Marge Piercy (Detroit, AEB,1936ko martxoaren 31) AEBetako ekintzaile eta idazle aurrerakoia da.
Woman on the Edge of Time; He, She and It, Arthur C. Clarke 1993 saria irabazi zuenak; eta Gone to Soldiers, New York Times-eko Best Seller bat eta Bigarren Mundu Gerran garrantzi handiko eleberri historikoa idatzi zituen. Piercyren lanak bere oinordetza juduan, aktibismo sozial eta politiko komunistan eta ideal feministetan ditu sustraiak.
Marge Piercy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Detroit, 1936ko martxoaren 31 (88 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Wellfleet (en) |
Talde etnikoa | Juduak Zuri (arraza)a |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Northwestern Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa gaztelania estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, aktibista eta climate activist (en) |
Enplegatzailea(k) | Indiana University (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Q30751799 zientzia-fikzioa olerkigintza feminist science fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
margepiercy.com | |
Marge Piercy Detroiten jaio zen. Bere gurasoak Bert (Bunnin) Piercy eta Robert Piercy izan ziren.Aita erlijiosoa izan ez arren, amak eta amaren aldeko amona judu ortodoxoak hazi zuten judu gisa, eta honek Marah hebrear izena eman zion Piercyri.
Bere haurtzaroari eta judu identitateari buruz, Piercyk esan zuen: "Hazi nintzenean beti elkartu ziren juduak eta beltzak. Ez nintzen ‘zuria’ hazi. Juduak ez ziren zuriak. Nire lehen mutil-laguna beltza zen. Ez nuen jakin zuria nintzenik Baltimoren egon ginen arte eta institutu segregatu batera joan nintzen arte. Ezin dut adierazi zein arraroa zen. Orduan pentsatu nuen ez zekitela judua nintzenik».
Piercyk liburuekiko zaletasuna garatu zuen bere haurtzaro erdian elgorria eta sukar erreumatikoa jasan zituenean, ezer gutxi egin bait zezakeen irakurtzeaz gain. Orduan, hor kanpoan, berak ezagutzen zuenarekin alderatuz mundu ezberdin bat zegoela konturatu zen. "Han mundu desberdina dagoela erakutsi zidan, ikusten zuenaren oso desberdinak ziren horizonte horiek guztiak zeudela".
Mackenzie High School-en graduatu zenean, Piercy bere familiako lehena izan zen unibertsitatera joaten, Michigango Unibertsitatean ikasi zuen eta 1957an lizentziatu egin zen. Poesia eta fikzioaren Hopwood saria (1957) irabazteak, unibertsitatea amaitu eta Frantzian denbora pixka bat igarotzeko aukera eman zion. Northwestern Unibertsitatean masterra lortu zuen 1958an.
Unibertsitatean graduatu ondoren, Piercy eta lehen senarra Frantziara joan ziren, eta gero Estatu Batuetara itzuli ziren. Piercyk 23 urte zituenean dibortziatu egin ziren. Chicagon bizi zela, hainbat lan egin zituen lanaldi partzialean, eta aldi berean eleberriak argitaratzen saiatu zen. Garai hartan Piercy politika, feminismoa eta langile-klasearen inguruko fikzioa idatzi nahi zuela konturatu zen. Bere bigarren ezkontza garaian, Piercy Students for a Democratic Society erakundean sartu zen. 1968an, Piercyren lehen poesia liburua, Breaking Camp , argitaratu zen, eta bere lehen eleberria urte berean onartu zuten argitaratzeko.
Gaztetan Marge Piercy bere lehen senarrarekin ezkondu zen, Frantziako fisikari judu batekin. Hala ere, ezkontzak porrot egin zuen 23 urte zituela; Pierceyk ezkontzako genero-rolen itxaropenei egozten die hori. 1962an bere bigarren senarrarekin, Robert Shapiro, informatikariarekin ezkondu zen. Dibortziatu egin ziren, eta Piercy bere egungo senarra den Ira Wooderekin ezkondu zen. Bera eta bere senarra Wellfleet-en bizi dira, Piercyk diseinatutako etxean.
Piercy eskubide zibilen mugimenduan, Ezker Berrian eta Students for a Democratic Society-n parte hartu zuen. Feminista, ekologista, marxista eta gerraren aurkakoa aktibista da.
1977an, Piercy Prentsa Askatasunerako Emakumeen Institutuko (WIFP) kide bihurtu zen, emakumeen arteko komunikazioa areagotzeko eta publikoa emakumezkoen komunikabideekin konektatzeko lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko argitalpen erakunde estatubatuar bat.
Piercy hamazazpi poema liburu baino gehiagoren egilea da, horien artean The Moon Is Always Female (1980, klasiko feministatzat hartua) eta The Art of Blessing the Day (1999). Hamabost eleberri, antzezlan bat (The Last White Class, bere egungo senarra Ira Woodekin batera idatzia), saiakera bilduma bat (Parti-colored Blocks for a Quilt), ez-fikziozko liburu bat eta memoria bat argitaratu ditu. Robin Morganek argitaratutako 1970eko Sisterhood Is Powerful: Anthology of Writings from The Women's Liberation Movement antologian parte hartu zuen "The Grand Coolie Damn" eta "Song of the Fucked Duck" lanekin.Bere eleberri eta poesiek askotan kezka feminista edo sozialetan oinarritzen dira, nahiz eta haien formak aldatu. Body of Glass (AEBetan He, She and It bezala argitaratua) Arthur C. Clarke saria irabazi zuen zientzia-fikziozko eleberria da, City of Darkness, City of Light Frantziako Iraultzan kokatuta dago. Beste eleberri batzuk, hala nola Summer People eta The Longings of Women, garai modernoan kokatzen dira. Bere liburu guztiek emakumeen bizitzari buruzko ikuspegia partekatzen dute.
Woman on the Edge of Time (1976) eleberriak denboran zeharreko bidaia, justizia soziala, feminismoa eta gaixo mentalen tratamenduaren gaiekin nahasten ditu. Eleberri hau zientzia fikzio "espekulatibo" utopikoaren klasikotzat hartzen da, baita klasiko feministatzat ere. William Gibsonek Woman on the Edge of Time, Cyberpunk-en jaioterri izendatu du, Piercyk Body of Glass-en sarreran aipatzen duen moduan. Body of Glass-ek (He, She and It) (1991) ingurumenaren ikuspuntutik zapuztutako mundu bat postulatzen du, MegaZitien hedapenak eta Interneten bertsio futurista batek menderatua. Bertsio horren bidez, Piercyk mistizismo juduaren eta Golem-en kondairaren elementuak ehuntzen ditu, baina historiaren funtsezko elementu bat protagonistak bere seme gaztearen zaintza berreskuratzeko egiten dituen saiakerak dira.
Piercy-ren eleberri askok pertsonaia anitzen ikuspuntutik kontatzen dituzte beren istorioak, eta askotan hirugarren pertsonako narrazio ugariren artean lehen pertsonako ahotsa sartzen dute. Bere Bigarren Mundu Gerrako eleberri historikoak, Gone to Soldiers (1987) Estatu Batuetako, Europako eta Asiako bederatzi pertsonaia nagusien bizitzei jarraitzen die. Gone to Soldiers-en lehen pertsonako kontua Jacqueline Levy-Monot nerabe frantziarraren egunkaria da, eta Naziek harrapatu ostean hirugarren pertsonan jarraitzen dute.
Piercyren poesia oso pertsonala den bertso librea izan ohi da eta askotan gai feminista eta sozialetan zentratua. Bere lanak gizarte-aldaketarekiko konpromisoa erakusten du, eta horrek, juduen hitzetan, "tikun olam" edo munduaren konponketa esan nahi du. Istorioa, urte juduaren gurpilean eta paisaia eta ingurune sorta batean oinarritzen da.
Piercyk, halaber, All We Can Save klima-mugimenduan aitzindari diren emakumeen saiakuntza-bilduman lagundu zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Marge Piercy, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.