Abestia Itzulera: Zetak taldeko abestia, 2022ko Herri Urrats jairako sortua

Itzulera Zetak taldeak 2022ko Herri Urrats jairako sortu zuen abestia da.

Itzulera (abestia)
Zetaken, Pello Reparazen eta Erramun Martikorenaren musika-lana
Egilea(k)Zetak, Pello Reparaz eta Erramun Martikorena
Argitaratze-data2022
IzenburuaItzulera
Ezaugarriak
Genero artistikoaelectropopa
Hizkuntzaeuskara
Bestelako lanak
MusikagileaZetak

Koronabirusgatik bi urtez egoera berezi batean egon ondoren, 2022koa "itzulera" desiratuaren urtea izan zen. Senpereko lakuko jaiaren leloa horixe izan zen. Giro horren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera. Erabateko estilo-aldaketa ekarri zuen. Bideoklipa Pello Repazek zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldearen Oskara koreografia ere integratu zutela.

Hitzak

Hauek dira abestiaren lehen hitzak:

    Mendikate honek lotuta
    Zurekin mintzo direla diote xoriek
    Esan zer kanta egin dizuten
    Zein gertu gauden
    Sentitzen al den
    Amaiurren
    Hori diote
    Baigorrin ere
    Mugalari hoiek
    Mendikate honek lotuta
    [...]

Ipar eta hegoaldearen arteko lotura azpimarratzea da abestiaren gai nagusia.

Mendikate batek alde bi guztiz banatzen dituela esan ohi da beti, baina kanta honek alderantzizkoa erakutsi nahi digu hasiera-hasieratik:"Mendikate honek lotuta".

Txoriek erraz pasatzen dira mendikateko alde batetik batera mezuak eramateko: "Zurekin mintzo direla diote xoriek. Esan zer kanta egin dizuten, Zein gertu gauden", "Xoriak mugaren bestalde, Jantzia dute, Doinu dotorez. Gaztelugatxe" " Ta estali dute Larrun bera ere".

Espazioa eta sentipena konpartitzen dute alde biek: "Zure zauria nirea da. Ta kantu hau biona. Erkidetasunaren bozeramaile, Zeuen urratsa geurea da, ta [pandemia bukatu ondorengo] itzulera denona".

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zetak Spotify
  • Zetak Youtube
  • Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).

Tags:

Abestia Itzulera HitzakAbestia Itzulera ErreferentziakAbestia Itzulera Ikus, gaineraAbestia Itzulera Kanpo estekakAbestia ItzuleraZetak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Donibane LohizuneHipatia AlexandriakoaXerxes I.aEuroVeloItziar Murua UriaBoleibolIkastolaUgalketaKarmele UrrestiMikel VillanuevaReal SociedadMingranondoBrasil2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakLehoiEuskal Herria BaiOtxandioEstropadaNazio Batuen ErakundeaZuhatza uharteaAro ModernoaTiti-koitoaSexu harremanBokaleDurangoLatinBiosfera erreserbaLandareGernika (margolana)ArtropodoAmeriketako Estatu BatuakAho sexuIzar-malkoakOrbaizetako olaElektrizitateTajoIosif StalinElikaduraLaboral KutxaPizkundeaAlbert EinsteinEraitz Saez de EgilazZirkulazio-aparatu1979ko Euskadiko Autonomia EstatutuaHaizeInformazioaren berreskurapen2024Espainiako historiaErromantizismoGerra HotzaArgia (aldizkaria)EsklabotzaLuzio Kornelio SilaTeokraziaAizkora proba2001Uroilo arruntBerriaNerbio-sistemaTxinako Herri ErrepublikaGoienaErregai fosilSua EnparantzaOrexaAzaleraLehen Mundu GerraBrigitte GarcíaSaharaWikipedia🡆 More