Kristau Batasuna (nederlanderaz: ChristenUnie, CU) Herbehereetako alderdi politiko kristau-demokratikoa da.
CU alderdi zentrista da, batetik, jarrera aurrerakoiagoak dauzka ekonomia-, immigrazio- eta ingurumen-arazoetan, eta, bestetik, kontserbadoreagoak hilaurtze eta eutanasia lako gaietan. Alegia, herri-dirubideen eta zergen arloan zentro-ezkertiarra da, baina, etikari dagokiola, zentro-eskuindarra. Alderdiak bere burua "sozial kristautzat" dauka.
Kristau Batasuna ChristenUnie | |
---|---|
Kristau Batasuna + Eman ahotsa fedeari | |
Lehendakaria | Piet Adema |
Buruzagia | Gert-Jan Segers |
Idazkari nagusia | Peter Zevenbergen |
Sorrera | 2000ko urtarrilaren 22an |
Egoitza nagusia | Johan van Oldebarneveltlaan 46, Amersfoort |
Ideologia politikoa | Kristau-demokrazia Kontserbadurismo sozial Euroeszeptizismo biguna Gizarte merkatu-ekonomia |
Kideak | 25.495 (2021) |
Nazioarteko kidetza | Europako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM) Europako Alderdi Popularra taldea (EPP Group) |
Gazte-erakundea | PerspectieF |
Eserlekuak erakundeetan | Lehen Ganbera: 4 / 75 Bigarren Ganbera: 5 / 150 Probintzia Estatuak: 31 / 570 Europako Legebiltzarra: 1 / 29 Erregearen Komisarioak: 1 / 12 |
www.christenunie.nl |
2000. urtean sortu zen, Aliantza Politiko Erreformatuak (GPV) eta Federakunde Politiko Erreformatzaileak (RPF) bat egiteaz. Kristau Batasunak lau eserleku ditu Lehen Ganberan eta bost Bigarren Ganberan. 2006ko hauteskundeetan, eserlekuak bikoiztu ondoren, Balkenenderen laugarren kabineteko kide txikiena izan zen. Hauteskunde batzuetan, Alderdi Politiko Erreformatuarekin (SGP) aliantzan aurkezten da; hura CU ez bezala, lekukotasun alderdia da, hots, agintea egikaritzea baino bere printzipioak atxiki eta zabaltzea nahiago duen alderdia.
CU alderdi nagusiki protestantea da, Biblian oinarritzen ditu bere politikak, eta karitatearen eta zaintzaren printzipio teologikoak hartzen ditu oinarri gastu publikoa eta ekologismoa babesteko. Alderdiak gobernuak kristau-moraltasunari eutsi nahi dio, baina erlijio-askatasuna onartzen du norberaren inguruarekiko burujabetzaren neokalbindar doktrinaren pean. Alderdia euroeszeptiko biguna da; lehen, Europako Legebiltzarrean Kontserbadore eta Erreformisten (ECR) taldearekin zegoen, baina orain Europako Alderdi Popularra taldearekin (EPP) dago. Europako Kristau Higikunde Politikoko kidea da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kristau Batasuna (Herbehereak), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.