Khazneh edo Al Khazneh (arabieraz: الخزنة, altxorra) Jordaniako Petra antzinako hiriko eraikinik landuenetako bat da.
Antzinako hiri honetako beste eraikin batzuekin gertatzen den bezala, egitura, hareharrian zulatua dago. Bere arkitekturak erromatar klasikoaren eragina du, eta toki turistiko ezaguna da.
Khazneh | |
---|---|
Petra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Jordania |
Governorate of Jordan | Ma'an Gobernazioa |
District of Jordan | Al-Betrā' |
Koordenatuak | 30°19′19″N 35°27′05″E / 30.32206°N 35.45145°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | I. mendea |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hareharria |
Khazneh, jatorrian, errege hilobi bezala eraiki zen, beharbada, K. a. 100 eta 200 artean. Arabieraz duen "Altxorra" izena, elezahar batetatik dator. Elezahar honek dioenez, pirata batzuek euren harrapakina harrizko kutxa batean gorde zuten, bigarren solairuan. Kutxa horretan, bala kalte esanguratsuak ikus daitezke. Tokiko tradizioek, eraikin hau beduinoei ematen dieta, nortzuk, esaten denez, kutxari tiro egiten diote, apurtu, ireki eta altxorra hartzeko (kutxa apaingarria hareharri solidokoa da). Eraikinaren xehetasun arkitektonikoetako asko, bi mila urtean zehar higatuak izan dira, non amildegian zulatuak eta zizelkatuak izan diren.
Petrako eraikinik ezagunena den Altxorra edo Khazneh, Hollywoodeko film askotan agertu da, baina, duen ospea, Indiana Jones and the Last Crusade filmari zor dio, non Hataytik gertuko Grial Santua dagoen tokiko fikziozko azken sarrera bezala irudikatzen den.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khazneh |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Khazneh, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.