Kontxa Pasealekua

Kontxa pasealekua Donostiako Kontxa hondartzaren gainetik dagoen pasealekua da.

Kontxako badiaren hego-ekialdean dago, Mirakontxa eta Erdialdea auzoetan. Miramar edo Antiguako tunelean hasi eta Alderdi Eder lorategian amaitzen da, betiere Kontxa hondartzaren albotik doa.

Kontxa pasealekua
Kontxa Pasealekua
Kontxa Pasealekua
Kontxa pasealekua eta hondartza.
Kontxa Pasealekua Irudi gehiago
Kokapena
HerrialdeaKontxa Pasealekua Euskal Herria
ProbintziaKontxa Pasealekua Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′52″N 1°59′41″W / 43.31457°N 1.99472°W / 43.31457; -1.99472
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaKontxa

Historia eta ezaugarriak

XX. mendearen hasieran eraikitako pasealekua da, antzinako Bainuen kalea zabaldu, egungo La Perla bainuetxea eta pasealeku azpiko arkupeak eraiki eta Donostiako ikur bilakatu den baranda jarri zenean pasealekuan zehar. Lan horiek Rafael Aldai Donostiako udal arkitektoaren zuzendaritzapean burutu ziren. Baranda 1910. urtean eraiki zen, baina ez zen ofizialki inauguratu 1916.a arte.

Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: Kontxa hondartzarako jaitsierako arranpan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, Perla bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak.

Mendebalderantz jarraituz, Alexander Fleming doktoreari eskainitako eskultura dago, Eduardo Txillidarena. Pasealekuaren maila baino metro bat beherago dagoen plaza txiki batean dago hori. Norabide berean, aurreraxeago, Mirakontxa pasealekura iristen ds, Miramar jauregian amaitzen dena.

Pasealekuko beste ezaugarri berezi bat ibilbide guztian zehar landatutako frantses milazkak dira (Tamarix gallica), nahiz eta tamarindo (Tamarindus indica) izen okerrarekin ezagutzen diren.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia

Tags:

Kontxa Pasealekua Historia eta ezaugarriakKontxa Pasealekua IruditegiaKontxa Pasealekua ErreferentziakKontxa Pasealekua Kanpo estekakKontxa PasealekuaAlderdi EderDonostiaErdialdea (Donostia)KontxaKontxa hondartzaKontxako badiaMirakontxaMiramarreko tunela

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrkestraEuropar BatasunaGipuzkoaKristau196495. Oscar SariakSexismoLoveland (Colorado)Isaac NewtonCarmen HermosínKrokodiloLur ErrekondoDigestio-aparatuUzkiAste SantuaOmanKubaStephanos II.a GhattasMarcello MastroianniZarautzZetakMafaldaBizi-kalitateGernikako bonbardaketaEpikuroMaddi Ane TxoperenaIndustria IraultzaPuppyMaiatzaren 15Saint-Amand-Montrond kantonamenduaAntzinako EgiptoBFerdinand von ZeppelinEsch-sur-AlzettePoloniaSexu harremanAztekaGonzalo BoyeMKHizkuntza gutxituTernuaNazio Batuen ErakundeaAlberto SchommerPsikoanalisiEuskaraUgaztunConnemara gure bihotzetanHiba AboukAntzinako Greziako erlijioaPierre CurieSugaarApo lasterkariMieltxo SaralegiInka InperioaAzalaCSMA/CDZea Mays (musika taldea)Hizkuntza-komunitateIntsektuMatematikaQFaraoiWikidataNorvegiaHerbehereakMari2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakVendetta (musika taldea)AbarkaNerea IbarzabalEuskal Autonomia ErkidegoaEn Tol Sarmiento🡆 More