Meryl Streep: Aktore estatubatuarra

Meryl Louise Streep (Summit, 1949ko ekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da.

Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep. Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen. 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.

Meryl Streep
Meryl Streep: Biografia, Euskal Herrian, Filmografia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Louise Streep
JaiotzaSummit (New Jersey)1949ko ekainaren 22a (74 urte)
HerrialdeaMeryl Streep: Biografia, Euskal Herrian, Filmografia Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaConnecticut
Brentwood (Kalifornia)
Connecticut
Bernardsville (New Jersey)
New York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaMary Wilkinson Streep
Ezkontidea(k)Don Gummer  (1978ko irailaren 30a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVassar College (en) Itzuli 1971) Artean graduatu
Yale School of Drama
Yale Unibertsitatea 1975) Master of Fine Arts (en) Itzuli
Bernards High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Gladys Greene
Carmen De Lavallade
Robert Lewis
Estelle Liebling (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, aktorea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
SAG-AFTRA (en) Itzuli
Screen Actors Guild (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaMeryl Streep: Biografia, Euskal Herrian, Filmografia Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

merylstreeponline.net
IMDB: nm0000658 Allocine: 9 Rottentomatoes: celebrity/meryl_streep Allmovie: p68676 TCM: 185873 Metacritic: person/meryl-streep TV.com: people/meryl-streep IBDB: 61324
Last fm: Meryl Streep Musicbrainz: eb8b0a8a-dc7d-480c-b83a-70a069150d05 Songkick: 854750 Discogs: 1171936 Allmusic: mn0000855529 Edit the value on Wikidata
Meryl Streep: Biografia, Euskal Herrian, Filmografia

Biografia

Mary Wolf (Wilkinson) artista komertzialaren eta Harry William Streep, Jr., farmaziako exekutiboaren alaba zen. Aitaren arbasoak suediarrrak eta alemaniarrak ziren eta amarenak ingelesak, irlandarrak eta alemaniarrak. Opera gogoko zuen. 12 urterekin hasi zen ahotsa lantzen eta institutuan hasi zen antzezten. 1971ean Vassar Collegen graduatu zen, New Yorken, antzerki eta jantzien diseinuan. Drama ikssketak egin zituen Yale Unibertsitatean, non arte ederretako masterra lortu zuen 1975ean.

Aktorea

70eko hamarkada

Yalen graduatu ondoren, Streepek New York eta New Jerseyko antzerki-ekoizpen ugaritan parte hartu zuen, besteak beste, Shakespeare in the Park jaialdian Sam Waterston eta John Cazalerekin batera. 1975ean egin zuen debuta Broadwayn. Bi urte geroago bere lehen film luzean agertu zen, Julia (1977), baina The Deer Hunter (1978) filmarekin lortu zuen Streepek ezaguna izatea eta Oscarretarako lehen nominazioa, nahiz eta bere papera ez zen protagonista. Urte berean, Holokausto telebistako minisailetako protagonista izan zen, eta Emmy sari bat irabazi zuen.

80eko hamarkada

Hurrengo 10 urteetan, Streepek Hollywoodeko aktore dramatiko onenaren ospea berretsi zuen. Kramer vs. Kramerren (1979) — seme gaztea utzi eta gero zaintza berreskuratzeko borrokan ari den ama gisa — eta Sophie 's Choice (1982) — nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zen poloniar bat — interpretazioekin Akademia Sariak irabazi zituen, bigarren mailako aktorea eta aktore nagusia kategorietan. Emakume viktoriar bat erretratatu zuen The French Lieutenant 's Woman (1981) filmean, Silkwood-en (1983) ekintzaile bat eta Isak Dinesen daniar aristokrata Out of Africa (1985) filmean. Cannesko Zinemaldian eta New Yorkeko Zinema Kritikarien Zirkuluan emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen A Cry in the Dark (1988) filmean egindako antzezpen hunkigarriagatik. 1984 eta 1990 urteen artean sei People 's Choice Awards sari jaso zituen aktore faborito gisa.

90eko hamarkada

Orduko Streepek zortzi izendapen zituen Oscarretarako, eta garai hartan izendapen gehien zituen aktoreetako bat izan zen. Dramaz gain, komedia ere egiten hasi zen, genero desberdinetan sartu zen, oso rol desberdinekin. The House of the Spirits(1993) filmean Jeremy Irons, Glenn Close, Winona Ryder eta Antonio Banderas aktoreekin aritu zen. Bille Augustek zuzendu zuen eta Isabel Allende idazle txiletarraren La casa de los Espíritus eleberrian oinarrituta dago. 1995ean, The Bridges of Madison County filmak arrakasta lortu zuen Clint Eastwoodekin batera.

2000ko hamarkada

The Hours (2002) filma Virginia Woolfen Mrs. Dalloway eleberrian oinarrituta zegoen. 2003an, Streepek Akademiaren 13. saria jaso zuen. Oscar sarietarako beste izendapen bat lortu zuen (emakumezko aktore onenarena) The Devil Wears Prada (2006) filmarekin. 2008an, Mamma Mia! filma musikala egin zuen. Eta, urte horren amaieran, Philip Seymour Hoffmanekin aritu zen Doubt filmean. Azken film horrekin Akademia Sarirako beste izendapen bat lortu zuen. Gainera, Julia Child chef estatubatuarraren erretratua egin zuen Julie & Julia (2009) filmean, eta Urrezko Globo Saria eta Oscarretarako 16 izendapen jaso zituen.

2010eko hamarkada

The Iron Lady filmean (2011) Margaret Thatcher pertsonaia interpretatu zuen eta, horri esker, bere lehen BAFTA, Urrezko Globo bat eta bere hirugarren Oscarra lortu zituen. 2015aren amaieran, Suffragette filmean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Emmeline Pankhurst lider sufragista britainiarra interpretatzeko aukeratu zuten.

Bere ofizioan perfekzionista eta bere pertsonaien prestaketan zorrotz aritzen da.

Euskal Herrian

2008ko irailaren 25ean Donostiara iritsi zen, bertako Zinemaldian Donostia Saria jasotzera.

Harro nago aktore izateaz, artearentzako une erabakigarri batean, kulturak hurbiltzeko beharrezkoa den elementu bat. (Meryl Streep)

Filmografia

Zinema

Filma Urtea Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
Julia 1977 Anne Marie Fred Zinnemann
The Deer Hunter 1978 Linda Michael Cimino
Manhattan 1979 Jill Woody Allen
The Seduction of Joe Tynan 1979 Karen Traynor Jerry Schatzberg
Kramer vs. Kramer 1979 Joanna Kramer Robert Benton
The French Lieutenant's Woman 1981 Sarah / Anna Karel Reisz
Still of the Night 1982 Brooke Reynolds Robert Benton
Sophie's Choice 1982 Sophie Zawistowski Alan J. Pakula
Silkwood 1983 Karen Silkwood Mike Nichols
Falling in Love 1984 Molly Gilmore Ulu Grosbard
Plenty 1985 Susan Traherne Fred Schepisi
Out of Africa 1985 Karen Blixen Sydney Pollack
Heartburn 1986 Rachel Samstat Mike Nichols
Ironweed 1987 Helen Archer Hector Babenco
A Cry in the Dark 1988 Lindy Chamberlain Fred Schepisi
She-Devil 1989 Mary Fisher Susan Seidelman
Postcards from the Edge 1990 Suzanne Vale Mike Nichols
Defending Your Life 1991 Julia Albert Brooks
Age 7 in America 1991 Kontalaria Phil Joanou Dokumentala
Death Becomes Her 1992 Madeline Ashton Robert Zemeckis
The House of the Spirits 1993 Clara del Valle Trueba Bille August
The River Wild 1994 Gail Hartman Curtis Hanson
The Living Sea 1995 Kontalaria Greg MacGillivray Dokumentala
The Bridges of Madison County 1995 Francesca Johnson Clint Eastwood
Before and After 1996 Dr. Carolyn Ryan Barbet Schroeder
Marvin's Room 1996 Lee Jerry Zaks
Dancing at Lughnasa 1998 Kate Mundy Pat O'Connor
One True Thing 1998 Kate Gulden Carl Franklin
Music of the Heart 1999 Roberta Guaspari Wes Craven
Ginevra's Story 1999 Kontalaria Christopher Swann Dokumentala
A.I. Artificial Intelligence 2001 Blue Mecha Steven Spielberg Ahotsa
Adaptation. 2002 Susan Orlean Spike Jonze
The Hours 2002 Clarissa Vaughan Stephen Daldry
Stuck on You 2003 Bere burua Farrelly anaiak Cameo; krediturik gabe
The Manchurian Candidate 2004 Eleanor Prentiss Shaw senataria Jonathan Demme
Lemony Snicket's A Series of Unfortunate Events 2004 Aunt Josephine Brad Silberling
Prime 2005 Lisa Metzger Ben Younger
Stolen Childhoods 2005 Kontalaria Len Morris Dokumentala
A Prairie Home Companion 2006 Yolanda Johnson Robert Altman
The Music of Regret 2006 Emakumea Laurie Simmons Film laburra
The Devil Wears Prada 2006 Miranda Priestly David Frankel
The Ant Bully 2006 Inurri erregina John A. Davis Ahotsa
Dark Matter 2007 Joanna Silver Chen Shi-Zheng
Evening 2007 Lila Ross Lajos Koltai
Rendition 2007 Corrine Whitman Gavin Hood
Lions for Lambs 2007 Janine Roth Robert Redford
Mamma Mia! 2008 Donna Sheridan Phyllida Lloyd
Doubt 2008 Aloysius Beauvier ahizpa John Patrick Shanley
Julie & Julia 2009 Julia Child Nora Ephron
Fantastic Mr. Fox 2009 Felicity Fox Wes Anderson Ahotsa
It's Complicated 2009 Jane Adler Nancy Meyers
Higglety Pigglety Pop! or There Must Be More to Life 2010 Jennie Chris Lavis eta Maciek Szczerbowski Ahotsa; Film laburra
The Iron Lady 2011 Margaret Thatcher Phyllida Lloyd
To the Arctic 3D 2012 Kontalaria Greg MacGillivray Dokumentala
Hope Springs 2012 Kay Soames David Frankel
Wings of Life 2013 Kontalaria Louie Schwartzberg Dokumentala
Girl Rising 2013 Kontalaria Richard E. Robbins Dokumentala
A Fierce Green Fire 2013 Kontalaria Mark Kitchell Dokumentala
Out of Print 2013 Kontalaria Vivienne Roumani Dokumentala
August: Osage County 2013 Violet Weston John Wells
The Giver 2014 Chief Elder Phillip Noyce
The Homesman 2014 Altha Carter Tommy Lee Jones
Into the Woods 2014 Sorgina Rob Marshall
Ricki and the Flash 2015 Ricki Jonathan Demme
Suffragette 2015 Emmeline Pankhurst Sarah Gavron
Shout Gladi Gladi 2015 Kontalaria Adam Friedman eta Iain Kennedy Dokumentala
Florence Foster Jenkins 2016 Florence Foster Jenkins Stephen Frears
We Rise 2017 Kontalaria Donna Lawrence Dokumentala
The Guardian Brothers 2017 Kontalaria Gary Wang Ahotsa
The Post 2017 Katharine Graham Steven Spielberg
Mamma Mia! Here We Go Again 2018 Donna Sheridan Ol Parker
This Changes Everything 2018 Bere burua Tom Donahue Dokumentala
Mary Poppins Returns 2018 Topsy Rob Marshall
The Laundromat 2019 Ellen Martin Steven Soderbergh Post-produkzioan
Little Women 2019 March izeba Greta Gerwig Post-produkzioan

Telebista

Izenburua Urtea Pertsonaia Oharrak
Everybody Rides the Carousel 1976 Maitalea Ahotsa; Telefilma
The Deadliest Season 1977 Sharon Miller Telefilma
Secret Service 1977 Edith Varney Atal 1
Holocaust 1978 Inga Helms Minisaila
Uncommon Women and Others 1979 Leilah Telefilma
Kiss Me, Petruchio 1981 Katherine Dokumentala
Alice at the Palace 1982 Alice Telefilma
The Earth Day Special 1990 Kezkatutako herritarra Saio berezia
The Simpsons 1994 Jessica Lovejoy Ahotsa; Atala: "Bart's Girlfriend"
...First Do No Harm 1997 Lori Reimuller Telefilma
King of the Hill 1999 Esme Dauterive izeba Ahotsa; Atala: "A Beer Can Named Desire"
Angels in America 2003 Hannah Pitt / Ethel Rosenberg /
Errabinoa
Minisaila
Freedom: A History of US 2003 Abigail Adams / Mary Eastey /
Mary Harris Jones / Margaret Chase Smith
Minisaila (4 atal)
Ocean Voyagers 2007 Kontalaria Dokumentala
Web Therapy 2010–12 Camilla Bowner 5 atal
Makers: Women Who Make America 2013 Kontalaria Dokumentala
The Roosevelts 2014 Eleanor Roosevelt Ahotsa; dokumentala
Five Came Back 2017 Kontalaria Dokumentala
Big Little Lies 2019 Mary Louise Wright 2. denboraldia

Antzerkia

Urtea Antzezlana Pertsonaia Zuzendaria
1975 Trelawny of the Wells Miss Imogen Parrott A.J. Antoon
1976 27 Wagons Full of Cotton Flora Meighan Arvin Brown
1976 A Memory of Two Mondays Patricia Arvin Brown
1976 Secret Service Edith Varney Daniel Freudenberger
1976 Henry V Katherine Joseph Papp
1976 Measure for Measure Isabella John Pasquin
1977 Happy End Lieutenant Lillian Holiday Robert Kalfin and Patricia Birch
1977 The Cherry Orchard Dunyasha Andrei Şerban
1978 Alice at the Palace Alice Elizabeth Swados
1978 The Taming of the Shrew Kate Wilford Leach
1979 Taken in Marriage Andrea Robert Allan Ackerman
1980-81 Alice at the Palace Alice Joseph Papp
2001 The Seagull Irina Nikolayevna Mike Nichols
2006 Mother Courage and her Children Mother Courage George C. Wolfe

Oscar Sariak

Urtea Kategoría Filma Emaitza
2017 Emakumezko aktore onena The Post Izendatua
2016 Emakumezko aktore onena Florence Foster Jenkins Izendatua
2014 Taldeko emakumezko aktore onena Into the Woods Izendatua
2013 Emakumezko aktore onena August: Osage County Izendatua
2011 Emakumezko aktore onena The Iron Lady Irabazlea
2009 Emakumezko aktore onena Julie & Julia Izendatua
2008 Emakumezko aktore onena Doubt Izendatua
2006 Emakumezko aktore onena The Devil Wears Prada Izendatua
2002 Taldeko emakumezko aktore onena Adaptation. Izendatua
1999 Emakumezko aktore onena Music of the Heart Izendatua
1998 Emakumezko aktore onena One True Thing Izendatua
1995 Emakumezko aktore onena The Bridges of Madison County Izendatua
1990 Emakumezko aktore onena Postcards from the Edge Izendatua
1988 Emakumezko aktore onena A Cry in the Dark Izendatua
1987 Emakumezko aktore onena Ironweed Izendatua
1985 Emakumezko aktore onena Out of Africa Izendatua
1983 Emakumezko aktore onena Silkwood Izendatua
1982 Emakumezko aktore onena Sophie's Choice Irabazlea
1981 Emakumezko aktore onena The French Lieutenant's Woman Izendatua
1979 Taldeko emakumezko aktore onena Kramer vs. Kramer Irabazlea
1978 Taldeko emakumezko aktore onena The Deer Hunter Izendatua

Bitxikeriak

  • Oscar sarietarako 21 izendapen lortu ditu. Jack Nicholson eta Katherine Hepburn dira hurrengoak nominatuenen zerrendan, 12 izendapenekin.
  • Urrezko Globoetarako izendapen errekorra du ere bai (30), horietatik 8 irabazi dituelarik, gizonezko edo emakumezko edozein aktorek baino gehiago.
  • Bere lehenengo Oscar saria komunean ahaztu zuen galaren ondoren egindako festan.
  • Aditua da hizkuntzak eta azentuak menderatzen: australiarra, britainiarra, italiarra, baita beste batzuk ere, hala nola poloniarra edo daniarra.
  • Ekintzailea da: 2011n The Iron Lady-n egindako lanagatik irabazitako soldata National Women’s History Museum-i eman zion.

Amonak hiru seme-alaba zituen eskolan, eta golf-zelaira joan eta aitona atera behar zuen eskolako batzarreko hauteskundeetara joan zedin, berak ezin izan baitzuen botoa eman. Hori oso presente izan dut nire bizitzan. Eskubideak kendu zizkiguteneko oroitzapen hori ikastea garrantzitsua da. (Meryl Streep)

  • Publikoki Trumpen aurka agertu da.
  • Barnerakoia da.
  • Sarritan, jendeak Meryl Streep eta Glenn Close aktorea nahasten ditu elkarren artean duten antzekotasunagataik.

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meryl Streep Meryl Streep: Biografia, Euskal Herrian, Filmografia 

Tags:

Meryl Streep BiografiaMeryl Streep Euskal HerrianMeryl Streep FilmografiaMeryl Streep AntzerkiaMeryl Streep Oscar SariakMeryl Streep BitxikeriakMeryl Streep Irudi galeriaMeryl Streep ErreferentziakMeryl Streep Kanpo loturakMeryl Streep1949Ameriketako Estatu BatuakBarack ObamaBritish Academy of Film and Television ArtsEkainaren 22Grammy SariakOscar SariakSummit (New Jersey)Urrezko Globo Sariak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HammurabiFestina auziaTxistu (musika tresna)Ihes beteaHari instrumentuAretxabaletaLandare loredunZitoplasmaStephen WilliamsEdvard MunchGametoHegazkinEuskaltzaindiaSumendiIlargiaren aldiSokatiraLudwig van BeethovenUztailaren 8Carl Friedrich Philipp von MartiusGuruinEnparan dorretxeaLeonidas I.aJavier ZabalaPalankaPrisma (geometria)Metal AroaGiza eskubideakGiza Genoma ProiektuaEnaraDebaEkologiaAlaitz eta MaiderKapitalismoNafarroa BehereaMoralCitroën DSBadmintonAndoni AizpuruPokémon (anime)Inauteriak Euskal HerrianZetakGernikako ArbolaMarrazoHenry FordErresuma BatuaUgaztunTristuraZuzenbideEba BlancoZapaburuEskolaSua EnparantzaBattista Ugo eta Antonio UgoKlima aldaketaEstirpe ImperialLan-kontratuEkain (leizea)Miren Gorrotxategi AzurmendiAl-AndalusRootMarko BrutoMiguel de CervantesHaritz kandudunHardwareSri Lanka🡆 More