Rikardo Arregi Aranburu: Euskal idazlea

Rikardo Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1942ko irailaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 1969ko uztailaren 10a) euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen.

    Artikulu hau Gipuzkoako kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rikardo Arregi».

Joseba Arregi politikariaren anaia zen. Filosofia ikasketak bukatu ondoren Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen. Euskaltzaindiari euskaldunen alfabetatzea proposatu zion. 1969an, Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala Sasiolan auto istripu batean hil zen, Mendaro eta Mutriku artean; Ramon Saizarbitoria harekin zegoen momentu hartan.

Rikardo Arregi Aranburu
Rikardo Arregi Aranburu: Biografia, Idazlanak, Aitortzak eta aintzatespenak
Bizitza
JaiotzaAndoain1942ko irailaren 22a
HerrialdeaRikardo Arregi Aranburu: Biografia, Idazlanak, Aitortzak eta aintzatespenak Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar eta Mendaro1969ko uztailaren 10a (26 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Inguma: rikardo-arregi-aranburu-1942-1969 Literaturaren Zubitegia: 349

Biografia

Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen. Manuel Pedro Arregi eta Benita Aranburu zituen gurasoak. Umetako eskolak Sasierrota eskolan eta La Salle ikastetxean egin zituen, eta azken tarte horretan familia Bazkardo auzoko Eguzki-alde etxera aldatu zen. 11 urterekin apaiztegira zuzendu zen ikasketekin jarraitzeko, eta Saturrarango eta Donostiako seminarioetan egon zen. Artean apaiztegian zela publikatu zuen, 1961ean, lehen lanetako bat Jakin aldizkarian: Balmes eta Kant, jakinduriaren hasieran.

Apaiztegiak 1962an utzi, eta unibertsitate ikasketetara jo zuen Bilbora, Ekonomia Zientziak ikasi zuen Sarrikon (Bilboko Unibertsitate Autonomoko fakultatea zen garai hartan, gero UPV-EHUren parte bilakatu zen).

AEKren sorreraren aurrekariak sustatzen ere ibili zen 1965 inguruan. Besteak beste, Joan Mari Torrealdai gaztearekin herriz herri alfabetatze hitzaldiak eta ikastaroak eman zituen, gero AEK izango zenaren ernamuina.

Bere garaiko Europako mugimendu politiko eta filosofiko nagusiak sakon ezagutzen zituen. Zeruko Argia-ren berpiztearen muinean egon zen, eta hau adinez eta pentsamoldez osorik ados ez zetozen beste batzuekin; Martin Ugaldek berak Caracas-en irakurtzen zizkion "Nazio arteko unea" sailean idazten zituen lan borrokalariak. 1965an Europa izeneko antologia batean azaldu zen Arregiren "Politika estrukturak europar alkartasunean", eta urte horretan bertan irabazi zuen lehenengo aldiz eman zen "Lauaxeta" saria. Martin Ugalderentzat gogoangarria izan zen Zeruko Argian, hil zen urte hartan bertan, Arregik plazaratu zuen "Borrokalari ahaztuak" artikulua. Hor aitatzen zituen erailak izan ziren bi gizon: Martin Luther King, iparamerikarra, beltza; eta beste beltz bat, baina hau Tanzania-ko afrikar bat: Eduardo Mondlane. Bi sail berri sortu zituen aldizkarian: lehen aipatu den "Nazio arteko unea" eta "Erriak eta Gizonak". Rikardo Arregi kulturaz eta politikaz ari zen beti, nazioartekoari arreta berezia emanik.

Euskal errealitateari tinko eutsi zion, zentsura garai latz hartan eskain zitezkeen azterketa sozio-ideologiko argienetakoak eskainiz. 1964. urtean euskaltzain urgazle izendatua, 1966ko urtarrilean Euskaltzaindiari alfabetatze saila antola zezan proposatu zion, euskaldun helduak bere hizkuntzan ezinbesteko duen prestakuntzaz hornitzeko asmoz. Euskaltzaindiak onartu eta hauxe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera. Proposatu ez ezik, zuzenean hartu zuen parte Rikardo Arregik antolatze lanetan. Euskara batuaren bultzatzailea, Lur argitaletxearen sortzailea ere izan zen.

Zoritxarreko auto istripu batek eten zuen haren bizitza, 27 urteak bete aitzin, Euskaltzaindiak Bilbon egin behar zuen bilera batera zihoala.

Idazlanak

Arregiren zenbait idazlan dira hauek:

  • Politikaren atarian (1969).
  • Rikardo Arregi : Jakin sorta 3 [hilondoko antologia] (1971).
  • Herriaren lekuko (1972).

Aitortzak eta aintzatespenak

Rikardo Arregi Aranburu: Biografia, Idazlanak, Aitortzak eta aintzatespenak 
Rikardo Arregi sariko irabazle batzuk

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Rikardo Arregi Aranburu BiografiaRikardo Arregi Aranburu IdazlanakRikardo Arregi Aranburu Aitortzak eta aintzatespenakRikardo Arregi Aranburu ErreferentziakRikardo Arregi Aranburu BibliografiaRikardo Arregi Aranburu Ikus, gaineraRikardo Arregi Aranburu Kanpo estekakRikardo Arregi Aranburu19421969AndoainArgia (aldizkaria)AutomobilEibarEuskaltzaindiaEuskaraGipuzkoaIrailaren 22JakinJoseba ArregiMendaroMutrikuRamon SaizarbitoriaUztailaren 10

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Txomin AgirreBegoña Muruaga LacaBizkaiko Foru AldundiaErrege BardeaCarles PuigdemontISO 8601Eguzki-loreRamon SaizarbitoriaInstagramTiraniaRotten XIIIEukariotoGorostiMizelioOiartzunFermin MuguruzaPaleolitoaBihotzAsel LuzarragaMike PinderEzteiNeolitoaErromatar ErrepublikaErromeriaOzeano Bareko Suzko EraztunaNikolas KopernikoTxillardegiMarie CurieAthleticAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaGiltzurrunBasajaunLouis-Sébastien MercierEnergia hidraulikoGanga (arkitektura)Pedro SánchezHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaOskorriKuku-belarMonarkiaEuskal literaturaAngelu (geometria)IslandiaZinematikaLikenMarokoBernart EtxepareBaztango Donejakue bideaAna EstradaRan Rober RanHedy LamarrVietnamgo GerraEguzki-energiaOligarkiaArrasateTundraMartin LarraldeTximeletaBurgosko prozesuaElizabeth WurtzelAdolf HitlerJ MartinaAlmeneko bertso-eskolaArt Nouveau Euskal HerrianBaserriTransferentzia-prezioTxoria txoriHuntza taldeaPopKoltanLegazpiIzaba🡆 More