Maxine Deirdre Molyneux (Karachi, Pakistan, 1948ko maiatzaren 24a) soziologo feminista da eta espezializaturik dago Latinoamerikako soziologia politikoan, genero eta garapenean, gizarte mugimenduetan eta emakume mugimenduetan.
Soziologia irakaslea da London University College-n eta 2014ko apirila arte Ameriketako Institutua zuzendu zuen.
Maxine Molyneux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1948ko maiatzaren 24a (75 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fred Halliday |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Wiki Euskarasoziologoa |
Enplegatzailea(k) | Londresko University College |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Britainiar Akademia |
Pakistanen jaio eta Indian eta Latinoamerikan hazi zen. Soziologia ikasi zuen Britainia Handiko Essex-eko Unibertsitatean .
1977an eta 1978an Etiopiara eta Yemenera bidaiatu zuen Ekialde Hurbilean aditua zen Fred Halliday nazioarteko harremanetako irakaslearekin (1946-2010); 1979an ezkondu ziren eta 1981ean The Ethiopian Revolution (Etiopiako Iraultza) (1981) 1974ko iraultzaren zergatiei buruzko liburua argitaratu zuten elkarrekin.
1979an Feminist Review aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen eta gaur egun Economy and Society aldizkariko zuzendaria da.
Teoria feministaren arloan testu ugari idatzi ditu eta hainbat ikerketa egin ditu politika eta garapenari buruz. Latinoamerika, Etiopia eta Hego Yemeni buruzko zenbait libururen egilea da.
Nazio Batuen zenbait erakundetan aholkularia izan da, besteak beste, UNRISDen (Gizarte Garapenerako Nazio Batuen Ikerketa Institutua) Genero Justiziarekin, Garapenarekin eta Eskubideekin loturiko proiektuetan (2000-2002) eta Garapenerako Gizarte Politikan (2000-2005). Hainbat GKEtan ere aholkularia izan da, hala nola, Oxfam, IDRC ( Kanada), UNIFEM edo CARE Internationalean, beste batzuen artean.
Molyneux Latinoamerikari buruzko Ikasketetarako Elkarteko Batzorde Betearazlearen kide hautatua ere izan da (2010-2013); horrez gain, Pariseko Amerikako Institutuko Kontseilu Zientifikoko kide hautatua; British Academyko LAC Areas Paneleko kidea; eta Erresuma Batuko Latinoamerikako eta Karibeko zentroetako Konferentzia Iraunkorreko presidentea ere bada.
2008az geroztik Palgrave Macmillan argitaletxearen "Studies in the Americas" saileko zuzendaria da.
Berriki egin dituen argitalpenen artean "Gender Justice, Development and Rights " (2003) eta "The Politics of Rights: Dilemmas for Feminist Praxis" liburuak (2007) daude. Oraingo ikerketak Latinoamerikako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko babes sozialean herritarren parte hartzea du ardatz.
Genero interes estrategiko eta praktikoak
Molyneux-ek 1980ko hamarkadan genero-interesak definitu zituen eta haien barruan interes estrategikoak eta praktikoak bereizi zituen. Clara Murguialday ekonomilari feministaren arabera, bere kontzeptualizazioak paradigma berri bat sortu zuen analisi sozialaren alorrean. Genero interes praktikoek eta estrategikoek inplikazio desberdinak dituzte emakumeen eta gizonen subjektibotasunean eta haien arteko bereizketa modu desberdinean formulatzen da. Testuinguru jakin batean emakumearen egoera eta posizioa argi bereizteak garapen politiken ondorioak hobeto ulertzea ahalbidetu zuen.
Molyneux lan eta ikerketa asko idatzi ditu generoari, soziologia politikoari eta garapenari buruz.
Espainieraz:
Besteak beste, ondokoen egilea da:
Honako hauetako egilekidea da:
Honako hauetako koeditorea da:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Maxine Molyneux, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.