Mia Khalifa (arabieraz: ميا خليفة, Miyа̄ Ḵalīfah; jaiotza izena, Sarah Joe Chamoun; Beirut, Libano, 1993 -) libandar-estatubatuar komunikabideetako izarra eta aktore pornografiko ohia da.
Libanon jaio eta hazi zen, baina 2001ean Ameriketako Estatu Batuetara bere familiarekin batera bizitzera joan zen. 2014ko urrian sexu-industrian sartu zen, eta Pornhub webgunean ikustaldi gehien izan zituen aktorea izan zen bi hilabetez. Bere ibilbidea polemika handiarekin hasi zen, hijab bat zuela hirukote bat grabatu baitzuen eszena baatean. Fama handia lortu bazuen ere unean, kritika ugari izan zituen figura erlijiosoen aldetik. 2015ean Khalifa bozkatu zuten Pornhubeko "Number 1 Porn Star" gisa. 2017an xHamster webgune pornografikoak adierazi zuen 2016an gehien bilatutako emakumezko aktorea izan zela. 2018an Pornhuben gehien bilatutako aktorea izan zen.
Mia Khalifa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sarah Joe Chamoun |
Jaiotza | Beirut, 1993ko otsailaren 10a (31 urte) |
Herrialdea | Libano Ameriketako Estatu Batuak (2001 - |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak Libano |
Talde etnikoa | Lebanese Americans (en) Arabiarra arabiar kristauak |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Texas at El Paso (en) Artean graduatu Massanutten Military Academy (en) University of Texas System (en) |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua |
Hizkuntzak | ingelesa arabiera Lebanese Arabic (en) estatubatuar ingelesa frantsesa Levantine Arabic (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktore pornoa, Influencerra, militante politikoa, webcam model (en) , Interneteko ospetsua, modelo erotikoa eta sexu-langilea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 55 kilogramo |
Altuera | 158 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Mia Khalifa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa kristautasuna arabiar kristauak |
miakhalifa.com | |
|
Helduentzako filmeetatik erretiratu eta gero sare sozialetako pertsonalitate gisa hasi zen, webcameko modelo gisa eta kirol esatari gisa.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mia Khalifa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.