Saturrarango Emakumeen Kartzela

Saturrarangoko Emakumeen Kartzela 1938 eta 1944 urte artean frankismoak Mutrikun zegoen Saturrarango bainuetxea baliatu zuen emakumeen kartzela handiena kokatzeko.

Bertatik, 4.000 emakume pasatu ziren, preso politikoak zein arruntak, eta horietatik 177 hil ziren, presoen seme-alabak tarteko. Redención aldizkarian espetxeari buruzko informazioa argitaratu zen.

Saturrarango Emakumeen Kartzela
Saturrarango Emakumeen Kartzela
Kokapena
HerrialdeaSaturrarango Emakumeen Kartzela Euskal Herria
ProbintziaSaturrarango Emakumeen Kartzela Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Historia eta erabilera
Irekiera1937
Inaugurazioa1937ko abenduaren 29a
Suntsipena1944

Aurrekariak

XIX. mendearen amaieran Grand Hotel famatua egon zen bertan eta turisten gorakadarekin beste eraikin batzuk egin ziren Villa Capricho, Buena Vista, Casa Barrenengoa eta la Fonda Astigarraga. 1921ean jabeek Gasteizko Elizabarrutiari eman zizkioten eraikinak, eta horrela seminario bihurtu zen. 193an, gerra hasita Eusko Gudarostearen kuartela izan ziren faxistek hartu zituzten arte. Azkenik, 1937ko abenduaren 29an Frankok Saturrarago bainuetxea arrisku handiko emakume errepublikarren espetxe egin zuen dekretuan eta 1938ko urtarrilaren 3an jarri zen martxan.

Historia

Gerra Zibilean zein diktadurapean egon zen zabalik. Bainuetxearen eraikin desberdinak baliatu zituen erregimenak presoak hiru taldetan banatzeko, hau da, ama zirenak alde batetik, zaharrak zirenak bestetik eta azkenik, nerabe eta gazteak. Gehienak, Madril eta Asturiasekoak ziren. Batzuk errepublikari fidel mantentzeagatik zigortu zituzten, aita, seme edota senar errepublikano bat izatea nahikoa zen delitua betetzeko. Beste batzuk ordea, prostituzioa edo abortu bat leporatuta zeuden bertan. Bertan egon ziren ere preso politiko ezagunak, hala nola, Rosario Sánchez Mora, Victoriana Herrero Barroso eta Nazioarteko Brigadetako emakumeak, beste batzuk ordea ez hain ezagunak, horren adibide da Prudencia Gorrotxategi. Kartzelak 700 preso izateko gaitasuna bazuen ere, 1.500etik ez zen inoiz jaitsi. Hasiera batean hartu zituen presoak beste espetxe batzuetatik eramanak ziren, besteak beste, Donostiako Ondarreta espetxetik. Beranduago preso gehiago iritsi ziren: Galiziatik, Bizkaitik, Kantabriatik eta bereziki Asturiastik.

Espetxearen moduluak

Eraikuntza txikiena, Buena Vista izenekoa, guardia zibilen eta soldaduen kuartela zen, gain batean zegoen eta kartzela zorrotz kontrolatzeko modua ematen zuen. Gran Hotel Balneario zenaren eraikinean zeuden mojak eta emakume preso gehienak, bere planoak jasota daude, ez beste eraikinenak bezala (bertan preso egondako emakumeen testigantzetatik osatu dira existitzen ez diren planoak). Berez kartzela izateko diseinatuak izan ez arren, erabilera anker horretarako moldatu ziren izatez luxurako eta atsedenerako diseinatutako logelak. Logelak ziegak ziren eta eraikinaren korridore nagusia baliabide bikaina bihurtu zen presoen kontrolerako. Baita kapera eta erietxea ere. Astigarraga ostatua hartzen zuen eraikinean amen eta umeen modulua zegoen, eta, San Pelaion, adineko emakumeena. Azkenik, Barrenengua izeneko eraikinean zeuden Saturrarango kartzelako zigor ziegak, tamalez bere krudelkeriagatik ezagun egin direnak.

Espetxearen zuzendaritza

Mesedeetako 25 moja, apaiz, funtzionario eta 50 militarrekin batera gidatu zuten espetxea. Luis Arriola, Ondarruko medikua izan zen espetxeko medikua ere. Bertako apaiza ordea, Jose Maria Llepas. Hasieran, espetxearen zuzendaritzan egon zen Carmen Castro Cardús eta ondoren, 1938ko azaroa eta gero, Manuel Sanz, Antonio Maya Pérez, Celia eta Magdalena Larrondo. Bestetik, ama nagusi izan ziren María Aranzazu Vélez de Mendizabal eta María Uribesalgo mesedeetako mojak.

Carmina Merodio, espetxean preso izandako emakumeak horrela gogoratzen zuen bere egonaldia:

No había colchones, ni mesas, ni tan siquiera donde sentarse, de modo que teníamos que comer en el suelo y dormir recostadas en los petates. Me acuerdo de la funcionaria Carmen Castro, que sólo se dejaba ver durante la comida. Un día me enfrenté con ella y con sor Ángeles, una monja de Usurbil, porque querían obligarme a comer una porquería con bichos que llamaban rancho. Pero Carmen se marchó pronto y pusieron de director a don Antonio.

Maria Gorosarriren arabera, preso bakoitzak 45 zentimetro zituen, eta 250 presoko komun bat zegoen.

Bortxazko lanak

Presoak lan egitera behartuta zeunden, inguruko industrien mesedetan:

Otro de los talleres de Saturraran fue el dedicado a la confección de medallas conmemorativas y a los diversos trabajos de decorado y esmalte que se complementaba con los de los talleres de Industrias Egaña de Motrico. Se fabricaban medallas de campaña y otras condecoraciones. Después, como los locales quedaron pequeños, se inauguraron otros en los que se fabricaba material de escritorio, bolsas de papel y agendas para la casa Berasategui de San Sebastián. Trabajaron en ellos 50 reclusas con penas de prisión menor. El trabajo comenzaba a las nueve de la mañana, anunciado por sonido de campana. Las mujeres debían acudir a trabajar cantando el himno nacionalsindicalista.

Tratu txarrak

Espetxearen hotz eta hezetasuna bereziki gogorra zen. Gainera, zigor ziega bat zegoen Barrenengua izeneko eraikinean eta bertan zeudenak marea igotzean busti egiten ziren. Horrez gain, presoek tratu txarrak jasotzen zituzten mojen partez, eraso sexualak barne. Mojen artean, María Aranzazu Vélez de Mendizabalek fama bereziki txarra hartu zuen, baina presoen tratu txarrak ematen zituzten beste batzuen izenak dituzte gogoan, hala nola, Arrasateko Jesusa eta Usurbilgo Ana. Haurren edoskitzea debekatzeaz gain Ondarru, Mutriku eta Debako familiek elkartasuna erakutsi zieten presoei arrantzatutakoa jateko emanez, baina mojek janaria konfiskatu eta presoei saltzen zieten Gerora, janari honen lapurreta zela eta María Aranzazu Vélez de Mendizabal kargutik kendu zuten.

Hildakoak

Bertan, 116 emakume eta haien 56 seme-alaba hil ziren. Tratu-txarrrak, gosea, tifusa, tuberkulosia eta beste gaixotasun batzuk izan ziren tarteko. Emakume horien izenetako batzuk dira: Juana Aguilera (Huerta del Rey-koa, 65 urte), Concepción Arrago (Gredokoa, Asturias, 27 urte), Donata Marron (Covarrubias, 52 urte) eta Josefa Álvarez Villa (Oviedo, 2 urte). Haurren heriotzak ez ziren kartzelako agirian aipatzen, heriotzak Mutrikuko eliz liburuetan inskribatu ziren. Hildakoak Mutrikuko kanposantura eramaten zituzten gurdian. Carme Rierak bere alabaren gaixotzea eta heriotzaren nondik norakoak kontatzen ditu Els nens perduts del franquisme dokumentalean.

2021ean Gogora Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 1937 eta 1945 urte artean hildako 21.000 pertsona zerrandatu zituen, haien artean Saturrarango Emakumeen Kartzelan hil zirenak.

Haurren desagerpena

Umeen hil jarioa 1944an amaitu zen. Hortik aurrera, Auxilo Socialen esku geratu ziren. Teresianen bisita batean 5, 6 eta 7 urteko 100 bat haur desagertu ziren, ustez legez kanpoko adopzioan eman ziren inguruko zein atzerriko familiei. Trenean eraman zituztela esaten da ere izan ere, haur batzuk horrela eraman zituzten, haien artean Teresa Martín, zeinak bere oroitzapenak kontatzen ditu Els nens perduts del franquisme dokumentalean.

Espetxearen itxiera

1943az geroztik, Bigarren Mundu Gerrak hartutako norabideak beharturik, frankistek moteldu egin zuten beren jokabide errepresiboa. Indultuen bitartez, preso kopurua –bereziki emakumeena– asko gutxitu zen. 1944ean Saturraranen zeuden hainbat preso berregituratutako Zornotzako Emakumeen Espetxera eraman zituzten eta gainontzekoak Estatuko kartzelatan sakabanatu zituzten.

Libre utzitako emakume batzuk Saturraranen inguruan geratu ziren –Eibarren, Ondarroan edo Mutrikun–, barruan gelditutako adiskideentzat elkartasun lanetan aritzeko. Jakin baitzekiten diktaduraren amaiera urrun zela, baina era berean, gerra galduta ere, kartzeletan bizi izandakoak adierazten zien oker ez zeudela, Francoren espetxe sare tamalgarriak ere indartzen zuela beraien arrazoia, beraien aukera eta jardun politikoa.

1944ko udaberrian, Bigarren Mundu Gerraren garaile ziren aliatuek diktadurarekin amaituko zutelaren beldur, espetxea itxi egin zen. Data zehatza ezezaguna bada ere Saturrarango espetxeko zigilua daraman azken dokumentu ofizialak 1944ko apirilaren 27ko data dauka eta Josefa Garcia Segretenaren baldintzapeko askatasunaren berri ematen du.

Espetxea ixtean elizgizonei eman zitzaien berriro seminario izateko, bertan egon ziren 1968ra arte. Gurutze Gorriaren ekimen baten ondoriz itxi zela esan da ere.

1983ko uholdeak baliatuz Mutrikuko Udalak erakinak erosi zizkion Donostiako Elizbarrutiari eta azkenik, 1987an eraikinak bota zituzten.

Erreparazioaren bidean

Argentinak frankismoaren errepresioa ikertu du, hala da ere Saturrarango biktima baten kasuan. Josefa Davila Alvarez espetxean egon zen eta haren ilobek justizia eta erreparazio bila aritu izan dira.

Oroimena

Oroigarriak

  • 2007an espetxea zegoen lekua oroitzen duen plaka bat ezarri zen.
  • 2007an Eusko Jaurlaritzak Néstor Basterretxearen eskultura bat jarri zuen Saturrarango ondartzan preso egondakoak oroituz.

Zineman

Telebistan

  • 2021ean EITBk "Itxi liburuak" saioan Saturrarango Emakumeen Kartzelari buruz aritu zen.

Abestiak

Bibliografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Saturrarango Emakumeen Kartzela AurrekariakSaturrarango Emakumeen Kartzela HistoriaSaturrarango Emakumeen Kartzela Espetxearen itxieraSaturrarango Emakumeen Kartzela Erreparazioaren bideanSaturrarango Emakumeen Kartzela OroimenaSaturrarango Emakumeen Kartzela BibliografiaSaturrarango Emakumeen Kartzela ErreferentziakSaturrarango Emakumeen Kartzela Kanpo estekakSaturrarango Emakumeen Kartzela19381944FrankismoMutrikuSaturraran

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

JazzFLoteriaKFestina auziaMaurizia AldeiturriagaBIlargiaren aldiEuskal Herriko klimaM-15 mugimenduaAprileko azpiarrosaJesus NazaretekoaBlåhajMaiatzaren 7Uruguaiko futbol selekzio nazionalaVincent van GoghSingapurko metroaMichel FoucaultHezkuntzaApustuRotten XIIIHayao MiyazakiFolkloreEdurne AzkarateIñaki SalvadorAutonomia erkidegoIker CasanovaLolita TorresGatzaren martxaSare sozialakEnergia eolikoUrtarrilaren 1Nafarroa BehereaAralarZaloa GómezMasaKontinenteBerdeGreziaEuskal mitologiaItsas izarEuskaltzaindiaClement ArrindellAsunEuskal Herriko naturagune babestuakMendukiloDikaryaGarapen Jasangarrirako HelburuakXVideosDiktaduraMartxoaren 24UpBernardo AtxagaFutbolDemokraziaTxadEuskal etxeakKrimenezko filmPulveroboletus hemichrysusDaniel Rodríguez PérezGarizumaEmilia LandaluceHuntza taldeaFrantziaNogen (musika taldea)CollageBingoSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaSuizidio lagunduPalankaUrtarrilaren 8XLordeWikipedia🡆 More