Mikrofiru

Mikrofiruak Zelula eukariotoetako zitoeskeletoaren osagaiak dira eta aktina izeneko proteinaz eratuta daude.

Zelularen periferian kokatzen dira eta zelula mintzaren puntu espezifikoetatik sintetizatzen dira. Zelularen itxura eta mugimenduaren erantzuleak dira.

Mikrofiru
Aktinazko mikrofiruak zelula baten barnean.

Egitura

G-aktina proteina globularra bada ere, polimerizatzerakoan hariak eratzen ditu (F-aktina). Aktinazko bi hari elkar kiribiltzen dira eta 7 nm-tako firuak eratzen dituzte. 166º biratzen dute hariek, itxura helikoidala emanez. Firuaren alde positiboa haritsua da eta mutur negatiboa puntan amaitzen da. Firua mutur negatibotik hamar aldiz azkarrago hazten da puntadun muturretik baino. Firu hauekin sarea eratzen da eta tarteka firuen muturrekin multzoak eratzen dira. Aktinari lotzen zaizkion proteinek eratzen dituzte nodulu hauek. Aktinazko mikrofiru hauek erregulatzeko lanetan beste hainbat proteinek hartzen dute parte: proteina motorrak, seberinak, adarkatze-proteinak, polimerizazio promotoreak, txano-proteinak...

Antolakuntza

Mikrofiru 
Goian: zelula mintza eta aktinazko mikrofirua.
Azpian: mikrofiruen funtzioak.
- Mugimendu ameboideoa
- Korronte zitoplasmatikoak
- Zitozinesia
- Muskulu-uzkurdura.

Mikrofiruak zelula mintzaren alde zitoplasmatikoan kokatzen dira eta aktinari loturiko proteinek (ARP2 eta ARP3) transmitituriko seinaleei erantzunez bertatik polimerizazio bidez luzatu edo laburtu egiten dira. Erantzuna azkarra izaten da.

Luzapen dinamikoak

Denbora tarte baterako agertzen diren tamaina aldaketak dira, zelulari mugimendua ematea helburu dutenak. Lamelipodioak (lamina itxurakoak) edo filopodioak (hari itxurakoak) izan daitezke. Eremu basalean desplazatzen diren zelula epitelialetan zelula mintza proiektatzen da lamelipodioak eratuz eta hauetatik filopodioak luzatzen dira. Filopodio hauek ingurua aztertzen dute eta horren arabera zelulak aurrera jarraitzen duen edo ez erabakitzen du.

Mikrofiruen luzapen dinamikoaren beste adibide bat eraztun uzkurkorra da. Zelula zatiketaren amaieran agertzen da eta zitozinesia burutzen du.

Luzapen iraunkorrak

Denbora luzean mantentzen diren firuak dira. Hauen adibide dira barne belarriko zelulen estereozilioak eta gihar ehunetako aktina eta miosina zuntzak. Gihar ehunetako mikrofiruei miofiru izena ematen zaie.

Funtzioak

Zelularen uzkurpen eta mugimendu mota guztietan parte hartzen dute. Horretarako, miosinarekin lan egiten dute, izan ere miosinari ezagutzen zaion funtzio bakarra, aktinaren presentzian indar mekanikoa sortaraztea da.

Landare zeluletan korronte zitoplasmatikoak eragiten ditu. Horren bidez elikagaiak eta hondakinak zelulako alde guztietara sakabanatzen dira. Organuluei ere lotzen zaizkie mikrofiruak lekuz aldatzeko.

Historia

George Engelmann botanikari estatubatuarrak 1879. urtean aipatu zuen landare zeluletako korronte zitoplasmatikoak eta protozooen mugimendu amebideek muskulu uzkurduraren iytxura zutela, askoz sinpleagoak baziren ere. 1930. hamarkadan Albert Szent-Györgyi hungariarrak egiturazko proteinak aztertu zituen eta mikrofiruen inguruko aurkikuntza ugari egin zituen. 1942. urtean aktina isolatu zen eta zelula batek dituen proteinen %20a osatzen duela ikusi zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Mikrofiru EgituraMikrofiru AntolakuntzaMikrofiru FuntzioakMikrofiru HistoriaMikrofiru ErreferentziakMikrofiru Kanpo estekakMikrofiruAktinaEukariotoZelulaZelula mintzZitoeskeleto

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BYoutuberUzkiPenafielOstegun SantuaFisikaOperaMutazioGauzakiAkuaponiaLa Tour-sur-OrbMaurizioBusturialdeaJose Enrike Urrutia CapeauEliza OrtodoxoaGurutze zeltaKroaziaEpikuroAlkandora beltzakPubiseko ileGramoXX. mendeaZiegaAgurainEuskal Autonomia ErkidegoaOrgasmoArrainGiza Garapenaren IndizeaLe Grand-SaconnexChill Mafia241KanadaSorgin-orratzMoneroKonoSaint-Amand-Montrond kantonamenduaLaukiIndustria IraultzaTronpen loturaBasamortuBizantziar egutegiaMondegreenGreziaIssuu1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaKongoko Errepublika DemokratikoaMadonna (abeslaria)MendiJose Migel BarandiaranFederiko KrutwigArgi-energiaManuel LezertuaGabriel ArestiFaxismoFIkerkuntza eta garapenaTxakurBola joko (herri kirola)JasangarritasunIslamBernart EtxepareSakana2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakXabier TolosaQionglaiXenpelarItaliaHausterre-egunContact (1997ko filma)Guido MünchMariErbinude arruntKote Cabezudo🡆 More