Mendikute: Euskal Herriko mendi eta gaztelua

Mendikute Hernioko mendilerroan dagoen tontorra da, Gipuzkoako erdialdean, Tolosaldean.

Tontorrean dorre-gaztelu baten hondarrak daude.

Mendikute
Mendikute: Etimologia, Gaztelua, Kobazuloa eta kondaira
Datu orokorrak
Garaiera803 m
Motamendi eta gaztelu
Geografia
Koordenatuak43°08′46″N 2°07′34″W / 43.146182°N 2.126069°W / 43.146182; -2.126069
MendikateaHernioko mendilerroa
HerrialdeaMendikute: Etimologia, Gaztelua, Kobazuloa eta kondaira Euskal Herria
ProbintziaMendikute: Etimologia, Gaztelua, Kobazuloa eta kondaira Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBidaniatik

Etimologia

Koldo Mitxelenaren arabera, baliteke Mendikute izena latineko Mons-acutum hitz elkarketatik etortzea, hots, mendi-zorrotz. Hortik Mondacut, Mondecut eta Mendecute. Idatzizko iturriei dagokionez, lehen aldiz 1234an aipatzen da Castrum Montis acuti bezala Fernando III.a Gaztelakoaren idatzi batean. Dena den, bederatzi urte geroago De rebus Hispaniae idazlanean, pentsatzen da Semenez Arradakoak Nafarroako inbasioan (1199-1200) aipatzen dituen gotorlekuetan Arzorociam eta egungo Mendikute berdina direla.

Gaztelua

Mendikute mendiaren goialdean dagoen gazteluak Erdi Aroan zuen izena jakiterik ez dagoenez, mendiarena ematen zaio.

Gazteluaren ondotik galtzada bat igarotzen zen Nafarrotatik zetorrena eta kostaldera egiten zuena. Galtzada horren aztarnak baino ez dira geratzen egun, Intxaurbe baserriaren inguruan, eta Erdi Arokoak zirela ziurtzat jotzen den arren, badira erromatarren garaikoak direla dioten adituak. Ostera, galtzada abelbide bihurtu zen Aralarreko eta kostaldeko larreak lotzeko.

Gazteluaren funtzioari dagokionez, dokumentazio gutxi dago horren inguruan, baina uste da, galtzada zaintzeaz gain, inguruan zeuden zilarrezko meatzeak zaintzeko ere eraiki zutela.

Fernando III.a Gaztelakoaren 1234ko dokumentua, Alfonso eta Blancaren ezkontzaren inguruan.

Ad hec nos f[erdinandus] dei gratia Rex Castelle et Legionis attendentes excellentiam et honorem domini Theobaldi illustris Regis Nauare, cuius amicitiam et uicinitatem gratam habemus omnimodis et acceptam, et intelligentes dilectionem suam et nostram utilem fore dilatationi fidei christiane, et uolentes eidem gratia uicissitudine respondere, damus predicto Regi totam ypuzcuam, fontem rabiam, sanctum Sebastianum, et Castrum montis acuti quandiu uixerit possidenda... Et dominus Rex Nauarre cauebit iuxta dispositionem sepedictorum consiliariorum, quod ista tria loca, fonte rabia et sanctus Sebastianus et Castrum montis acuti in ipuzcua... ad dominum Regem Castelle uel ad heredem suum qui pro tempore fuerit, devoluantur. Post mortem uero Regis Nauarre si filia sua vxor domini Alfonsi primogeniti nostri superates fuerit, tota ypuzcua cum fonte rabia, et cum sancto Sebastiano, et cum monte acuto... deuolventur... Acta sunt hec apud Almaçannum, x° die Septembris. Anmo gratie MCC. XXX quarto..

Kobazuloa eta kondaira

Abiapuntuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Tags:

Mendikute EtimologiaMendikute GazteluaMendikute Kobazuloa eta kondairaMendikute AbiapuntuakMendikute ErreferentziakMendikute Ikus, gaineraMendikuteGipuzkoaHernioko mendilerroaTolosaldea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal Herriko naturagune babestuakXVideosXIX. mendeaArrasateIgaraba arruntSingapurko metroaThe SmithsBernardo RossellinoPablo PicassoM-15 mugimenduaCrapsHyper Music/Feeling GoodGreziaElhuyar HiztegiaBerri TxarrakLekeitioHannah ArendtJosu Zabala SalegiAkizeTxantxangorriFrantziaIbaiNafarroa BehereaShorty RogersJuan Sebastian ElkanoAditz trinkoBarbudaHenry David ThoreauOrkestraBizi itxaropenUrteMKike AmonarrizOiloEuskal Herriko kulturaMaurizia AldeiturriagaBernardo AtxagaBulgariaGlobal Biodiversity Information FacilityEuskal mitologiaIrulegiko EskuaMerkataritzaAMIA analisiMunduko biztanleriaMexikoGoroldioFaxismoVietnamgo GerraAnkerXabier Mikel ErrekondoKate trofikoEuskaraFutbolMartxoaren 26Iñaki PerurenaAndoni IruretagoienaHaragijaleTigreItzulpen automatiko neuronalAnfibioLarraunVincent van GoghErresuma BatuaEustakio MendizabalRamón AndrésLehoinabarHedy LamarrEdurne AzkarateOñatiOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaCary MiddlecoffOtsoEuskal Herriko futbol selekzioaEuskararen historia🡆 More