Kontxi Belandia: Galdakaoko euskaltzalea

Kontxi Belandia Lekue (Galdakao, 1929ko irailaren 8a - 2020ko apirilaren 27a) bizkaitar euskaltzalea izan zen.

Kontxi Belandia
Kontxi Belandia: Biografia, Erreferentziak, Kanpo estekak
Kontxi Belandia 2011ko Korrikan bere petoarekin
Bizitza
JaiotzaGaldakao1929ko irailaren 8a
HerrialdeaKontxi Belandia: Biografia, Erreferentziak, Kanpo estekak Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2020ko apirilaren 27a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Biografia

Famili xume bateko hirugarren alaba zen Galdakaoko Bekelarre auzoan bizi zirenean, bere aita Esteban Belandia zen eta ama Leona Lekue; 1930ean alargun gelditu zen laugarren umea jaoitzeke zegoela. Lau ume txikiekin Leona Elexalde auzora joan zen bizitzera.

1935ean, hau da Errepublika garaian, hasi zen Galdakaoko Gurutzeko plazan dauden Gandasegiko eskoletara joaten, eta Pia Arsuaga maistra euki zuen irakasle. 1937ko udaberrian Gerra Zibilaren ondorioz, gero eta ugariagoak ziren bonbardaketekin beldurtuta, ihes egin behar izan zuen familia osoarekin, Bilbora lehendabizi, Santanderrera ondoren eta erbesteratu egin behar izan zuten azkenean Frantzia aldera.

Bere amona bidaian hil zen eta amarekin batera, erbesteratuak atenditzeko zeuden errefugiatuen esparru batean egon ziren. Bere kontakizunetan sarri agertzen zen Frantziako Elbeufen zegoen kolonia bat, gerrako iheslarien umeak atenditzeko eta hizkuntza irakasteko zena. Frantziako jendearen harrera hain ona izan zen, gerrako amabitxi eta aitabitxi bezala kontsideratzen zituela, Leroy familiakoak maitasun bereziarekin: bere bizitza osoan harremana mantendu zuen eurekin.

Espainiako Gerra zibila bukatuta eta Europan bigarren gerra mundiala hasi zenean Galdakaora bueltatu ziren, euren etxea okupatuta aurkituz.

Beharrizan asko pasatu ondoren, bizimodua aurrera atera zuen, zenbait lan eginda: neskamea, umezaina, Guturribaiko lantegian, eta gasolindegiko banatzailea ere. 1942-43 urteetan Dimako Indusi auzoko baserri batean ume zain egon zenean, bertan ezagutu zuen Jose Migel Barandiaran hango kobetan indusketak egiten zituen artean.

Bikandi familiako Bizente ezagutu eta berarekin ezkondu zen 1954an. Hortik aurrera Gurutzeko plazako Bikanditarren tabernan lan egin zuen. Bi seme-alaba izan zituen.

Galdakaoko zenbait ekintza herritarretan egon zen inplikatuta, frankismo garaian: 1968ko Euskal Jaian, Eguzkibegi ikastolaren hastapenetan eda Santamaria elizan, dotrina euskaraz ematen hasi zenetariko bat izan zen.

Euskalzaletasuna

Kontxi Belandia: Biografia, Erreferentziak, Kanpo estekak 
Galdakao Kantari Abenduaren 3ko omenaldian

Kontxi Belandiak Euskara maitatu eta hitz egin ohi du txikitatik; baita garai gogorretan, frankismoak euskara debekatu zuen bitartean ere. Bere lehen hitza beti euskaraz egiten izan du, ahobizi on bat bezala eta aurrean zegoenari belarriprest izatera animatzeaz gain, euskara ikastera eta euskaraz egitera bultzatu. Korrika ezberdinetan parte hartu du, hasiera hasieratik azken edizioetara: astiro baina kementsu korri egin du , ikono bat bihurtuz Galdakaoko euskaltzaleen artean.

Guztion amama

Bere azken urteetan, alargundu ondoren batik-bat, bizitza sozialean agerpen publiko askotan egon ohi zen, berak esaten zuen bezala "guztion amama" sentituz: jendea agurtuz eta maitekiro hitz eginez.

Gustokoak zituen zaletasunetara dedikatzeko denbora izanda, ekintza publiko askotan agertu ohi zen euskarari eta herrigintzari loturiko ekintzetan: Elkarri mugimenduan, presoen aldeko ekimenetan, Gure Esku mugimendua.Gusto-gustokoa zuen bertsolariak entzutea eta bertsolarien txapelketa askotan egon zen, kantatzen zuten gehienak ezagutuz eta agurtuz. Horren sartuta zegoen bertsolarien munduan Xabi Paya bertsolariak eta Patxi Gallego ilustratzaileak egin zuten NORK komikian, amama Kontxiren pertsonaia agertzen dela, Jesika Fletxeberria Superdetektibearen alterego bezala.

Baita herriko festa ezberdinetan dantzari eta abesteari lotura: Aiko taldearen ekintzetan, euskararen irakaskuntza eta praktikarekin AEK-k edo BerbaLagun taldeak egindako deialdietan, Korrika guztietan, edo herri ezberdinetako kantazaleen saio askotan; adibidez bere herriko Galdakao Kantari ekimenean.

Bere azken indarrak agortu arte, kaleetan pasatu nahi izan zituen momentu alaiak konpartituz, 2020ko udaberrian ahuldu eta gaixotu zen arte. Familikoen artean bere azken egunak pasatuz, 2020ko Apirilaren 27an joan zen; BINKE aldizkarian "Galdakaoko euskaltzalerik handiena" hil zela aitortu zuten.

Kontxi Belandia: Biografia, Erreferentziak, Kanpo estekak 
Kontxi Belandiaren familikoak Abenduaren 3an Torrezabalen egindako omenaldian

Omenaldia

Abenduaren 3an Euskararen nazio arteko egunean, Euskaraldiaren barruan Galdakaoko Udalak omenaldi bat eskeini nahi izan zion, herriko eragile eta pertsona askoren atxekipena eta esker onak agertuz. Bertsolari pare bat ere agertu zen Kontxiri azken agurra emateko: Arkaitz Estiballes galdakoztarra eta Onintza Enbeita muxikarra oholtza gainean egon ziren beraien hitz eta doinuekin Kontxi denon gogora ekartzeko.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kontxi Belandia BiografiaKontxi Belandia ErreferentziakKontxi Belandia Kanpo estekakKontxi Belandia19292020Apirilaren 27GaldakaoIrailaren 8

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MatematikaLe Grand-SaconnexJaponiaGo!azen (telesaila)IkastolaOtsailaren 20Gerra HotzaGaztelaniaEkinodermatuBaginaZaharkitze programatuAdimen artifizialEntziklopediaKrokodiloWikipediaTeodolitoInka InperioaBernardo AtxagaZarautzIrunDastamenFieschUnibertsoaArrazismoLehoinabarIpar AmerikaYoutuberPoloniaTaxonLionel MessiAlex SarduiXabier LizardiPatxi ZubizarretaAzaroaren 27PastoralTronpen loturaBelgika1949Madonna (abeslaria)NASAMaiatzaren 15Adimen emozionalIranBrasilIzaro Andres ZelaietaLizunPott BandaFerdinand von ZeppelinUzkiMartxoaren 28Euskal Herriko naturagune babestuakTxekiaAtharratzeko gazteluko kantuaIssenheimInesa GaxenKlima aldaketaGametoJustine DietrichSumendiBusturialdeaKai NakaiLandare zelulaUgaztunMutazioClaudio RanieriVietnamgo GerraEkologiaArgi-oilarGabriel ArestiItsasontziKorneaXenpelarGipuzkoaProtistoLaos🡆 More