Kristina Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa Garaia, 1974ko maiatzaren 7a - ib.
2022ko otsailaren 25a) baserritarra, abeltzaina, talogilea eta ekintzailea izan zen. Euskal Herrian oso ezaguna zen, batez ere baserriaren, kirolaren eta tradizioen inguruko hainbat arlotan.
Kristina Saralegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1974ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Leitza, 2022ko otsailaren 26a (47 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria, abeltzaina eta Taloa |
Leitzako Arro baserrian jaio eta bertan bizi izan zen, hantxe zuen lanbidea ere. Kristina Saralegi emakume ekintzaile eta bizia izan zen.
Baserriko lanak eta ganadua zaintzea, azoketan eta jaietan taloak egin eta saltzearekin uztartu zituen. Aitarengandik ikasi zuen talogile eta saltzaile ofizioa.
2020az geroztik, bere lantegian ontziratutako taloak ere saltzen zituen, berak sortutako Saralegi Taloak markaren bidez. Taloen Erregina goitizena ere irabazi zuen.
Urtero Donostiako Santo Tomas azokara eramaten zuten zerrama eta Iruñeko kaleetan Olentzerori laguntzen zioten animaliak hazten zituen baserrian.
ETB1eko 'Baserria' lehiaketan parte hartu zuen.
Herri kirolekin lotura handia duen saga bateko kidea zen. Izan ere, Esteban Saralegiren alaba, Gabriel eta Nartxi aizkolarien (trafiko istripuan hila) eta Mieltxo harri-jasotzailearen arreba zen.
Zure hazia betiko gure bihotzetan
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kristina Saralegi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.