Nati Bilbao Onaindia: Panderojolea, tabernaria eta sukaldaria

Nati Bilbao Onaindia (Durango, Bizkaia, 1929ko otsailaren 25a - Ibidem, 2023ko azaroaren 2a) trikiti musikako panderojolea, abeslaria, tabernaria eta sukaldaria izan zen, baita Durangoko bonbardaketaren lekukoa ere.

Nati Bilbao Onaindia
Nati Bilbao Onaindia: Panderojolea, tabernaria eta sukaldaria
Bizitza
JaiotzaDurango1929ko otsailaren 25a
HeriotzaDurango2023ko azaroaren 2a (94 urte)
Heriotza modua: bihotzeko arritmia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpanderoa, tabernaria eta sukaldaria

Bizitza

Durangoko Larrinagatxu auzoko Erdikoetxean jaio zen Nati. Orozketako eskolara joan zen umetan; eskolan hasi eta 8 egunetara Gerra Zibila hasi zenez, ez zen eskolara bueltatu 3 urte beranduagora arte; San Frantziskoko eskolara ere joan zen. Kanpezuko (Araba) Antonio Gómez de Segurarekin ezkondu eta bi seme eta alaba bat izan zituen: Ricardo, Carlos eta Nieves. Nati 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketa faxistaren lekuko izan zen. Izan ere, Durango eta Gernikako udalak senidetzeko eskatzen duen manifestuaren sinatzaileetako bat zen. Berak ere ezin izango du sentitu egunen batean lortzen bada.

Panderojolea, tabernaria, eta sukaldaria izan zen. Hil baino hamarkada batzuk lehenago errezeta gastronomikoak prestatzen zituzten ETBko saio batean parte hartu zuen.

Bere kasa ikasi zuen pandero jotzen eta hil zen bezperan ere jo omen zuen. Soinua, atabala eta harmonika ere jotzen zituen. Euskal Herriko panderojole zaharrenetakoa zen. Horregatik, ETBko "Eten barik joten" edo Iban Gorriti eta Lander Petralanda durangarrek zuzendutako "Durango 1937" dokumentaletako eta omenaldietako protagonista izan zen.

2018ko maiatzaren 30an, Bilbon, omenaldia egin zioten. "Eten barik joten". Jasotako panderoa etxeko tabernako apalean jarri zuten ikusgai.

Bere etxeko taberna eta jatetxea oso ezaguna da inguruan, bere aitite txakolina egiten hasi zenetik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19292023AbeslariAzaroaren 2BizkaiaDurangoDurangoko bonbardaketaOtsailaren 25PanderojoleSukaldaritzaTrikiti musika

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jose ItuarteSan Genesio ed UnitiDesobedientzia zibilIsurtzeGaltzagorriApirilaren 5TigreBerri TxarrakTiti-koitoaMaria BaldóHuntza taldeaItzulpen automatiko neuronalEpikuroLokomozio-aparatuSoziolinguistikaJuduJose Maria IparragirreZSorginTaiwanSoinu kutsaduraEspainiako Gerra ZibilaErika OlaizolaGatza eta argiaReinhardstein ur-jauziaElektrizitateAzido desoxirribonukleikoAntzinaroaHaut-LieuEnergia ez berriztagarriJose Abad AzpilikuetaBaionaEspainiako Bigarren ErrepublikaMaria ArrillagaAmaia UribeJokin AltunaJosu Zabala AjuriagerraGabriel ArestiLaversinesIzaskun BilbaoOskorriGarraioMartxoaren 28Euskadi Ta AskatasunaFangataufaOtsoLehoiDomeinuElorrioM-15 mugimenduaOñatiJoxe AzurmendiAntzinako GreziaIrunElektroiToles eta zamalkadura gerrikoBectiveko abadetxeZuberoaProtestantismoDiana UrreaMichael PraedIndustriaInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Gripearen A birusErnalketaNicola MarschallHedy LamarrLandareOligarkiaJanari transgenikoHolokaustoaClarendonJosetxo Lizartza🡆 More