Tatiana Troyanos (New York, 1938ko irailaren 12a - ibidem, 1993ko abuztuaren 21a) estatubatuar mezzo-sopranoa izan zen.
Ikasketak New Yorkeko Juilliard Musika Eskolan egin zituen, eta han, Hans Heinzerekin lan egin zuen. 1963an New York City Operan egin zuen debuta, Brittenen Udako gau bateko ametsa laneko Hipolita paperean. Bi urtez aritu zen opera horretan kantatzen. Ondoren, Rolf Liebermannek Hanburgoko Operara deitu zuen, eta hamar urtez bertako abeslari nagusietako bat izan zen (1965-1975). Lehenengo lana Preziosilla izan zuen (Patuaren indarra), 1965ean. Handik urtebetera, Aix-en-Provenceko Jaialdian egin zuen debuta. 1967an izugarrizko arrakasta izan zuen Montrealeko Operan, Erakusketa Unibertsala zela-eta. Handik urtebetera, Berliozen Margarita papera egin zuen, Marseilleko Operan. 1969an Municheko Operara gonbidatu zuten Carmen egitera. Pendereckiren Louduneko deabruak lanean parte hartu zuen, Hanburgon (1969). Hiri horretan bertan, beste hainbat lan egin zituen, Così fan tutte, Tannhäuser, Aida, besteak beste. 1969an, Londresko Covent Gardenen egin zuen debuta, eta baita Salzburgoko Jaialdian ere. 1971n, Chicagoko Opera lirikoan eta Washingtonekoan kantatu zuen; 1976an, New Yorkeko Metropolitan Opera Housen; 1977an, Parisko Operan eta Milango La Scalan. Meten berrehun emanaldi eman zituen, 1990eko hamarraldiaren hasiera arte, eta era askotako paperak kantatu zituen: Carmen, Santuzza, Ameris, Eboli, Poppee, Venus, la comtesse Geschwitz (Lulu), Orlovsky (Saguzarra), Cassandre (Troiarrak, 1983), Brangäne (Tristan eta Isolda, 1984), Kundry (Parsifal), Giulietta (Hoffmannen ipuinak, 1987), Dorabella (1990)... Minbiziak jota hil zen.
Tatiana Troyanos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1938ko irailaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1993ko abuztuaren 21a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) Forest Hills High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta opera abeslaria |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Tatiana Troyanos, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.