Poliobirus

Poliobirusa poliomielitisa eragiten duen birusa da, enterobirus taldekoa eta Picornaviridae familiakoa .

Enterobirusak digestio-aparatuan gaitzak sortzen dituzten birusen genero bat dira, gizakia soilik infektatzen dutenak .

Poliobirus
Poliobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaPisuviricota
KlaseaPisoniviricetes
OrdenaPicornavirales
FamiliaPicornaviridae
GeneroaEnterovirus
EspezieaEnterovirus C
Baliorik ez Poliovirus
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaPoliomielitisa

Poliobirusek RNA dute material genetikoa, kapside ikosaedriko batek babestua. Kapside gainean ez dute bilgarririk, birus biluziak dira. RNAk 7.500 nukleotido ditu. Birus oso txikia da poliobirusa, 28 nanometroko diametroa besterik ez baitu. Karl Landsteiner eta Erwin Popper mikrobiologoek isolatu zuten birus hau lehenengoz 1909an.

Kate bakarreko eta polaritate positiboko RNA dute poliobirusek. Horrek esan nahi du zelulak infektatzen dituenean RNA horrek zuzenean proteinak sortzen dituela (RNA-m-aren gisa jarduten du, beraz).

Bere genoma txikia eta bere egitura sinplea direla-eta, poliobirusa birus guztien artean sinpleetako batez jotzen da, eta berarekin ikerketa asko egin dira RNA birusen ezaugarriak hobeto ezagutzeko.

Birusaren proteina guztiak poliproteina bakar batean kodetzen dira infektatutako zelula barnean. Gero, poliproteina hori mozten da proteina bakoitza sortzeko (20 proteina inguru, guztira).

Poliobirusek hiru seroaldaera dituzte: PV-1, PV-2 eta PV-3. Seroaldaera bakoitzak proteina ezberdinak ditu kapsidean.

Patogenia

Sakontzeko, irakurri: «Poliomielitis»

Poliobirusa giza patogenoa besterik ez da, ez ditu animaliak infektatzen. Poliomielitisa eragiten du. Birusa gorozki-aho bidetik, batik bat, transmititzen da. Horrek esan nahi du gorotzez kutsatutako ur edo janariak direla gaitzaren iturburua. Poliobirusak luzaro iraun dezake gorputzetik at, uretan edo janarietan, eta horrek bere kutsatzeko aukerak handitzen ditu.

Infektatutako gaixo gehienak asintomatikoak dira. Birusa digestio-aparatuan kokatu eta erreplikatzen da, eta gorozkiekin kanporatzen da. Kasu gutxi batzuetan nerbio-sistemara irits daiteke linfa eta odolaren bidez. Bertan, bizkarrezur muinaren zeluletara atxikitzen da, eta neurona motorrak bereziki kaltetzen ditu. Ondorioz, paralisia eragiten du gorputzeko atal ezberdinetan.

Poliomielitisaren aurkako txertoa Jonas Salk-ek eta Albert Bruce Sabinek modu independentean lortu zuten, 1955ean lehenak eta 1959an bigarrenak.

Erreferentziak

Tags:

BirusEnterobirusPicornaviridaePoliomielitis

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

NeolitoaAndoni SalameroMarokoHaurdunaldiCSMA/CDIrati (filma)TxolarreMartxoaren 31Urriaren 3Marie EquiPatata-zomorroMariIbon MartínMarteGabriel ArestiKristauArabaJazzSorgin-orratz2004LehoinabarOrojaleMarmoka (argipena)Energia elektrikoDonibane GaraziDiego MaradonaPakistanAlbiste faltsuUrtarrilaren 1Antzinako EgiptoMichel FoucaultFrankismoMartin TxikiIzen-sintagma1963OnddoIssuuBilintxSarpenZirkulazio-aparatuJacint VerdaguerTxekiaBiologiaBasurdeIssenheimErromatar arkitekturaDiana UrreaBernart EtxepareDanimarka2013Martxoaren 27Xerxes I.aBigarren Mundu GerraGernika-LumoFrank SinatraNarrastiEuri azidoEstoniaEleaniztasunArdiHuntza taldeaAlberto SchommerMetal AroaJuana WhitneyXX. mendeaSugaarGutun formalGozategiArkitektura erromanikoTximeletaIranArnas-aparatuMartxoaren 28Bizantziar egutegiaCharles DarwinOrnogabe🡆 More