Karlos Iii.a Nafarroakoa: Nafarroako Erresuma erregea (1361 – 1425)

Karlos III.a Nafarroakoa (Mantes, 1361eko uztailaren 22 – Erriberri, 1425eko irailaren 8), ezizenez Karlos Noblea, Nafarroako errege (1387-1425), Évreuxko konde (1387-1404) eta Nemoursko dukea (1404-1425) izan zen.

Karlos III.a Nafarroakoa
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak
Nafarroako erregea

1387 - 1425
Karlos II.a Nafarroako erregea - Zuria I.a Nafarroakoa
count of Evreux (en) Itzuli

1387 - 1425
Karlos II.a Nafarroako erregea
Bizitza
JaiotzaNantes1361eko uztailaren 22a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaKarlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak Nafarroako Erresuma
BizilekuaErriberriko Errege Jauregia
HeriotzaErriberri1425eko irailaren 8a (egutegi gregorianoa) (64 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Familia
AitaKarlos II.a Nafarroako erregea
AmaJoana Frantziakoa
Ezkontidea(k)Leonor Trastamarakoa  (1375 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerakerregea
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak

Biografia

Evreux etxekoa, Karlos II.aren semea zen. Ama, berriz, Joana Valoisekoa zuen. 1378an, Nafarroako infantea zela, aitak aginduta, Karlos V.a Frantziakoarekin negoziatzeko enbaxada zuzendu zuen. Karlosek infantea atxilotu zuen, eta Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki; Cherbourg menperaezina besterik ez zen onik atera. Egindako itaunketan, agerian geratu ziren Karlos II.ak Logroño hiribildua lortzearren egindako prestaketak. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari jakinarazi zioten, eta hark Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen, eta Karlos II.a Brionesko ituna sinatzera behartu. Karlos 1380an askatu zuten.

Infanteak 1375ean Leonor Gaztelakoa, Henrike II.a Gaztelakoaren alaba, ezkondu zuenez, erresuma bien arteko eztabaidak bukatu ziren. Ezkontza-ituna egin eta gero, errege bien arteko adiskidetasuna sortu zen, gerora Joanes I.a eta Henrike III.a erregeekin iraungo zuena.

Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak 
Nafarroa Karlos III.aren garaian

Bere aita ez bezala, Nafarroan bizi izan zen, eta barne politikan modernizatze aldaketak egin zituen, hala nola Nafarroako Foru Orokorra. Karlos III.aren erregealdian Iruñeko hiru burguek (Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin) bat egin zuten. Horretarako 1423an Batasun Pribilegioa sinatu zuen. 1413an, Gortea edo Epaitegi Gorena bultzatu zuen.

Kanpo harremanak

Garai hartako krisialdi ekonomikoak eta gizartearen aristokraziartzeak (alboko Aragoiko Erresuman bezala) Karlos III.aren kanpo politikan bakea bilatzea eta Nafarroako egoera kontuan hartzea bultzatu zuten.

Gaztela, Aragoi, Frantzia eta Ingalaterrarekiko harremanak lasaitzen saiatu zuen, lankidetza, Avignongo Aita Sainduen alde egitea eta elkar ezkontzak bultzatuz. Wiki EuskaraEmanuel II.a Paleologo Bizantzioko enperadorearen opari diplomatikoa jaso zuen 1401an, Iruñeko katedralean egindako zeremonia batean: Iruñeko Lignum crucisa, harrezkero Iruñean gordea.

Aragoirekin harremanak estutzeko asmotan, Karlos III.aren alaba nagusi Blankak Martin I.a Siziliakoa (1402) ezkondu zuen.

Granadaren aurkako gudetan parte hartu zuen, Gaztelako Erresumarekin batera. Joanes infantea, Fernando I.a Aragoikoaren semea, Isabel eta Blankarekin (1412) ezkondu zuen.

Era berean, Karlosen arreba Joana Nafarroakoak Henrike IV.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.

Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak 
Karlos III.a otoitz egiten (Evreux-ko katedralean zegoen beirate baten marrazkia)

Frantzian, Foix leinuarekin harremanak estutu zituen. Aitaren politika zabalkorra Frantzian lagatzeak Evreux leinua euskaldundu zuen. 1404ko Parisko Ituna Karlos VI.a Frantziakoa izandako eztabaidak konpondu zituen, nafarrek Xanpainan eta Brien izandako feudoei uko eginez. Bere administrazio buruzagi nagusiak ere nafarrak ziren.

1423an, tronuaren oinordekoarentzat Vianako Printzea titulua eratu zuen; lehendabiziko printzea haren iloba Karlos izan zen. Lehen 1415ean, Blanka bere oinordekoa norekin ezkonduko zen auzia izan zuen. Foixtarrek Joana lehen alabaren alarguna hautagai moduan aurkeztu zuten, Joanes I.a Foixkoa hain zuzen ere. Fernando I.a Aragoikoak, berriz, bere bigarren semea zen Joanes proposatu zuen. Erregeak, frantziar eta aragoiarren arteko zalantza honetan, aragoiarren alde egin zuen. Erriberrin (1419ko azaroaren 6a) eta Guadalajaran (1420ko otsailaren 18a) adostutako ezkontza-itunaren baldintzak honakoak ziren: Blankak eta bere ondorengoek tronua (eta baita Nemoursko konderria ere) jarauntsiko zituen, Erresuma atzerritar batek ezin izango zuen Nafarroako inolako eskualderik bereganatu eta Erresumako karguak nafarrak izango ziren. Horrela Trastamaratarrek Erresuma bereganatuko zukeen baina independentzia mantenduz.

Errege bakezalea eta adiskidetzailea izateagatik jarri zioten 'Noblea' ezizena. Arteak bultzatu zituen, Iruñeko katedral gotikoa bukatu, eta Tafalla eta Erriberrin jauregiak eraiki. Erriberrin bertan hil zen 1425ean. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

Haren omenez 1997tik aurrera Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Noblearen Gurutzea izeneko saria ematen du.

Familia

Aitona
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak  Filipe III.a
Évreuxko kondea
Amona
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak  Joana II.a

Nafarroako erregina

Aitona
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak  Joanes II.a
Frantziako erregea
Amona
Bona
Luxenburgokoa
Aita
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak  Karlos II.a
Nafarroako erregea
Ama
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak  Joana
Frantziakoa
Karlos Iii.a Nafarroakoa: Biografia, Familia, Ezkontza eta seme-alabak  Karlos III.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta seme-alabak

1375eko maiatzaren 27an ezkondu zen Gaztelako errege Henrike II.aren Leonor alabarekin. Ondoko haurrak izan zituzten:

Maria Miguel Espartza maitalearekin zenbait sasikume ere izan zituen:

Monumentuak

Erreferentziak

Bibliografia

  • (Italieraz) A. Coville, Francia, La guerra dei cent'anni (fino al 1380), «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 608-641. orr.
  • (Italieraz) Guillaime Mollat, I papi di Avignone e il grande scisma, «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 531-568. orr.

Kanpo estekak

Tags:

Karlos Iii.a Nafarroakoa BiografiaKarlos Iii.a Nafarroakoa FamiliaKarlos Iii.a Nafarroakoa Ezkontza eta seme-alabakKarlos Iii.a Nafarroakoa MonumentuakKarlos Iii.a Nafarroakoa ErreferentziakKarlos Iii.a Nafarroakoa BibliografiaKarlos Iii.a Nafarroakoa Kanpo estekakKarlos Iii.a Nafarroakoa1361138714041425ErriberriEvreuxko kondeen zerrendaIrailaren 8Mantes-la-JolieNafarroako ErresumaNemoursUztailaren 22

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Giza hezurduraGeziEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianDoug Jones (aktorea)Makina sinpleAntzinaroaPodzolJoseba SarrionandiaKobreBelakiTrapezioZakuJamala al-BaidhaniSantimamiñeIsotopoAntzinako EgiptoItzuli (itzultzaile neuronala)Gizarte-darwinismoTxomin AgirreJorge OteizaIndustria IraultzaKoldo MitxelenaGernika (margolana)Ipar Euskal HerriaEuskal dantzakKanoa (kirola)AustraliaSagardoZatiki (matematika)Jose Luis ZumetaOlerkigintzaMasturbazioVaya semanitaBaserriErik BerganzaAlexander FlemingPalankaBilboko Arte Ederren MuseoaMasa-zenbakiBilboEuskal Herriko kastroakSakelako kuboaGotzone SagarduiIxtarren ateaOzeano AtlantikoaArotzaren eskuakPapainaFutbolInauteriak Euskal HerrianBiztanleriaren dentsitateIraultza neolitikoErdi AroaMarko AgripaOrexaBernardo AtxagaDultzainaErliebe (geografia)Nøgen (musika taldea)ErromaNeomakTriangeluErrepublikaHondarribiaJuan Sebastian ElkanoArantxa UrretabizkaiaTxirrindularitzaAretxabaletaZuhaitzRoot🡆 More