Greta Thunberg: Klimaren aldeko aktibista suediarra

Greta Ernman Thunberg (ˈgreːta ˈtʉːnˌbærj ahoskatua; Stockholm, Suedia, 2003ko urtarrilaren 3a) ikasle eta aktibista politiko suediarra da, zeinaren borroka baita geldiaraztea berotze globala eta klima-aldaketa.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ˈgreːta ˈtʉːnˌbærj ahoskatua; Stockholm, Suedia, 2003ko urtarrilaren 3a) ikasle eta aktibista politiko suediarra da, zeinaren borroka baita geldiaraztea berotze globala eta klima-aldaketa. 2018ko abuztuan oso ezagun egin zen, hasi zuelako klimaren aldeko lehen eskola-greba Suediako parlamentuko eraikinaren aurrean. 2018ko azaroan TEDxStockholm hitzaldi-sortan egin zuen berba, abenduan Nazio Batuen Erakundean mintzatu zen, Klima Aldaketaren Gaineko Jardunaldietan, eta 2019ko urtarrilean gonbidatu zuten hitz egitera Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.

Greta Thunberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGreta Tintin Eleonora Ernman Thunberg
JaiotzaStockholm2003ko urtarrilaren 3a (21 urte)
HerrialdeaGreta Thunberg: Bizitza, Ikasle-grebak klimaren alde, Bestelako aktibismoa Suedia
BizilekuaStockholm
Bergshamra (en) Itzuli
Lehen hizkuntzasuediera
Familia
AitaSvante Thunberg
AmaMalena Ernman
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista, climate activist (en) Itzuli, schoolchild (en) Itzuli, autorea, aktibista eta ekologoa
Lateralitateaeskuina
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakIngmar Rentzhog (en) Itzuli eta We Don't Have Time (en) Itzuli
MugimenduaFridays for Futurea

IMDB: nm10361418 Allocine: 898247
Facebook: gretathunbergsweden Twitter: GretaThunberg Mastodon: gretathunberg@mastodon.nu Instagram: gretathunberg Youtube: UCAgIfWgzZ6QtvB_Oj1SBNnA TED: greta_thunberg Spotify: 4HqaHQ97obNgjORlzSeWan iTunes: 1454275104 Last fm: Greta+Thunberg Musicbrainz: 28c5a9ec-b17b-4eaf-ba28-099f796e23a5 Discogs: 7205396 Allmusic: mn0003860074 Deezer: 60348712 Edit the value on Wikidata
Greta Thunberg: Bizitza, Ikasle-grebak klimaren alde, Bestelako aktibismoa

Bizitza

Greta Thunberg 2003ko urtarrilaren 3an jaio zen. Haren ama Malena Ernman da, opera-kantari suediarra; aita, berriz, Svante Thunberg aktorea, zeina izendatu baitzuten Svante Arrhenius urrutiko senide eta zientzialariaren omenez (berau Nobel sariduna izan zen, eta 1896an kalkulatu zuen zelan karbono dioxido isuriek eragin zezaketen berotegi-efektua). Gretaren aitona, bestalde, Olof Thunberg aktore eta zuzendaria da.

2018ko abenduan, Thunbergek adierazi zuen “diagnostikatu ziotela Asperger sindromea, eritasun obsesibo-konpultsiboa (OCD), eta mututasun selektiboa”. Bere familiaren karbono-aztarna gutxitze aldera, behin eta berriro azpimarratu zuen etxekoak begano egin zitezen eta amore eman zezaten hegazkinez bidaiatzeari. Hori dela-eta, amak, berau opera-kantari ezaguna, uko egin dio ozeanoz haraindiko jirak egiteari, hegazkinez ez bidaiatzearren. Familia auto elektrikoz mugitzen da.

Ikasle-grebak klimaren alde

Sakontzeko, irakurri: «Fridays for Future»
Greta Thunberg: Bizitza, Ikasle-grebak klimaren alde, Bestelako aktibismoa 
Greta Thunbergen bizikleta Stockholm-en, 2018ko irailaren 11n: “Klimaren krisia tratatu behar da krisi moduan! Klima da arazorik inportanteena!”
Greta Thunberg: Bizitza, Ikasle-grebak klimaren alde, Bestelako aktibismoa 
Kartelak dio: "Jarraitu Gretari! Egizu greba klimaren alde". Berlinen, (2018ko abenduaren 14a).

2018ko abuztuaren 20an, Suediak bizi izan zituen bero boladak eta suteak gogoan, Thunbergek, artean bederatzigarren mailan, erabaki zuen eskolara ez joatea Suediako hauteskunde orokorrak egin arte 2018ko irailaren 9an. Eskatzen zuen Suediako gobernuak karbonoaren isuriak gutxitzea Parisko Akordioaren arabera. Hori zela-eta, erabaki zuen eskola-egun guztietan protesta egitea Riksdag-en aurrean jarrita, ondoan kartel bat zuela Skolstrejk för klimatet mezuarekin (eskola-greba klimaren alde).

Hauteskundeen ostean, segitu zuen greba egiten ostiraletan soilik, eta horrek mundu osoan piztu zuen arreta. Inspirazio-iturri izan zen mundu osoko ikasleek parte har zezaten ikasle-grebak egiten. 2018ko abendua ezkero, 20.000 ikaslek baino gehiagok egin dute greba 270 hiritan gutxienez, tartean Australian, Austrian, Belgikan, Kanadan, Herbereetan, Alemanian, Finlandian, Danimarkan, Japonian, Suitzan, Britainia Handian eta AEBetan. Thunbergek adierazi du beretzat Parkland eskolako nerabeek, zeinek antolatu baitzuten March for our lives (Gure bizien aldeko martxa) Floridako eskolan tirokatuak izan ondoren, haiek izan zirela beretzat inspirazio-iturri klimaren aldeko grebari ekin aurretik.

Bestelako aktibismoa

Greta Thunbergek parte hartu zuen Rise for Climate (Zutik klimaren alde) manifestazioan Europako Parlamentuaren kanpoaldean, Bruselan. 2018ko urrian, Thunberg eta bere familia auto elektrikoz joan ziren Londresera, non 'Declaration of Rebellion' (Matxinadarako adierazpena) hitzaldia egin zuen Parlamentuko kanpoaldean, Extinction Rebellion mugimenduak antolatuta, akzio zuzeneko talde bakezalea, klimaren alde lan egiten duena.

2018ko azaroaren 24an izan zen Greta Thunbergen TED hitzaldia. Bertan adierazi zuen zelan konturatu zen, zortzi urte zituela, klima aldaketa bazela, eta harrituta zegoela ez zelako albiste inolako telebista-kanaletan, mundu gerra batean gertatuko litzatekeen bezala. Bera ez zihoala eskolara klima-zientzialaria izateko, zenbaitek adierazi zuten moduan, zeren zientziak egina baitzuen bere lana, eta soilik geratzen dira negazionismoa, ezjakintasuna eta ekintzarik eza. Espekulatuz inoiz bere seme-alabek eta bilobek galdetzen bazioten zelan ez zuten ezer egin 2018an, artean posible zenean, ondorioztatu zuen: “ezin dugu mundua aldatu arauen arabera jokatuta, arauak aldatu behar direlako”.

2018ko abenduaren 4an Thunberg mintzatu zen COP24 Nazio Batuen klima aldaketarako goi bileran, eta abenduaren 12an hitz egin zuen NBEren batzar nagusiaren aurrean.

2019ko urtarrilaren 23an Thunberg iritsi zen Davosera, trenean 32 orduz bidaiatuta, kontraste bizian gainerako gonbidatuekin, ordezkari gehienak iritsi baitziren Munduko Ekonomia Forora 1.500 hegazkin pribatu baino gehiagotan, eta han segida eman zion bere kanpainari. Davosen esan zuen: “Zenbait jendek, zenbait konpainiak eta bereziki zenbait erabakitzailek badakite zelako balio preziaezin sakrifikatu dituzten, segitzeko irabazten diru kopuru imaginaezinak. Uste dut gaur hemen zaudeten asko talde horretakoak zaretela”. Aste horretan aurrerago, ohartarazi zien lider globalei: “gure etxea sutan dago”. Eta gehitu zuen: “Nahi dut ikara zaitezten. Nahi dut senti dezazuen nik egunero sentitzen dudan beldurra. Gazteei zor diegu, haiei esperantza emateko”.

2019ko otsailaren 21ean berba egin zuen Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordean, eta baita Jean-Claude Juncker EBko buruarekin, eta bietan eskatu zuen klimarako helburuak betetze aldera, EBk %80 gutxitu behar dituela CO2 isuriak 2030erako. Geroago, bat egin zuen klimarako protestekin, Bruselan bertan.

2019ko abenduan hurbildu zen Madrilen burutu zen Nazio Batuen COP25-i alternatiba gisa antolaturiko Klimaren aldeko Goi-bilera Sozialera eta erakartzen duen arreta mediatikoa hegoalde globaleko eta komunitate indigenetako gazteengana bideratzeko, isilik geratu zen.

Sariak eta ohoreak

2018ko maiatzean Greta Thunberg irabazletako bat izan zen Svenska Dagbladet lehiaketan, berau klimari buruzko artikulu-eztabaida bat, gazteentzat antolatua. Halaber, izendatu zuten Children's Climate Prize sarirako, Telge Energi konpainiak emandakoa garapen jasangarria bultzatzen duten haur eta gazteei. Berak ez zuen onartu, finalistak Stockholmera joan behar ziren-eta hegazkinez. 2018ko azaroan eman zitzaion Fryshuset beka Urteko Gazte Eredugarriari. 2018ko abenduan Time aldizkariak izendatu zuen Thunberg munduko 25 neraberik eraginkorrenen artean. Emakumearen Nazioarteko Egunean Thunberg izendatu zuten Suediako emakumerik inportanteena 2019an. Saria oinarritu zen Inizio institutuak Aftonbladet egunkariarentzat egindako galdeketa batean.

Harreman eztabaidatuak

Hark sustatutako klimaren aldeko grebak oso popular bihurtu zirenean, zenbait jende eta erakunde saiatu ziren haren sinesgarritasuna zalantzan jartzen edo haren nortasunaz probetxu ateratzen. 2018ko urtearen bukaeran, Ingmar Rentzhog, We Don't Have Time Foundation (WDHT), irabaz asmorik gabeko fundazioaren buruak erakarri zuen Thunberg ordaindu gabeko aholkulari gisa, eta erabili zuen Thunbergen izena eta irudia haren baimen barik milioiak biltzeko WDHTren enpresa subsidiarioarentzat, We Don't Have Time AB, berau irabaz asmokoa, zeinaren Rentzhog presidentea baitzen. Thunbergek ez zuen dirurik jaso konpainiak emanda. Eten egin zuen borondatez WDHTrekin zuen aholkulari-eginkizuna, esanez: “ez dela ezelango erakunderen parte… erabat independentea dela… (eta) egiten duena erabat doan egiten duela”.


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Greta Thunberg BizitzaGreta Thunberg Ikasle-grebak klimaren aldeGreta Thunberg Bestelako aktibismoaGreta Thunberg Sariak eta ohoreakGreta Thunberg Harreman eztabaidatuakGreta Thunberg ErreferentziakGreta Thunberg Ikus, gaineraGreta Thunberg Kanpo estekakGreta Thunberg200320182019AktibismoBerotze globalaGreta Thunbergen TED hitzaldiaKlima aldaketaNazio Batuen ErakundeaNazioarteko Alfabeto FonetikoaStockholmSuediaSuediar

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrozkoEuskal Autonomia ErkidegoaGreziar mitologiaLemoizko zentral nuklearraEstirpe ImperialIñaki ZarraoaEuskaraldiaIvana BaqueroArgia (aldizkaria)SuharriAndoni OrtuzarEuskal Iraultzarako AlderdiaTrebiñuErrubrika (hezkuntza)Aro ModernoaPoligono erregular1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAiora ZulaikaPello Mari OtañoPeio DospitalJuan Carlos EtxeberriaLoriak udan intza bezelaAntonio LizartzaExistentzialismoEguzkiaVesna VulovicMiñanZergatik panpoxMikroskopioGernikako bonbardaketaBarakaldoAzido desoxirribonukleikoBizkarretaIpar Euskal HerriaJitka DolejšíLazkaoRotten XIIIAutarkia (ekonomia)Josu Jon ImazGotzone SagarduiZaharregia, txikiegia agianEuskotar (hitza)Laboral KutxaArkaitz RodriguezErregai fosilIparrorratzUrdiñarbeLurraSarpenik gabeko sexu harremanSarpenJon MariezkurrenaMundaka471994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEneritz AulestiaFestina auziaIrrumazioGernika-LumoJaponiaBilboEleaniztasunSexu-organoAstigarIñaki GaldosBaleikeGarazi ArrulaAralar (alderdi politikoa)Ibone BelaustegigoitiaMañuetaErlauntza (filma)Metal Aroa🡆 More