Maria Jesus Aranburu Arbelaitz: Herri ekintzailea

Maria Jesus Aranburu Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko ekainaren 17a) sasi-maistra izandakoa eta emakumeen berdintasunaren aldeko ekintzailea.

Ohitura zaharren zaindari, afizioz sendabelar eta lore zalea.

Maria Jesus Aranburu Arbelaitz
Maria Jesus Aranburu Arbelaitz: Bizitza, Herri ekintzaile, Aitortzak
Bizitza
JaiotzaOiartzun1944ko ekainaren 17a (79 urte)
HerrialdeaMaria Jesus Aranburu Arbelaitz: Bizitza, Herri ekintzaile, Aitortzak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakEkintzailea eta irakaslea

Bizitza

Maria Jesus, bere ama bezala, Oiartzungo udaletxean jaioa da, aitona bertako aguazila zelako. Ama Bernarda Arbelaiz izan zen, lanbidez telefonista, jubilatu arte eginkizun horretan aritutakoa. Aita Ildelfontso Aranburu, lanbidez saltzailea. Hiru senidetan zaharrena da Maria Jesus eta Iñaki Arbelaitz Gelbenzurekin ezkondu zen. Iñakik etnografia eta herriko historia maite zuen. Herriko ondare ikertzaile eta idazlea izan zen eta Oiartzungo Ondarerako hainbeste lan utziak ditu.

Hiru seme alaba izan zituzten, bi neska eta mutila eta Iturriotz auzoko Leñene baserria izan dute euren bizilekua.

Ezkondu arteko urteak Elizalde auzoan eman zituen, Fermiñene etxean, Doneztebe plaza alboan. Umetan kale bizitza asko egindakoa da, bertako neska guztiak elkarrekin aritzen bai ziren jolasean. Lagun koadrila ere bertatik sortutakoa du. Ama lanera joaten zela eta, Fonda etxeko Etxeberria lehengusu txikien ardurapean hazi izan ziren hiru senideak.

Ikasketak

Mojen eskolan ibilitakoa da, Mesedeetako mojek herrian zuten ikastetxean. Txikitan neska mutilak elkarrekin ikasten zuten baina behin 10 urterekin eskola handira pasata, neska bakarrak izaten ziren gelan. Moja euskaldunak ziren arren, haien ahalegin guztia ikasleei gaztelania ongi erakustea izaten omen zen. Oinarrizko ikasketak 14 urterekin bukatu zituen eta segidan mekanografia eta kontabilitate ikasketak burutu zituen moja eskolan bertan.

Bere burua kalekume modura azaltzen du eta herriko saltsa guztietan sartuta ibilia denez, bere heziketa/ikasketa esparrua asko zabaldu izan zion horrek. Solfeo, frantses hizkuntza, euskal dantzak, eskulanak, etab. ikasiak ditu. Bestalde Acción Católica deritzan taldearen bueltan formazio aski zabala jaso zuen, bizitzaren ingurukoak batik bat baina baita herriko ekintzetan parte hartzeko konpromisoaren aldetik ere. Hortik datorkio, maila batean, herriko ekimen askotako partaide edo bultzatzaile izatea.

Herri ekintzaile

Mundu hobeago batekin amesten du. Ugariak izan dira parte hartuez laguntza emandako esparruak. Aipaturiko Acción Católica taldearen eskutik herrian antolatzen ziren ekintza askotan parte hartu izan du. Lartaun elkarteko partaide izan zen, San Isidro baserritarren kooperatibako idazkari hiruzpalau urtez ere bai. Beste hiru bat urtetan katekista, Haurtzaro ikastolan eta mojen eskolan irakasle, HELTA (Helduen tailerrak) sorrerako partaide, Joxe Mari Garmendia apaizarekin batera espetxe pastoraltzan.... Izan duten garrantziagatik edota denboran iraupenagatik bi hauek dira azpimarragarriak:

Aizate sasi-eskolako maistra

Oiartzun eta Errenteriako mugan zegoen mendi eskola zen Aizatekoa. Lehen maistra Maria Jesusen amonaren ahizpa Tomaxa Belaztikoa izan zen eta txandan, txandan, familiako kide ugari iritsi ziren bertako maistra izatera. Azkena, eta 18 urte zituela, Maria Jesus Aranburu. Oiartzundik oinez joaten zen ordubeteko bidean eta inoiz joan ezinik geratzen bazen, bere gain egoten zen ordezkoa jartzeko ardura. Inguruko 24 bat baserriko umeak biltzen ziren. Berez eskola Errenderiko udalaren mende zegoen baina Oiartzungo haurrak ere izaten ziren bertan. Sei urterekin hasita, adin ugarikoak ziren ikasle neska-mutilak. Oinarrizko ikasketak burutzen zituzten 9:30-14:00etara zihoan ordutegiaren barruan. 1975. urtean eman zitzaion amaiera eskolari, Maria Jesusek 32 urte zituela.

Killirikupe, emakumeak ahalduntzeko eskola

Killirikupe emakume taldeko sortzaile eta partaide iraunkorra dugu Maria Jesus, Zuzendaritzako partaide eta dinamizatzailea. 1990ko irailean sortu zen taldea eta 1992az geroztik elkarte ofizial modura funtzionatzen du. Bertan formazioko ekintza ugari burutzen dituzte, guztiak emakumeei zuzendutakoak. Astero biltzen dira. Urteroko plangintzaren arabera era askotako gaiak lantzen dituzte bi taldetan banatuta, euskarazko taldea bata eta gaztelaniaz aritzen dena, bestea. Kilirikupe oso talde dinamikoa da eta urte guzti horien buruan herriko emakume asko pasa dira bertatik. Talde bezala, gainera, herriko beste hainbat ekintza edo taldeetan txertatzen dira, feministen taldean, esaterako.

Aitortzak

  • Mariasun Landa Sarian, Goiatz Labandibarren Aizateko sasi-maistrak lanaren baitan jasotako aitortza.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Maria Jesus Aranburu Arbelaitz BizitzaMaria Jesus Aranburu Arbelaitz Herri ekintzaileMaria Jesus Aranburu Arbelaitz AitortzakMaria Jesus Aranburu Arbelaitz ErreferentziakMaria Jesus Aranburu Arbelaitz Kanpo estekakMaria Jesus Aranburu Arbelaitz1944Ekainaren 17Ekintzaile (aktibista)GipuzkoaOiartzunSendabelar

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZetakEskola segregazioProteina.eusMason MountArotzaren eskuakUztailaren 29IkusmenLazkao TxikiMartxoaren 28Errobi (taldea)LandareIñigo LezertuaZuberoako maskaradakEuskal Pentatloi SariaLurraAizkora probaSeo (argipena)BilintxLordeBola joko (herri kirola)IzenordainOctave FeuilletEnergiaSilverstoneko zirkuituaTokusatsuGozategiTurismoJoseba SarrionandiaGernikako bonbardaketaUgalketaBurmuinJon MirandeGo!azen (telesaila)Azeri arruntOtsoGeneSua EnparantzaGaizka MendietaBertsolaritzaPaul TanuiAsier SerranoAditz trinkoAbulkasisMonica HelmsMarie CurieAminoazidoEncyclopædia BritannicaMonarkia autoritarioEne begiek (abestia)Kolitis ultzeradunPeriklesIñaki SalvadorGero (Axular)Orreagako gudua (778)Diana UrreaQuit IndiaArrainNogen (musika taldea)Ohmen legeaEustakio MendizabalKlimaCelsius graduDolores KeaneBizenta MogelOrnogabeLeire BilbaoUruguaiko futbol selekzio nazionalaGernika (margolana)LuzeraBReal SociedadInka InperioaEuskararen historiaAbuztuaren 27🡆 More