Robert Edward Lee (Stratford House, Virginia, 1807ko urtarrilaren 19a - Lexington, Virginia, 1870eko urriaren 12a) estatubatuar militarra izan zen, Ipar Virginiako armadaren burua Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean.
West Pointen ikasketak egin eta Mexikoko kanpainan borrokatu ondoren (1847), West Pointeko komandante izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean Konfederazioaren alde parte hartu zuen eta euren buru egin zuten. Gainera, gerrako estrategarik handienetakoa izan zen. Hainbat garaipen sonatu lortu ondoren (Fredericksburg, Chancellorsville), Washington hirirantz abiatu zen, baina Gettysburgeko gudua galdu eta Richmonden setioa ezarri zioten. Defentsa gogorra antolatu bazuen ere, amore eman behar izan zuen 1865ean. Gerra ostean, Hegoaldeko kausa galduaren ikur bilakatu zen.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert E. Lee |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Robert E. Lee, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.