Tiroxina

Tiroxina (T4) edo tetraiodotironina bi hormona tiroideoetako bat da; bestea triiodotironina da.

Tiroideko zelula folikularrek, tirozitoek, ekoizten eta jariatzen dute. Haren ekoizpena beste hormona batek, tirotropinak (TSH), erregulatzen du. Tirotropina, berriz, hipofisiak jariatzen du.

Tiroxina
Tiroxina
Formula kimikoaC15H11I4NO4
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motakonposatu kimiko
Masa molekularra776,686699832 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyXUIIKFGFIJCVMT-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia300-30-1
ChemSpider830
PubChem853
Reaxys2228514
Gmelin30660
MeSHD013974
UNIIQR0BV3BRIA

Sintesia eta erregulazioa

Tiroxina bi tirosina aminoazidoz eta lau atomo iodoz osatutik dago. Gure gorputzak 150 mikrogramo iodo hartu behar ditu egunean elikagai eta edarietatik, tiroide guruinak hormona tiroideoak sor ditzan. Hesteetan ioduro moduan xurgatzen da iodoa, tiroideak odoletik bereganatuko duena. Tiroideko zelula folikularren barnean dagoelarik, ioduroa oxidatuko da tiroperoxidasa (tpo) entzimaren bitartez. Ondoren, tirosinari lotuko zaio, monoiodotirosina (MIT, iodo bat daukana) eta diiodotirosina (DIT, bi iodo dituena) eratzeko. Tiroxina (T4) bat sortzeko bi DIT elkartzen dira, eta triiodotironina (T3) bat ekoizteko MIT bat eta DIT bat.

Konposatu horiek guztiak tiroglobulina proteinari lotuta konbinatzen dira. Estimulu egokia iristen delarik, tiroglobulinatik bananduko dira hidrolisi bidez. Ondoren, T3 eta T4 odolera jariatuko dira eta, molekula garraiatzaile bati loturik, zirkulazio-aparatuan zehar garraiatuko. Hormona tiroideoen hiru garraiatzaile daude: tiroideko hormonen globulina garraiatzailea (TBG), garrantzitsuena, transtirretina eta albumina. Tirotropina (TSH) da tiroidearen funtzionamendua erregulatzen duen hormona. Hormona tiroideoen maila jaisten zelarik, informazio hori adenohipofisira iritsiko da, eta bertan TSH gehiago jariatuko. TSH horrek, berriz, tiroideko hormona gehiago jariatu dadin eraginen du.

Zeregin metabolikoa

Tiroxinak prozesu katabolikoak areagotu eta bizkortzen ditu. gluzido, lipido eta proteinen katabolismoan du eragina, oxidazio prozesuak areagotuz eta energia askatuz. Horren ondorioz, organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena du. Hormona honen defizitak haurtzaroan kretinismo izeneko gaitza dakar, hazkuntzaren gelditzea eragiten duena.

Historia

Edward Calvin Kendallek bakartu zuen 1915ean, eta Charles Haringtonek mugatu zuen haren kimika egitura 1926an.

Tiroxinari lotutako patologiak

  • Tiroxinaren defizitak hipotiroidismoa eragiten du. Tiroidearen jarduera eskasak eragindako adimen urritasun sakonari kretinismo deitzen zaio, eta endekapen fisikoarekin batera agertzen da gehienetan. Normalean umetan azaltzen da gaitza, eta munduko leku askotan endemikoa da, OMEren arabera. Kretinismoaz gain (sortzetiko hipotiroidismoa), beste hipotiroidismo mota batzuk daude, tiroxinaren ekoizpena gutxituta dutenak: jatorri autoimmunekoak -Hashimotoren tiroiditisa-, iodoren ezagatik sortutakoak, e.a.. Hipotiroidismoaren tratamendua tiroxina sintetikoa ematean datza.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Tiroxina Sintesia eta erregulazioaTiroxina Zeregin metabolikoaTiroxina HistoriaTiroxina ri lotutako patologiakTiroxina ErreferentziakTiroxina Kanpo estekakTiroxinaHipofisiHormonaTiroideTirotropinaTriiodotironina

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ane IbarzabalNerea IbarzabalXerxes I.aMónica OltraTorbeZireneHeriotza zigorAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaIndonesiaAnne IgartiburuOlinpiar JokoakEukariotoKarmele JaioMateriaEuskal Autonomia ErkidegoaBaserriMizelioRosalind FranklinInternational Standard Book NumberXXXTentacionEuskarazko Wikipedia (webgunea)MonarkiaIlargiaPello OtxandianoEguzki-energiaEguzki-sistemaAro ModernoaKomunikazio ez-bortitzADanbolinBULEGO (musika taldea)Gernika-LumoKarrakaPortugaleteko mareometroaEritasunAtaunUdalerri Euskaldunen MankomunitateaEnergia elektrikoGoogle bombTiranoGoogle1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaElisabet I.a GaztelakoaAtenasko agoraBertuteBenito LertxundiKlimaMalda (geometria)IruñeaBiolinFuntzio (matematika)NiloHasier OleagaMutazioTxinako Herri ErrepublikaAndoainSur (Oman)Ludwig van BeethovenC++Galileo GalileiRockOpilaren egunaGlobalizazioBiskositateGotzone SagarduiBizkaiko Foru AldundiaLionel MessiDonejakue bideaDorreKaskabeltz🡆 More