Neil Jordan (Sligo, Sligoko konderria, 1950eko otsailaren 25a) irlandar zinema zuzendaria da.
1992an Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filmarengatik Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Neil Jordan | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Neil Patrick Jordan |
Jaiotza | Sligo, 1950eko otsailaren 25a (74 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Paul's College, Raheny (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea, showrunnerra, telebista-ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Aosdána (en) |
neiljordan.com | |
|
Neil Jordan zuzendaria Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dagoen Sligo konderrian kokatua dagoen Sligo hirian jaio zen. Raheny udalerriko St. Paul's College ikastetxean ikasi eta katolozismora bihurtu zen. Dublin hiriburuko University College unibertsitatean Irlandako Historia eta Literatura Ingelesa ikasi zituen. Irlandan Excalibur filma egiten ari zen unean John Boorman zuzendariak Neil Jordan gidoilari bezala erreklutatu zuen. 1995eko Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filman, Jordanek idazle eta zinema zuzendari gisa banpiroen mitoa berrikuskatu zuen.
Erlazio sexual ez konbentzionalak ere Jordanen filmen ohiko gai izango dira, sarritan kontzientziaren egoera normalatik haratago dauden ekintzen alderdi ezkutuan hausnartzen saiatzen da, askotan mundu onirikora daramaten elementu plastikoak gehituz. Bere filmek pertsonai bakar baten inguruko erabateko ikuspuntu subjetibo bat hartu ohi dute. Erlazio sexual ez konbentzionalez gain, Jordanen filmek maiz Ipar Irlandako gatazkaren gaiaren ingurukoak izan dira, azken honen adibide gisa The Crying Game edota Breakfast on Pluto. 1996an Irlandako Historian hain esanguratsua izan zen Michael Collins irlandar abertzale eta iraultzaileraren biziaren inguruko Michael Collins filma ere zuzendu zuen.
Urtea | Saria | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|---|
1984 | Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldia | Filma onena | The Company of Wolves | Irabazle |
1993 | Oscar | Jatorrizko gidoi onena | The Crying Game | Irabazle |
1993 | Oscar | Zuzendari onena | The Crying Game | Izendapena |
1995 | Academy of Science Fiction, Fantasy & Horror Films, USA | Zuzendari onena | Interviwe with the Vampire | Izendapena |
2000 | BAFTA Sariak | Filma onena | The End of the Affair | Irabazle |
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Jordan |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Neil Jordan, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.