The Deer Hunter (euskaraz Orein Ehiztaria) 1978an Michael Cimino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra eta drama filma da.
Robert De Niro, John Cazale, John Savage, Christopher Walken, Meryl Streep eta George Dzundza aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Michael "Mike" Vronsky (Robert De Niro), Nikanor "Nick" Chevotarevich (Christopher Walken) eta Steven Pushkov (John Savage) errusiar-estatubatuarrak eta Stan (John Cazale) eta John Welsh (George Dzundza) Pensilvaniako herri txiki batetako altzairutegi batean lan egiten duten bost adiskide dira. Aisialdia Peter "Axel" Axelrod (Chuck Aspegren) tabernari eta adiskdiearen tabernan edanean eta mendira oreinak ehizatzera joanez igarotzen dute.
Mike, Nick eta Steven Vietnamgo Gerrara borrokatzera joateko dei egiten dietenean adiskide taldearen eguneroko bizitza guztiz aldatuko da.
Jada Vietnamen daudela, vietcongeko gerrilariek hiru lagunak atzemango dituzte eta egoera penagarrietan preso egon beharko dute, tartean errusiar erruletara jokatzera derrigortuz. Ihes egitea lortzen dutenean, Michael eta Steven, AEBtara itzuliko dira, baina Nick Saigonera itzuliko da, preso garaian behartuta jokatu behar izan zuen joko hilgarriaz bere bizimodua eginez.
Antzezlea | Pertsonaia |
---|---|
Robert De Niro | Michael "Mike" Vronsky |
John Cazale | Stanley edo "Stosh" |
John Savage | Steven Pushkov |
Christopher Walken | Nikanor "Nick" Chevotarevich |
Meryl Streep | Linda |
George Dzundza | John Welch |
Chuck Aspegren | Peter "Axel" Axelrod |
Shirley Stoler | Stevenen ama |
Rutanya Alda | Angela Ludhjduravic-Pushkov |
Pierre Segiu | Julién Grinda |
Amy Wright | Bridesmaid |
Richard Kuss | Linda's father |
Joe Grifasi | Bandleader |
Kategoria | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|
Filme onena | Irabazlea | |
Zuzendari onena | Michael Cimino | Irabazlea |
Aktore onena | Robert de Niro | Izendatua |
Bigarren mailako aktore onena | Christopher Walken | Irabazlea |
Bigarren mailako aktoresa onena | Meryl Streep | Izendatua |
Muntatze onena | Peter Zinner | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Michael Cimino Deric Washburn Louis Garfinkle Quinn K. Redeker | Izendatua |
Argazkigintza onena | Vilmos Zsigmond | Izendatua |
Soinu onena | C. Darin Knight William L. McCaughey Richard Portman Aaron Rochin | Irabazlea |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article The Deer Hunter, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.