Tete Montoliu (Jaiotza-izena, Vicente Montoliú i Massana ; Bartzelona, 1933ko martxoaren 28a - 1997ko abuztuaren 24a) jazz piano-jole kataluniarra izan zen.
Nazioarte mailan ospe handia lortu zuen, eta besteak beste Chick Corea, John Coltrane, Dexter Gordon, Ben Webster, edo Chet Baker musikariekin batera jo izan zuen.
Tete Montoliu | |
---|---|
(1984) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vicenç Montoliu i Massana |
Jaiotza | Bartzelona, 1933ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1997ko abuztuaren 24a (64 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Khe (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municipal Conservatory of Music of Barcelona (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz musikaria, piano-jotzailea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Black Saint |
Aita musikaria zuen. 1946. urtean Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartu zen. Han pianoa, harmonia eta konposizioa ikasi zuen. Ikusmen-arazoak zituen, eta amak piano karrera egiteko behar zuen material guztia Braille sistemara itzultzea lortu zuen. Jazzaren munduan 1955ean hasi zen, Lionel Hamptonekin batera, eta bira bat egin zuen Frantzian eta beste hainbat herrialdetan barrena. 1963an bira bat hasi zuen Europan eta garai hartako jazz musikagile nagusiak ezagutu zituen. 1967an, Europan ospea lortu ondoren, New Yorken hainbat kontzertu eman zituen. Herrialde hartan lortu zuen arrakasta horrenbestekoa izan zen, ezen hamabost eguneko bisitaldia bi hilabetera luzatu baitzuen. Berrogei diskotik gora grabatu zituen; horien artean nagusiak dira Five at the keystone corner (1979), Catalonian nights (1981), Boston concert (1982) eta The music I like to play (1989). Sant Jordi Gurutzea, Bartzelonako Hiriko saria eta Bartzelonako Urrezko Domina eman zizkioten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Tete Montoliu, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.