Sasha Alexander: Estatubatuar aktorea

Suzana Drobnjaković edo izen artistikoz Sasha Alexander (Los Angeles, 1973ko maiatzaren 17a) aktore estatubatuarra da.

NCIS telesailean Caitlin Todd agentea eta Rizzoli & Isles telesailetan Maura Isles doktorearen papera betetzeagatik da ezaguna.

Sasha Alexander
Sasha Alexander: Biografia, Bizitza pertsonala, Filmografia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakСузана Дробњаковић, Suzana S. Drobnjaković
JaiotzaLos Angeles1973ko maiatzaren 17a (50 urte)
HerrialdeaSasha Alexander: Biografia, Bizitza pertsonala, Filmografia Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Edoardo Ponti  (2007 -
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC School of Cinematic Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, aktorea, zinema aktorea eta zinema ekoizlea

IMDB: nm0018734 Allocine: 73653 Rottentomatoes: celebrity/sasha_alexander_4 Allmovie: p216487 TCM: 511395 TV.com: people/sasha-alexander
Facebook: SashaAlexanderOfficial Twitter: SashaAlexander Instagram: thesashaalexander Edit the value on Wikidata
Sasha Alexander: Biografia, Bizitza pertsonala, Filmografia
Rizzoli & Isles telesaileko kideak, eskena bat bukatu berritan.

Biografia

Suzana Drobnjaković Los Angelesen jaio zen serbiar jatorriko familia batean. Eskolan antzezlanak egitearekin batera izotz patinatzailea izan zen, baina belauneko zauri baten ondorioz kirola utzi behar izan zuen. Aktore lanarekin jarraitu asmoz New Yorkera joan zen udako Shakespeare jaialdietan parte hartzera. Hego Californiako Unibertsitatean Zinema eta Telebista eskolan graduatu zen.

1999an Wasteland telesailean eta 2001ean Presidio Med telesailetan protagonista paperarekin hasi zuen aktore ibilbidea eta Dawson's Creek telesail arrakastatsuko 4. denboraldian ohiko aktorea izan zen. 2003an NCIS telesailean Caitlin Todd agente berezia bihurtu zen, atal pilotuan aritu zen Vivian Blackadderren tokia hartu ondoren. Telesaileko aurreneko bi denboraldietan protagonista taldean izan zen. Telesaileko arduradunen hitzetan aktoreak telesaila utzi eta aukera berrien bila hasteko asmoa azaldu zuenez pertsonaia hil egin behar izan zuten. Aktoreak esan zuen gehiegizko esfortzua eskatzen zion lana zela eta horregatik erabaki zuela NCIS telesaila uztea.

2010an Rizzoli & Isles telesaileko Maura Isles doktorea bihurtu zen. Telesailak 2016 artean iraun zuen eta People's Choice Awards sarietan emakumezko telebista-aktore onenaren saria jaso zuen. Azken denboraldian Shameless telesailean ere parte hartzen hasi zen ohiko aktore gisa.

Bizitza pertsonala

1999 urtean Luka Pecelekin ezkondu zen baina beranduago ezkontza hura baliogabetu zuen. 2007an Edoardo Ponti italiar zuzendariarekin ezkondu zen eta Lucia Sofia alaba eta Leonardo semea izan dituzte. Edoardo Ponti Sophia Loren aktorearen semea da.

Sasha Alexanderrek hainbat hizkuntza hitzegiten ditu: ingelesa, serbiera, italiera eta frantsesa.

Filmografia

Filmeak

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1997 Visceral Matter Karen Chambers
Battle of the Sexes laburmetraia
1999 Twin Falls Idaho Miss America
2001 All Over the Guy Jackie Samantha Gold
2005 Lucky 13 Susie
2006 Mission: Impossible III Melissa Meade
2007 NCIS: Ducky's World Caitlin Todd Bideo laburmetraia
2008 The Last Lullaby Sarah
Yes Man Lucy Burns
2009 He's Just Not That Into You Catherine
Tenure Margaret
Play Dead Carolanne Bideoa
Love Happens Jessica (argazkilaria)
2011 Coming & Going Alex Michaels
2013 The Girl from Nagasaki Adelaide
2017 Bernard and Huey Roz
2018 Amanda McKay Marianne
2018 Ride MaryAnna Buultjens
2020 Dangerous Lies Chesler detektibea

Telebista

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1999 Wasteland Jesse Presser Protagonista (1. denboraldian)
2000–2001 Dawson's Creek Gretchen Witter Ohiko aktorea (4. denboraldian)
2001 CSI: Crime Scene Investigation Robin Childs atal bakarra
Ball & Chain Chloe Jones Telefilmea
2002 Friends Shelley atal bakarra
Greg the Bunny Laura Carlson atal bakarra
Presidio Med Jackie Collette doktorea Protagonista (1. denboraldian)
2003 Expert Witness TV movie
  • 2003–2005;
  • 2012;
  • 2015
NCIS Caitlin Todd agente berezia Protagonista (1–2 denboraldietan)
Gonbidatua (3, 9, 12 denboraldietan)
Ahotsa (8. denboraldian)
2006 E-Ring Allyson Merrill atal bakarra
The Nine Juliana atal bakarra
2009 The Karenskys Emily Atwood Telefilmea
House Nora atal bakarra
Dark Blue Julia Harris, DEA agentea atal bakarra
2010–2016 Rizzoli & Isles Maura Isles doktorea Protagonista (1-7 denboraldietan)
2015–2016 Shameless Helene Runyon Ohiko aktorea (5–7 denboraldietan)
2016 Dinner at Tiffani's Bere burua atal bakarra
Celebrity Name Game Bere burua atal bakarra
2018 Law & Order: Special Victims Unit Anna Mill atal bakarra
2019 FBI Valerie Caldwell atal bakarra
2020 Curb Your Enthusiasm Michelle atal bakarra
Deathstroke: Knights & Dragons Addie (ahotsa) Protagonista
Amazing Stories Paula Porter atal bakarra

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sasha Alexander Sasha Alexander: Biografia, Bizitza pertsonala, Filmografia 

Tags:

Sasha Alexander BiografiaSasha Alexander Bizitza pertsonalaSasha Alexander FilmografiaSasha Alexander ErreferentziakSasha Alexander Kanpo estekakSasha Alexander1973AktoreAmerikako Estatu BatuakLos AngelesMaiatzaren 17NCIS (telesaila)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Idazketaren historiaPello OtxandianoBerriaElektronikaAlfontso X.a Gaztelakoa2021C++Aro ModernoaAMIA analisiMarko AgripaPlaken tektonikaEstropadaAnimaliaAnne FrankArkitekturaren historiaPizkundeaMary DalyElbira ZipitriaDeiaOzeanoJean EspondaGorka UrbizuLemoa Kirol ElkarteaHaurren Eskubideen AldarrikapenaAmeriketako Estatu BatuakPlastikoKoldo Mitxelena110. Street-eko geltokiaOrskSamboLokomozio-aparatuGiza hezurduraEuskal gatazkaKoloreUrteberriSai zuriZortziko handiInterstellar (filma)Eskusoinu txikiZirkulazio-aparatuBenito MussoliniEuropaIrunEgiptoHumanismoAngelu auzokideakE pur si muoveIraultza neolitikoElkarbizitza unitateUgaztunHezkidetzaIrene SáezAs (egunkaria)NekazaritzaHerri kirolUrEuskal Herria BilduIdazkera kuneiformeTxertoBasamortuWiki CommonsAxolotSouffléSendotzaOperaPornografiaUztarriaAntzinaroko Olinpiar JokoakGatibuOkil handiBilintxZeharkako txirulaLamina🡆 More