Sound Garden (euskaraz, Soinuen Lorategia) 1984an Seattlen sortutako grunge talde estatubatuarra da.
Grunge musika motako aitzindarien artean kokatzen da, Nirvana, Pearl Jam edota Alice in Chains taldeekin batera.
Taldeburua den Chris Cornell 2007an. | |
Datuak | |
Jatorria | Seattle, Estatu Batuak |
Musika mota | Grunge Rock alternatiboa Metal alternatiboa Heavy metal |
Urteak | 1984 - 1997 2010 - 2017 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Sub Pop SST A&M |
Taldekideak | |
Kideak:Chris Cornell Kim Thayil Matt Cameron Ben Shepherd Taldekide ohiak: Hiro Yamamoto Scott Sundquist Jason Everman | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
Soundgarden taldearen webgune ofiziala | |
Haren jatorria 1980ko hamarkadaren hasierako The Shemps taldean dago: bertan, Hiro Yamamoto baxu-jotzailea eta Chris Cornell gitarra-jotzaile eta abeslaria taldekideak ziren. Yamamotok taldeak laga ondoren, Kim Thayil gitarra-jotzailea gehitu zitzazion. Halere, Yamamotok eta Cornellek harremanetan segitu zuten eta taldea desegin zenean, berriz elkartu ziren. 1984an Cornell (bateria eta ahotsa), Yamamoto (baxua) eta Kim Thayil (gitarra) taldekideek Soundgarden sortu zuten; 1985ean, Scott Sundquist bateria-jotzailea gehitu zitzaienez, horrek Cornelli abeslari lanetan bakarrik kontzentratzea erraztu zion.
Nazioartean ospetsu bilakatu zuen diska 1994an kaleratu zuten Superunknown (Superezezaguna) izan zen, bertan agertzen diren Black Hole Sun eta Spoonman abestiak oso ezagunei esker. 1997an banandu ziren, taldeak musikalki hartu beharreko norabidearekiko zituzten desadostasunak medio. 2010ean euren itzulera iragarri zuten eta abuztuaren 8an Lollapalooza Jaialdian lehen kontzertua jo zuten.
2012an King Animal izeneko estudioko diskoa argitaratu zuten: lehenengoa, 1996an argitaratutako Down on the Upside lanaz geroztik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Soundgarden, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.