Nicolás Maduro Moros (Caracas, Venezuela, 1962ko azaroaren 23a - ) Venezuelako sindikalista eta politikaria da, gaur egun Venezuelako lehendakari enkargatua.
Aurretik Kanpo Harremanetarako ministerioa eta lehendakariordetzaren arduradun izan zen, Hugo Chávezen gobernuan. Ogibidez autobus gidaria zen.
Lehendakariorde gisa, Madurok Venezuelako ardura administratibo eta ekonomikoak bere gain hartu zituen Hugo Chávezen gaixotasuna bitarte. Chávezen heriotza 2013ko martxoaren 5an gertatu zenean Madurok ardura hartu zuen "Venezuelako lehendakari enkargatu" bezala, hauteskunde presidentzial berriak egin arte. Kargua hilaren 8a zin egin zuen. 2013aren apirilaren 14an ospatutako hauteskundetan lehendakari hautatu zuten.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolás Maduro |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nicolás Maduro, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.