Michigango Unibertsitatea

Michigango Unibertsitatea (UM, U de M, umich edo U-M) (ingelesez: University of Michigan) Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitate publikoa da; hala ere ikasleek ordaintzen dituzten tasak oso altuak dira.

Michigan estatuan dago. Bere campus nagusia Ann Arborren dago. Beste txikiagoak Flinten eta Dearbornen daude. Prestigio handikoa erakundea da, Estatu Batuetako garrantzitsuenetariko bat. 1817an sortu zuten, Michigan estatua sortu baino hogei urte lehenago.

Michigango Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
Datuak
Izen ofiziala
University of Michigan
Motaikerketa-unibertsitate publikoa eta public educational institution of the United States (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaORCID, Digital Library Federation (en) Itzuli, IIIF Consortium (en) Itzuli, World Wide Web Consortium, Consortium of Social Science Associations (en) Itzuli, Shibboleth Consortium (en) Itzuli, Orbital Reef University Advisory Council (en) Itzuli, arXiv (en) Itzuli, DataCite (en) Itzuli, Association of American Universities (en) Itzuli, American Council on Education (en) Itzuli, Open Education Network (en) Itzuli, Higher Education Leadership Initiative for Open Scholarship (en) Itzuli, Coalition for Networked Information, Association of Public and Land-grant Universities (en) Itzuli, Center for Research Libraries (en) Itzuli, Open Education Global (en) Itzuli, Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition (en) Itzuli eta National Digital Stewardship Alliance (en) Itzuli
Eskumendekoak
Biomedical Engineering Department, University of Michigan (en) Itzuli, Bone and Joint Injury Prevention and Rehabilitation Center, University of Michigan (en) Itzuli, Institute for Research on Women and Gender, University of Michigan (en) Itzuli, Frankel Center for Judaic Studies, University of Michigan (en) Itzuli, National Center for Institutional Diversity, University of Michigan (en) Itzuli, Michigan Sea Grant (en) Itzuli, University of Michigan Medical School (en) Itzuli, University of Michigan Herbarium (en) Itzuli, Michigan Space Grant Consortium (en) Itzuli, University of Michigan School of Information (en) Itzuli, University of Michigan Law School (en) Itzuli, University of Michigan College of Engineering (en) Itzuli, University of Michigan School of Dentistry (en) Itzuli, University of Michigan School for Environment and Sustainability (en) Itzuli, University of Michigan School of Social Work (en) Itzuli, University of Michigan School of Music, Theatre & Dance (en) Itzuli, University of Michigan School of Public Health (en) Itzuli, University of Michigan College of Literature, Science, and the Arts (en) Itzuli, University of Michigan College of Pharmacy (en) Itzuli, University of Michigan Institute for Social Research (en) Itzuli eta Horace H. Rackham School of Graduate Studies (en) Itzuli
Enplegatuak24.605 (2020ko iraila)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Ikasle-kopurua56.000
Onarpen-tasa0,26 (2020)
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
University of Michigan Solar Car Team (en) Itzuli
Zeren jabe
Michigan Stadium (en) Itzuli, Crisler Center (en) Itzuli, Angell Hall (en) Itzuli, Bursley Hall (en) Itzuli, Ferry Field (en) Itzuli, Matthaei Botanical Gardens (en) Itzuli, Nichols Arboretum (en) Itzuli, Ray Fisher Stadium (en) Itzuli, The Michigan Daily (en) Itzuli, WCBN-FM (en) Itzuli, WJJX (en) Itzuli, WUOM (en) Itzuli, WVGR (en) Itzuli, Yost Ice Arena (en) Itzuli, Michigan Radio (en) Itzuli, Monroe Street Journal (en) Itzuli eta Waterman Gymnasium (en) Itzuli
Historia
Sorrera1817ko abuztuaren 26a
Sortzailea
Gabriel Richard (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: universityofmichigan Twitter: UMich Instagram: uofmichigan Youtube: UC9JPJoeQo9ohpzZUzEsU6Og Pinterest: uofmichigan Edit the value on Wikidata
Michigango Unibertsitatea
Zuzenbide fakultatearen liburutegia barrutik.
Michigango Unibertsitatea
Unibertsitatean arte museoa.
Michigango Unibertsitatea
The Big House. Unibertsitateko futbol amerikarraren estadioa da, orain gutxi handitua.

Historia

Michigango Unibertsitatea 1817an sortu zen, Detroiteko lurretan, Michigan estatuaren legeriaren arabera. Fort Meigs-eko Ituna jarraituz, Chippewa, Ottawa eta Potawatomi herriek 7,76 kilometroko eremua eman zuten helburu horrekin. Ann Arborek estatuko hiriburu berria izango zela espero zuen eta helburu horrekin 16 hektarea alde batera utzi zituen. Lansing estatuko hiriburu berri gisa aukeratu zutenean, gordetako lur horiek unibertsitatearentzako izan ziren. Orduan, unibertsitateak Detroiteko lurrak saldu zituen, eta egoitza Ann Arborera aldatu zen 1837an. Jatorrizko 16 hektarea horiek egungo campus zentralaren zatia bihurtu ziren.

Ann Arborreko lehen klaseak 1841ean eman ziren: lehen kurtsoan sei ikasle ziren eta bigarrenean bat; haiekin bi irakasle aritu ziren. Lehen graduazio ekitaldia 1845ean egin zen, hamaika ikaslekin. 1866rako, 1.205 ikasle izatera iritsi ziren langileak, horietako asko Amerikako Gerra Zibilaren beteranoak. 1870 urtean emakumezko ikasleei sarbidea eman zitzaien; Michigangoak hori egin zuen lehenengo unibertsitate handia eta hirugarrena Esatu Batuetan izan zen; beste biak Oberlin College, 1883an, eta Lawrence Unibertsitatea, 1847an, izan ziren.

1958an Dearbornen campus berri bat ireki zen; gero Flintekoa etorri zen. Gaur egun 28 fakultate eta eskola ditu, 55 000 ikasle baino gehiagorekin. Fakultate zaharrena Literatura, Zientzia eta Arteena da; berriena Politika Publikoaren Eskola da, Gerald Ford Fundazioak lagunduta, 1995ean irekita. Ikasle ohiak 420 000 baino gehiago dira.

Fakultateak

Gaur egun Michingago Unibertsitateak fakultate eta unibertsitate eskola hauek ditu:

  • Ingeniaria Fakultatea
  • Literatura, Zientzia eta Arteak Fakultatea (College of Literature, Science & the Arts)
  • Gerald R. Ford Politika Publikoaren Eskola
  • Zuzenbide Fakultatea (Michigan Law School)
  • Medikuntza Fakultatea (University of Michigan Health System)
  • Negozioen Eskola (Ross School of Business)
  • Hezkuntza Eskola
  • Informatika Eskola
  • Musika, Antzerki eta Dantza Eskola (School of Music, Theater & Dance)
  • Natura Baliabideen eta Ingurumenaren Eskola (School of Natural Resources & Environment)
  • Farmazia Fakultatea
  • Osasun Publikoaren Eskola
  • Arkitektura eta Hiri-planifikazioaren Fakultatea (Taubman College of Architecture and Urban Planning)

Ikasle ospetsuak

Hemen gutxi batzuk aipatzen dira:

  • Arthur Miller idazlea
  • Susan Orlean saiakeragilea
  • Mike Wallace kazetaria
  • Theodore Roethke poeta
  • Donald Harris musikagilea
  • Peter King musikagilea
  • Anne Horak Gallagher aktorea
  • Dominique Morisseau aktorea
  • Don Diamond aktorea
  • Mason Adams aktorea
  • Daniel Blumenthal pianista
  • George Dantzig matematikaria
  • G. Edward Griffin idazlea
  • Stephen Thomas Erlewine musika kritikaria
  • Adele Goldstine informatikaria
  • John Grew organista
  • Katie Bouman zientzialaria
  • Thomas S. Burns historialaria
  • Gerald Ford AEBetako Presidentea
  • Frank O'Hara poeta, saiakeragilea
  • Larry Page Googleren sortzailea

Michigan Wolverines

Michigan Wolverines (Michigango tripazainak) Michigango Unibertsitatean kirol taldeen izena da. Ofizialki unibertsitateak 27 talde ditu. Wolverines taldeek NCAAk unibertsitate lehiaketetan hartzen dute parte eta Big Ten Conference zein Central Collegiate Hockey Association erakundeen partaideak dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Michigango Unibertsitatea HistoriaMichigango Unibertsitatea FakultateakMichigango Unibertsitatea Ikasle ospetsuakMichigango Unibertsitatea Michigan WolverinesMichigango Unibertsitatea ErreferentziakMichigango Unibertsitatea Kanpo estekakMichigango Unibertsitatea1817Ameriketako Estatu BatuakAnn ArborDearborn (Michigan)Flint (Michigan)IngelesaMichiganUnibertsitate publiko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Marc ChagallMoluskuNorvegiaEuropako Esparru EkonomikoaHipatia AlexandriakoaNerbio-sistemaGaliziaIsurtzeAzalaSaudi AramcoAntzinako GreziaDonostiaIkusmenJoseba SarrionandiaDrahomíraAgurain95. Oscar SariakEkainaren 15HGazte TopaguneaTeha'amanaPuntu (puntuazioa)Xabier LeteKirolSons of AguirreSuediaHizkuntza gutxituIranEn Tol SarmientoJimmy WalesSherlock Holmesen AbenturakZarautzCharles DarwinEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaEuroGernikako bonbardaketaMasustaPalankaAlbert EinsteinZibilizazio minoikoArrazoibide deduktiboOsirisen epaiketaGante-WevelgemItaliar faxismoTxekiaLokomozio-aparatuNerea IbarzabalErrusiar BalletakSua Enparantza19632004ItaliaLArotzaren eskuakGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaZuberoa1978ko Tolosako tren istripuaPenafielMaiatzUrkiLeinu gerrak1976MoneroAntzuUsaimenKoma (puntuazio-zeinua)EgiptoLeonidas I.aLizar arruntTiranoDigestio-aparatuHoremhebGoogle🡆 More