Runa Laila (bengaleraz: রুনা লায়লা, urduz: رونا لیلی; Sylhet, Ekialdeko Bengala, 1952ko azaroak 17) Bangladesh-ko abeslari eta konpositore ezagunenetakoa da.
1960ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbidea, Pakistango zinema industrian. Hainbat filmetan egindako playback-ari esker - The Rain (1976), Jadur Banshi (1977), Accident (1989), Ontore Ontore (1994), Devdas (2013) and Priya Tumi Shukhi Hou (2014) - emakumezko abeslari onenaren Bangladeshko zazpi sari nazional irabazi ditu. Musika konpositore onenaren saria irabazi zuen Ekti Cinemar Golpo (2018) filmagatik.
Runa Laila | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | সাদিয়া ইসলাম |
Jaiotza | Sylhet, 1952ko azaroaren 17a (71 urte) |
Herrialdea | Bangladesh Pakistan |
Lehen hizkuntza | bengalera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alamgir (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | ghazal (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Laila, Sylheten jaio zen, Ekialdeko Pakistanen (gaur egungo Bangladesh). Bere ahizpa nagusiarekin, Dina Laila (h.1976), musika klasikoa ikasi zuen, bere familia Karatxi Federal B inguruan bizi zenean 1960an. San Lorentzo komentuan ikasten ari zela, Karatxi-ko eskolen arteko kantu lehiaketa bat irabazi zuen. Lailaren arabera, Manzur Hussain izan zen bere karrera artistikoan eragina izan zuena, ahots teknikak ikasten zituen bitartean, bere akatsak erakusten zizkiolako.
Laila, Ahmed Rushdi abeslariaren jarraitzailea zen, eta bere erreferente bezala hartu zuen, bere kantu estiloa ez ezik, eszenatokian jotzen zuen modua antzeratzen ere saiatu zen.
12 urte zituela, playback-eko abeslari gisa aritu zen haurrentzako autore batentzat Jagnu filmean, Urdu hizkuntzan, abestiaren izenburua Gudia Si Munni Meri izan zen.
1966an, Laila Pakistaneko zinema industrian agertu zen, Unki Nazron Sey Mohabbat Ka Jo Paigham Mila abestiarekin, Hum Dono filmean. PTV abesten zuen, eta telesail bat zeukan Bazm E Laila deiturikoa. 1972 eta 1974 artean Laila Karatxi telebistako Zia Mohyuddin Show saioan agertzen hasi zen, geroago 70eko hamarkadan, Pakistango filmetarako musika abestiak interpretatzen zituen, Umrao Jan Ada (1972).
1974an, Bangladeshera joan zen bizitzera bere familiarekin batera. Bere lehen abesti bengaliarra O Amar Jibon Shathi izan zen, Jibon Shathi (1976) filmerako, Satya Sahak konposatua. Handik denbora gutxira, 1974an, bere lehen kontzertua eman zuen Munbain, Indian. Jaidev zuzendariarekin hasi zen Bollywooden, Delhin ezagutu zuena eta Doordarshanen inaugurazioan aritzeko aukera eman zion. Lehenik, Kalyanji-Anandji musikagilearekin lan egin zuen Ek Se Badhkar Ek (1976) izeneko filmaren abesti nagusirako. Indian arrakasta lortu zuen O Mera Babu Chail Chabila eta Dama Dam Mast Qalandar abestiekin. 1974an, Shaadher Lau grabatu zuen Kalkutan. Laila Guinness World Records-en sartu zen 3 egunetan 30 abesti grabatu izanagatik. 1982an, Golden Disk Award saria irabazi zuen, Bappi Lahirik konposatutako Superuna albumaren lehen egunean 1 lakh kopia baino gehiago saldu zituelako.
2009ko urrian, Kala Sha Kala, Punjabi ezkontza abestien bilduma kaleratu zuen, Indian. 2012an, reality show bateko epailea izan zen Hego Kshetranen.
Runak hamazazpi hizkuntzatan abestu du, haien artean Bengalera, Hindi, Urdu, Punjabera, Sindhi, Gujaratera, Paxtunera, Baluchi, Arabiera, Persiera, Malaysiera, Nepalera, Japoniera, Italiera, Gaztelania, Frantsesa eta Ingelesa.
Laila hiru aldiz ezkondu da. Lehenik Khawaza Javed Kaiserrekin ezkondu zen, bigarrenik Ron Daniel izeneko suitzar batekin eta ondoren Alamgir aktorearekin. Tani izeneko alaba bat du.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Runa Laila, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.