Pluton planeta nanoaren sisteman sei gorputz ezagutzen dira, planeta nanoa kontuan hartuta.
Normalean gorputz hauek Plutonen satelite bezala ezagutzen ditugun arren, berez, Pluton eta Karontek osatutako sistema bitar baten mendeko dira. Karontek ordea, Plutonek baino askoz ere masa txikiagoa du, zehazki, planeta nanoaren %11,65a. Hala ere, satelite hau eguzki-sistemako sateliterik handiena da beraien ama-planetarekin alderatzen baditugu, hau da, beste satelite guztiak mendeko diren planeta baino askoz ere txikiagoak dira.
Pluton eta Karontez gain, beste lau satelite gehiagok orbitatzen dute Pluton. Hauetatik garrantzitsuenak 2005ean aurkitu ziren Nix (behin-behineko izena: S/2005 P 1) eta Hidra (S/2005 P 2) dira. Beste bi sateliteak beranduago aurkitu ziren, txikiagoak direlako. Beraien izenak Kerberos eta Styx dira.
Izena | Diametroa (km) | Masa (kg) | Orbita (egunak) | Aurkitzailea | Urtea |
---|---|---|---|---|---|
Karonte | 1207 ± 3 | (1,52±0,06)×1021 | 6,387230 | J. W. Christy | 1978 |
Nix | 46 - 137 | 5×1016 - 2×1018 | 24,856 | Hubble | 2005 |
Hidra | 61 - 167 | 5×1016 - 2×1018 | 38,206 | Hubble | 2005 |
Kerberos | 13-34 | ? | 31 | Hubble | 2011 |
Styx | 10-25 | ? | ? | Hubble | 2012 |
Hipotesi onartuenak dioenez, Plutonen sateliteak talka handi baten eraginez sortu ziren, Lur planetan Ilargia sortu zuela pentsatzen den talka baten antzekoak. Honek esan nahi du, planetak ez zituela gorputzak Kuiper gerrikotik harrapatu, askotan pentsatu izan denaren kontrara.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Plutonen sateliteak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.