Shetlandak edo Shetland uharteak (ingelesez eta eskozieraz: Shetland Islands; antzinako eskandinavieraz: Ȝetland edo Hjaltland; Antzineko gaeleraz Innse Cait eta gaur egungo Eskoziako gaeleraz: Sealtainn) Ipar Itsasoan daude kokatuta, Eskozia eta Norvegiaren artean.
Administratiboki, eskualde eskoziarra da 1472ko otsailaren 20tik. Hjaltland izen zaharra zen.
Shetlandak | ||
---|---|---|
Shetland Islands Sealtainn Shetland Islands | ||
| ||
ScotlandShetlandIslands.png | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Lerwick | |
Azalera | 1.466 | |
Punturik altuena | Ronas Hill (en) | |
Administrazioa | ||
Legebiltzarra | Shetland Islands Council (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 23.210 (2012) 220 (2018) | |
Dentsitatea | 15,81 bizt/km² | |
Hizkuntza ofizialak | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| |
Bestelako informazioa | ||
Ordu eremua | ikusi | |
shetland.gov.uk |
1466 km2-ko azalera dauka eta 2012ko erroldaren arabera 23.210 biztanle ditu. Uhartedi honek Lerwick du hiriburu eta burgu bakar.
Shetlandak VIII. eta IX. mendeetan kolonizatu zituzten bikingoek. XIII. mendetik aurrera Shetlandekiko Eskoziako erregeen interesa piztu zen, XV. mendean Orkadetako Stewart familiak eskuratu zituen baina hauek kartzelatzean 1609an Eskoziako koroak bere gain hartu zituen uhartedi biak.
Hurrengo mendeetan merkataritza nabarmen bultzatu zen, itsasbideen pausaleku bihurtu baitzen ingeles, alemaniar eta eskandinaviarrentzat. XVIII. mendean Napoleondar Gerretan borrokatzeko Royal Navy itsas armada britainiarrak 3.000 shetlandar hartu zituen baina oso gutxi itzuli ziren. 1861 eta 1881 artean 8.000 pertsonak emigratu ere egin zuten eta XIX. mende bukaerarako uhartediaren %90a 32 pertsonen esku zegoen. 1880an arrantzaren industriak bultzada ekonomiko berria eman zien uharteei.
Lehen Mundu Gerran ere Shetlandek paper garrantzitsua jokatu zuten. Gurutzatuen 10. eskuadroiak bertan hartu zuen egoitza eta 1917an 4.500 itsasontzi atera ziren Lerwicketik konboien eskolta lanak egiteko. Bigarren Mundu Gerran ere antzeko lanak egin zituen, oraingoan Norvegiarren flota izan zen bertan.
XX. mendearen bukaeran petrolioa aurkitu zen bertako uretan, Europako erreserba handienetakoa gainera. Independentzia mugimendu txiki bat abiatu da honen harira.
Datu klimatikoak (Lerwick, 82 m., 1981-2010, muturrekoak 1922-) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.7 | 11.7 | 13.3 | 16.1 | 20.7 | 23.3 | 23.4 | 21.5 | 19.4 | 17.2 | 13.9 | 12.2 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.9 | 5.5 | 6.4 | 8.1 | 10.4 | 12.4 | 14.3 | 14.5 | 12.8 | 10.2 | 7.8 | 6.3 | 9.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.9 | 3.5 | 4.2 | 5.8 | 7.9 | 10.1 | 12.1 | 12.4 | 10.8 | 8.3 | 5.9 | 4.3 | 7.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.8 | 1.5 | 2.0 | 3.5 | 5.4 | 7.7 | 9.9 | 10.2 | 8.7 | 6.4 | 3.9 | 2.2 | 5.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −8.9 | −7.3 | −8.3 | −5.7 | −2.8 | -0.6 | 3.3 | 1.7 | -0.6 | -3.3 | −5.7 | −8.3 | −8.9 |
Euria (mm) | 142.6 | 120.8 | 124.6 | 70.4 | 53.4 | 58.2 | 66.8 | 83.7 | 106.3 | 141.5 | 146.0 | 142.6 | 1256.8 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 21.6 | 18.5 | 19.9 | 14.1 | 10.8 | 11.0 | 12.1 | 12.9 | 16.7 | 20.8 | 21.4 | 21.8 | 201.6 |
Eguzki orduak | 27.2 | 55.2 | 94.1 | 131.8 | 181.0 | 146.2 | 124.4 | 127.9 | 101.3 | 68.8 | 33.8 | 18.1 | 1109.8 |
Iturria (1): MetOffice, | |||||||||||||
Iturria (2): Shetland Govt, |
Lerwick da herri bakarra, gainontzekoak herrixkak dira.
# | Uhartea | Eskoziako gaeleraz | Azalera (ha) | Populazioa (biz) | Altuera (m) | Herri nagusia |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Mainland | Mòr-thìr (Sealtainn) | 96.879 | 18.765 | 450 | Lerwick |
2 | Yell | Yell | 21.211 | 966 | 205 | Mid Yell |
3 | Unst | Unst | 12.068 | 632 | 284 | Baltasound |
4 | Fetlar | Fetlar | 4.078 | 61 | 158 | Houbie |
Shetlandeko lurraldea 100 uharte osatzen dute, horietatik 15 baino ez daude populaturik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Shetlandak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.