Kazetaria Melissa Jiménez: Liejar-bartzelonar kazetaria

Melissa María Jiménez Dionisio, ezagunagoa Melissa Jiménez izenez (Lieja, Belgika, 1987ko ekainaren 26a) DAZN streaming zerbitzurako lan egiten duen kirol-kazetaria da.

Melissa Jiménez (kazetaria)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMelissa Jiménez Dionisio
JaiotzaLieja1987ko ekainaren 26a (36 urte)
HerrialdeaKazetaria Melissa Jiménez: Biografia, Kazetari ibilbidea, Telebistako ibilbidea Belgika
Kazetaria Melissa Jiménez: Biografia, Kazetari ibilbidea, Telebistako ibilbidea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Marc Bartra (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Dazn

IMDB: nm5882720 Twitter: MELI_JIMENEZ Instagram: melissajimenezgp Edit the value on Wikidata

Biografia

Gurasoak Antonio Jimenez (espainiar emigratzaileen semea, 1963an Granadan jaioa) eta Luciana Dionisio italiarra dira. Sara izeneko ahizpa txikia du. Bi urte zituela, Bartzelonara joan zen, aita JJ Cobas-en agindupean, Munduko Motoziklismo Txapelketan lanean hasi baitzen.

Oso herri txiki batean hazi zen, Bartzelonatik 60 km-ra, eta ahal zuen guztietan joaten zen aitarekin lasterketetara. Txikitatik argi zuen MotoGP-ko Munduko Txapelketan lan egin nahi zuela.

Komunikazio Zientziak ikasi zituen Bartzelonan eta Onda Ramblan egin zituen praktikak. Bi urte eman zituen lanean, bai irratian, bai 25TVn, eta karrera bukatutakoan Madrilera joan zen.

Kazetari ibilbidea

Madrilen hasi zen MarcaTVrekin elkarlanean. Urte eta erdi geroago, SKY Italiak motoen emanaldiak eskaini zizkion, eta Milanera joan zen, aurre denboraldiko entrenamendu batzuen berri ematera. Prentsako buru lan egin zuen Moto2ko "Forward Racing" talde suitzarrarentzat.

2013. urtean, Mediaset Españak Espainiara itzultzeko aukera eman zion, bere kirol-erredakzioan sartzeko. Motoziklismoko emanaldi-taldean hasi zen, paddock-ean erriemaile lanetan, Lara Álvarez ordezkatuta. Bi urte geroago, Melissak Instagrameko kontuaren bidez jakinarazi zuen ez zuela jarraituko MotoGP-ko berriemaile taldean.

2016ko urrian, Antena 3 Tu cara me suena saioaren gonbidatua izan zen bosgarren denboraldian. Nelly Furtado izan zen, I'm like a bird abestia kantatzeko.

2022tik, DAZN F1-eko taldeko kide da, 1 Formulako zirkuituetan, Albert Fábregarekin batera, Sari Nagusien saio guztietan.

Telebistako ibilbidea

25TV telebista-katean hasi zuen bere ibilbidea, eta, ondoren, Marka TVn hainbat saio aurkeztu zituen: Tiramillas, Marca Motor, Marca Player, eta Zamoras y Pichichis. Ordura arte, Skyren Italiako dibisiorako lan egiten zuen, Sysprt24h saioan motor-espezialista. 2012an, Telecincok fitxatzeko zorian egon zen. Azkenean, kateak Lara Álvarez aukeratu zuen eta Jiménez Sky Italiara itzuli zen. Han, estudiotik karreren laburpenak egiten zituen. Telecincok bigarren aldiz deitu zionean, Alex De Angelisekin (Moto2) spot bat grabatzen harrapatu zuen Italian. 2013tik 2015era bitartean, Telecincoko MotoGP saioan, Nico Abadekin batera, paddock-ean bertan egiten zituen erreportaiak. 2016ko martxoan, MotoGP-ko buru zela bi urte eman ondoren, Mediaset Españak kazetariaren irteera iragarri zuen hurrengo denboraldirako.

Bizitza pertsonala

2013ko ekainetik 2014ko otsailera, harreman sentimentala izan zuen Dani Martín abeslariarekin.

Hilabete batzuk geroago, orduan Bartzelona futbol taldeko Marc Bartra futbolariarekin hasi zen harremanetan. 2015eko martxoaren 10ean jakinarazi zuten lehen alabaren zain zeudela. 2015eko abuztuaren 18an, Melissak bikotearen lehen alaba erditu zuen Bartzelonan, Gala Bartra Jiménez izeneko neskatoa.

2016ko ekainean, Dortmundera (Alemania) joan zen bizitzera, bere une horretako bikotekideak Dortmundeko Borussia taldearekin fitxatu zuelako.

2016ko urriaren 10ean bikoteak, sare sozialen bidez, bere konpromisoa iragarri zuen. 2017ko ekainaren 18an Bartzelonan ezkondu ziren.

2017. urteko abenduaren 24an, Instagrameko kontuan jakinarazi zuen bere bigarren alaba espero zuela. 2018an Marc Bartrak Real Betisek fitxatu zuenez, Melissa Jiménezek Sevillara aldatu zuen helbidea. Abril Bartra Jiménez 2018ko apirilaren 25ean jaio zen Sevillan.2019ko maiatzaren 13an, Instagramen kontuaren bidez jakinarazi zuten hirugarren umea izango zutela. 2019ko urriaren 26an jaio zen bikotearen Max Bartra Jiménez.

2022ko urtarrilean iragarri zuten zenbait hilabetetan banan bizi zirela, eta banantze-prozesuan zeudela.

2023ko maiatzean, Fernando Alonso 1 Formulako pilotuarekin izan zitekeen maitasun-harremanari buruz hitz egiten hasi ziren, eta, zurrumurruak eragiten zituzten dokumentu grafikoak izan arren, bietako inork ez zuen berretsi. Antena 3en eta Espainiako hainbat komunikabideren arabera, harreman ofiziala da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kazetaria Melissa Jiménez BiografiaKazetaria Melissa Jiménez Kazetari ibilbideaKazetaria Melissa Jiménez Telebistako ibilbideaKazetaria Melissa Jiménez Bizitza pertsonalaKazetaria Melissa Jiménez ErreferentziakKazetaria Melissa Jiménez Kanpo estekakKazetaria Melissa Jiménez1987BelgikaEkainaren 26KazetariLiejaStreaming

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Galapagoetako dortokaPierre-Simon LaplaceBizkaiBiziEnergia eolikoAldous HuxleyMiñanSarpenBerezko hazkundeJoxe Luis ZurutuzaJunio BrutoAlbokaImmanentziaArabaNeutroiSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaWiki CommonsTxoria txoriEneko AnduezaUgaztunIntxaur-hauskailua (balleta)Antzinako GreziaMusikaren historiaLemoa Kirol ElkarteaSouffléAposizioGarapen Jasangarrirako Helburuak2023-2024ko Israel-Palestina gerraErreakzio kimikoOinarriko errenta unibertsalLeonardo da VinciZarautzEkhiñe AtorrasagastiAna TejadaZelula hormaAbuztuaren 22HareharriAlemaniaBergaraAfrika110. Street-eko geltokiaPoleaHaize instrumentuMiren AmurizaKevlarOrskLiv StrömquistTarinZentral termikoTomas LizarazuPanpa-lezkaGernika-LumoLaura Pérez RuanoOndarroaTxantxangorriGolfErlijioAustraliaBearnoAbugidaAmerikaEguzki-loreEmakumeen sufragismoaBelakiSan MamesLokomozio-aparatuKlima aldaketaOzono geruzaOñatiko UnibertsitateaEuskara batuaFidela Bernat🡆 More