Neko Richelle Case (Alexandria, Virginia, 1970eko irailaren 8a) estatubatuar egile abeslaria da, bai bakarka, bai New Pornographers indie rock taldean aritzen dena.
Neko Case | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1970eko irailaren 8a (53 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Emily Carr University of Art and Design (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, musikagilea, gitarra-jotzailea, kantugilea eta abeslaria |
Kidetza | The Corn Sisters (en) The New Pornographers |
Genero artistikoa | indie rock americana countrya |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra pianoa perkusio instrumentua ahotsa |
Diskoetxea | Anti- (en) Bloodshot Records |
nekocase.com | |
Musika estilo ugaritan aritutako artista da. Hasierak Kanadako giro unibertsitarioko punk taldeetan bateria jotzen eman zituen, ondoren, nolabait miresten zituen Patsy Cline eta Loretta Lynnen bidea jarraituta country musikara hurbiltzeko, janzkera retroarekin gainera. Behin, Nashvillen beroak jota abesten zegoela, alkondara kendu eta bularretakoan geratu zen; countryaren lobby maskulino tradizionalak ez zion barkatu eta betiko ukatu zion sarrera musikaren tenplu den hiri hartan.
Gertakari hark eraginda akaso, bere musika power pop eta indie rock soinu modernoagotara bideratu zuen, bai The New Pornographers kanadiarrekin, bai bakarka. Ohiko musikariez gain, AEBetako americana eta rock giroko izen handiez inguratu da diskoak osatzeko, hala nola Calexico taldeko Joey Burns eta John Convertino, The Sadies, M. Ward, Laura Veirs, k. d. lang edota Mark Lanegan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Neko Case, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.