Poliploidia

Poliploidia zelula edo organismo batek kromosoma kopuru normalaren ordez kopuru horren multiploa den kromosoma-hornidura duenean gertatzen den mutazioa da.

Esaterako, kromosoma-hornidura diploide normala 2n bada (eta zelula haploidea: n), zelula edo organismo poliploide batek hiru aldiz kromosoma gehiago (3n) izan ditzake, edo lau aldiz (4n) gehiago. Ohiko kromosoma-hornidura (2n) handitzen da, eta kopuru poliploidea zenbaki haploidearen multiplo bat da (3n, 4n, 5n...).

Poliploidia
Poliploide baten sorrera: Zelula diploide (2n) batek akats bat du meiosi prozesuan, gameto diploideak sortuz; horiek bat egiterakoan zigoto tetraploidea sortuko dute.

Poliploidia meiosirik ezaren ondorioz gertatu ohi da. Hori dela eta, gametoek ez dute n kromosoma, 2n baizik. Gameto anormal batek (2n) gameto normala (n) ernaltzen badu sortutako zigotoa triploidea izango da (3n); ernalketa hori bi gameto anormalen (2n) artean gertatzen bada, sortutako zelula tetraploidea (4n) izanen da.

Poliploidia ez da urria bizidunen artean, askoz ohikoagoa izanik landareetan animaliengan baino. Landare poliploideek nekazaritza errendimendu handiagoa dutenez, modu artifizialean eragiten da sarritan poliploidia. Era horretan zereal, tomate eta fruta poliploide ugari lortu dira, ohikoak baino etekin handiagokoak.

Bi poliploide mota daude: autopoliploideak (poliploidea sortuko duten bi gametoak espezie berekoak direnean) eta alopoliploideak (gameto horiek espezie ezberdinetakoak direnean)

Poliploidia ez da oso ohikoa animalien artean: igelak, hainbat intsektu, zizareak eta arrain batzuk poliploideak izan daitezke.

Tags:

DiploideKromosomaMutazioZelula

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BitxiloreAhuntzOikia1918Eguzki-sistemaIrrumazioCreative CommonsMaiatzEustakio MendizabalTxikipediaFilipe II.a EspainiakoaMacaulay CulkinDanimarkaRomandiaBerri TxarrakAzala1768EzteiMartxoaren 2Etsai zakilMaketazioMaiztasun-poligonoImmunitateSuhiltzaileIskanbilaLItzulera (abestia)Barbara GoenagaUrtarrilaren 28AstigarXalbadorren heriotzeanKriptografiaJuan Mari JauregiSexu harremanIrailaren 25MetodismoBiolumineszentziaAgurainArrasateRiver PlateIndiaEuskal Herriko mendiakGizakien ugal-aparatuErrugbi (kirola)Hizkuntzaren prozesamenduJoseba Irazoki1998MesopotamiaA Ram Sam SamEmakumezko isurtzeBurgiOxUrtaro lehorUrtarrilaren 9Greta ThunbergSons of AguirreGarapen Jasangarrirako HelburuakWiki CommonsOsintxuHebrear egutegiaErekzioHemendik At!San Prudentzio jaiakGraham Swift1960Leire VargasIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaTuteraNafarroako erresumaEnergia berriztagarriNafarroa BehereaJaponieraXavlegbmaofffassssitimiwoamndutroabcwapwaeiippohfffXEsti Martinez Diaz de Cerio2023🡆 More