra kargutik kendu eta hil ostean, bere bilobetatik bik (Trebizondako Alexio I.a Komneno eta David Komneno) Georgiako Thamar erreginaren armadak lagunduta, Trebizonda eskuratu zuten, eta kostaldeko lurralde gehiago ere menperatu zituzten, Nizeako Inperioaren mugetara arte. Alexiok bere burua enperadore izendatu, Konstantinoplako tronua aldarrikatu, eta hiriburua Trebizondan jarri zuen.

Harrezkero, Trebizondako Inperioa beste estatu grekoetatik bereizita egon zen. Ekonomia-hazkunde handiena XIII. mende amaieran eta XIV. mende hasieran izan zuen, Alexio II.a Trebizondakoaren agintepean (1297-1330), besteak beste zetaren ibilbidean kokapen garrantzitsua zeukalako.

XV. mendean otomandarrek behin baino gehiagotan eraso egin zioten herrialdeari. Azkenean, Mehmed II.a sultanak 1461. urtean eskualdea menperatu egin zuen: Trebizondako David Komneno (Joan IV.a Trebizondakoaren ondorengoa) errenditu egin zen, eta otomandarrekin hitzarmenak egin arren (tributuen truke, inor ez hiltzeko eta hiritik sartu-irten nahi bezala egiteko baimena), ez zuten bete, eta hiria arpilatu egin zuten, baita hiritarrak esklabo moduan saldu ere. Azkenean, David bera eta bere zortzi semeetatik zazpi hiltzeko agindu zuen Mehmed II.a sultanak, baita biloba batzuk ere, konspirazioren bat asmatzen zihardutelakoan.

Trebizondako enperadoreen zerrenda

  • Alexio I.a Trebizondakoa (1204-1222)
  • Androniko I.a Trebizondakoa (1222-1235)
  • Joan I.a Axouchos (1235-1238)
  • Emanuel I.a Trebizondakoa (1238-1263)
  • Androniko II.a Trebizondakoa (1263-1266)
  • Jurgi Trebizondakoa (1266-1280)
  • Joan II.a Trebizondakoa (1280-1284)
  • Teodora Trebizondakoa (1284-1285)
  • Joan II.a Trebizondakoa (1285-1297, bigarrenez)
  • Alexio II.a Trebizondakoa (1297-1330)
  • Androniko III.a Trebizondakoa (1330-1332)
  • Emanuel II.a Trebizondakoa (1332)
  • Basilio Trebizondakoa (1332-1340)
  • Irene Paleologina Komneno (1340-1341)
  • Ana Trebizondakoa (1341)
  • Mikel Trebizondakoa (1341)
  • Ana Trebizondakoa (1341-1342, bigarrenez)
  • Joan III.a Trebizondakoa (1342-1344)
  • Mikel Trebizondakoa (1344-1349, bigarrenez)
  • Alexio III.a Trebizondakoa (1349-1390)
  • Emanuel III.a Trebizondakoa (1390-1416)
  • Alexio IV.a Trebizondakoa (1416-1429)
  • Joan IV.a Trebizondakoa (1429-1459)
  • David Trebizondakoa (1459-1461)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Trebizondako Inperioa HistoriaTrebizondako Inperioa Trebizondako enperadoreen zerrendaTrebizondako Inperioa ErreferentziakTrebizondako Inperioa Kanpo estekakTrebizondako InperioaGrezieraLaugarren Gurutzada

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MatematikaBaginaDrahomíraBizenta MogelNobleziaKatagorriAdimen emozionalWeb crawlerAgurne AnasagastiGaliziako Egun NazionalaLeinu gerrakEmozioPuppyMasturbazioFerdinand von ZeppelinAntzinako Greziako erlijioaZelula1949Arte erromanikoaMoskuKroaziaUgatzMonarkiaJacint VerdaguerErromantizismoGiza Garapenaren IndizeaIslamHausterre-egunMarcel DuchampBilboko Athletic Club 2016-2017Brigade LocoKaraktere (biologia)1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaBergaraTaxonomiaHizkuntzaEuropaEspezieArte1995eko Munduko Errugbi KopaMartxoaren 29Alpe PeninoakElektrizitateMaiatzaren 15Connemara gure bihotzetanBarrokoaKorneaSaint-Amand-Montrond kantonamenduaDigestio-aparatuProtistoGurutzadak2023DeiaKonpantziaKontsumismoTximeletaOrnodunEuskal Herriko musikaJuan de PadillaIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaEuskal Herriko demografiaUrriaren 12WikipediaLauaxetaValbonnaisContact (1997ko filma)Royan kantonamenduaJimmy WalesMartxoaren 27AzalaHoremhebHiba AboukAstoApirilaren 2Irak🡆 More