Rafael Moreno: Futbolari espainiarra

Rafael Moreno Arantzadi (Bilbo, Bizkaia, 1892ko maiatzaren 23a – ib., 1922ko martxoaren 1a), Pitxitxi —gaztelaniaz: Pichichi— izengoitiz ezaguna, futbolaria izan zen, Athleticeko jokalaria.

Rafael Moreno
Rafael Moreno: Bizitza, Ibilbidea, Iruditegia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Moreno Aranzadi
JaiotzaBilbo1892ko maiatzaren 23a
HerrialdeaRafael Moreno: Bizitza, Ibilbidea, Iruditegia Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1922ko martxoaren 1a (29 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Tifusa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Rafael Moreno: Bizitza, Ibilbidea, Iruditegia Athletic1911 / 19219437
Rafael Moreno: Bizitza, Ibilbidea, Iruditegia Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192051
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera154 zentimetro

Olympic.org: rafael-moreno FIFA: 293171 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Pitxitxi 1892ko abuztuaren 8an jaio zen, Bilboko Andra Maria kaleko 10.en zenbakian. Bere aita Joaquín Moreno Goñi izan zen, 1896 eta 1897 artean Bilboko alkatea izandakoa. Gainera, Euskal Herriko bi intelektual handiren iloba zen: Miguel Unamunorena eta Telesforo Aranzadirena. Hala ere, Rafael kirolean nabarmendu zen. Xabalina-jaurtiketan Bizkaiko txapeldun izan zen, eta futbolean gailurrera heldu zen, Athleticeko jokalari bezala.

11 urte zituela futbolean berekin jokatzen zuten mutil handiagoengandik jaso zuen bere euskal goitizen hori: izan ere, euskaraz pitxitxi esaten zaie ume txikiei, txeraz. Raimundo bere anaiak horrela izendatu zion. Eskolapioetan ikasi ondoren, Deustuko Unibertsitatean sartu zen, zuzenbidea ikasteko asmotan. Alta, ez zuen irakasgai bat ere gainditu, eta aitak Udalean lanpostu bat bilatu zion. Hala ere, handik gutxira, Merodio anaien siderometalurgian lanari ekin zion.

Ordurako 1911ko Errege Kopako finalean jokatu zuen, Athletic Club eta Bilboko beste talde batzuetako jokalariak biltzen zituen Bilbao FCek (nolabaiteko Athleticeko filial bat) 4 eta 1 irabazi zuenean. Pitxitxik bere taldearen gol bakarra sartu zuen. 1911n jada Athletic Clubean jokatzen zuen, baina 1913ko martxoaren 17ra arte ez zuen partida ofizial batean debutatu. Egun hartan Athleticek Errege Kopako partida batean Real Madridi 3 eta 0 irabazi zuen. Pitxitxik bi gol sartu zituen partidako lehen hamaika minutuetan.

Handik gutxira, urte hartako abuztuaren 21ean San Mames inauguratu zuen partidan lehen gola lortu zuen. Partidan Athletic Club eta Racing de Irún bana gelditu ziren. Bi hilabete beranduago, Atotxako futbol zelaiaren estreinako partidan lehen gola ere eskuratu zuen. 1915eko Kopako finalean hat-trick bat lortu zuen (Athleticek RCD Espanyoli 5 eta 0 irabazi zion). 1921eko maiatzaren 8an bere azken partida jokatu zuen. Urte hartako Errege Kopako finala zen eta, Athleticek Atlético de Madridi 4 eta 1 irabazi zion. Pitxitxik ohitura bitxia zuen: buruan beti zapi zuri bategaz jokatzen zuen.

1913. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte. Lau Errege Kopa irabazi zituen, eta Anberesko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina lortu zuen. Espainiako selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen. Athleticerako 83 gol eskuratu zituen 89 partidatan, Iparraldeko Eskualdeko Txapelketan eta Kopan. Anberesko Jokoetatik itzultzerakoan kritika latzak jasan zituen, zaleek bere maila izar bati zegokiona ez zela esaten baitzuten. Kritika horiek futbola uzteko erabakia hartzera behartu zuten.

Futbolaren ondoren

Erretiratu ondoren, 29 urterekin, arbitro bihurtu zen. Urtebete beranduago hil zen, 1922ko martxoaren 1ean, 30 urte bete baino pare bat hilabete lehenago. Heriotzaren zergatia ez da zehatz ezagutzen. Bertsiorik onartuenak tifusarekin loturiko prozesu bat zela esaten du, ziur asko, egoera txarrean zeuden ostrak hartzeagatik.

1926ko abenduaren 8an, Athletic Clubek omenaldi bat egin zion Ricardo Irezabal Goti klubeko presidentearen ekimenez, San Mamesko Erruki etxeko harmailan Quintín de Torre eskultore bilbotarrak egindako bere busto bat jarriz. Inauguraziorako omenaldi-partida bat jokatu zuten Arenas Cluben kontra eta Athleticek 7 eta 2 irabazi zuen. Bustoak hirutan aldatu zuen kokalekua: 1953an, tribuna nagusia eraiki zenean; 1982an, Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko estadioa egokitu zenean; eta 2013an, San Mames berria eraiki ondoren. Harrezkero, bustoa aldageletako tunelaren irteeran dago.

Aurelio Artetaren Idilioa kirol zelaian margolan ospetsu batean Pitxitxi eta bere neska-lagun (eta gerora emazte) Avelina Rodríguez ageri dira. Beste bertsio batzuen arabera, ordea, Ignacio Zuloagaren iloba zen Dolores Zuloaga eta Jose Maria Belaustegigoitia dira agertzen direnak..

Pitxitxi orduko golegilerik onenetakoa izan zen, eta, bere lorpenen errekonozimendu bezala, Marca espainiar kirol egunkariak, jada desagertua zegoen Arribarekin batera, bere izena eman zion denboraldi bakoitzean Espainiako futbol Ligako golegile nagusiari emandako garaikurrari, geroztik Pitxitxi saria deitua. Lucio del Álamok izendaturiko garaikur hau lehen aldiz 1952-53 denboraldian eman zuten, eta Espainiako futbolaren banakako garaikurrik garrantzitsuenetako bat da.

Ohitura denez, talde batek San Mamesen lehen aldiz jokatzen duen bakoitzean, bere kapitainak, gidari eta anfitrioi lanak egiten dituen Athletic Clubeko kapitainarekin batera, Pitxitxi omentzen du, bere bustoaren ondoan lore sorta bat utziz.

« Pitxitxi nire lehengusua Athleticeko jokalari onena eta Espainiako jokalari onena da, denek esaten dute. Shoot izugarria du, baxua eta oso ondo zuzendua, eta ez dago goal-keeperrik geldiaraziko duenik. Penalty bat ere ez du huts egiten. Baina, batez ere, inork ez bezala driblatzen daki, eta zelaian gora eta behera ibiltzeko gai da, goal batetik bestera, pilota oinetan itsatsita, inork kendu ezinik, goal bikain bat sartzeraino. Buruz egindako erremateetan ere apartekoa da, batez ere cornerretan. Athletic partidaren batean gaizki doanean, publikoak beti Pitxitxiren jenialtasun horietako bat espero du. »

Vivir no es fácil, Alfonso María Moreno S. J.


Espainiako selekzioa

Espainiako selekzioarekin bost aldiz izan zen internazionala. Bere debuta 1920ko abuztuaren 28an izan zen, Foresten jokatu zuten Danimarkaren aurkako partida batean (Espainiak 1 eta 0 irabazi zuen). Joko Olinpikoetako partida hau espainiar selekzioaren lehen nazioarteko partida ofiziala izan zen. Txapelketan Espainiak zilarrezko domina lortu zuen eta Pitxitxik gol bat sartu zuen Herbehereetako selekzioaren aurkako bigarren postua lortzeko finalean.

Ibilbidea

Kluba Urtea(k) P (G)
Athletic Club 1911-1921 89 (83)

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

Txapeleketa Kluba Urtea
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1913-14
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1914-15
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1915-16
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1919-20
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1920-21

Errege Kopak

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1914
Errege Kopa Athletic Club 1915
Errege Kopa Athletic Club 1916
Errege Kopa Athletic Club 1921

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Rafael Moreno BizitzaRafael Moreno IbilbideaRafael Moreno IruditegiaRafael Moreno ErreferentziakRafael Moreno Kanpo estekakRafael Moreno18921922AthleticBilboBizkaiaGaztelaniaIbidemMaiatzaren 23Martxoaren 1

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrnodunPoloniaBizantziar egutegiaApirilaren 11Euskal dantzakOstadarEleaniztasunXalbadorren heriotzeanLehoiAMIA analisiZaharkitze programatuArgi-oilarLemoaItaliar faxismoKutsaduraPsikoanalisiGora ta gora betiIndoeuropar hizkuntzakStand-up2013BiologiaMaiatzaren 15Kresala (Txomin Agirre)1920LehoinabarIndonesiaAnycastIndustria IraultzaSpin MasterChampvans-les-MoulinsElbira ZipitriaGipuzkoaMoneroPubiseko ileEkosistemaHizkuntza gutxituBekainAstoNafarroa BehereaEnergia iturriAbiaduraGobernuz kanpoko erakundeIhes beteaIrailaren 2AsmatzaileBakterioNafarroako ErresumaIraitz-sistemaInauteriArte erromanikoaEuroInformatikaIker CasanovaEn Tol SarmientoNelson MandelaOñatiDrahomíraUrteMyriostoma coliformeLanbidePierre CurieSugaarTiti-koitoaArtelazkiVietnamgo GerraMalen OsaMetal AroaTaxonAntzinako Greziako erlijioaHilerriIsaac NewtonGizakiErresuma BatuaBergaraJazzAndy WarholPatata-zomorro🡆 More