Karl von Clausewitz (Burg, Magdeburg, 1780ko ekainaren 1a edo uztailaren 1a - Breslau, 1831ko azaroaren 16a) Prusiako jenerala izan zen.
Prusiako armadaren antolaketa-lanetan jardun zuen, Scharnhorst jeneralarekin batera. Napoleonen aurka borrokatu zen, errusiarren armadetako buruzagi zela lehenik, eta Prusiako armadako jeneral zela ondoren (Waterloo, 1812). 1818tik aurrera, Prusiako Gerra Eskolako zuzendaria izan zen. Clausewitzek idatzi zuen Vom Kriege (1831, Gerrari buruz) obrak erabat aldatu zuen arazo militarrei buruzko pentsaera. Frantziako Iraultzatik aurrera ideologiak eta masa-mugimenduek hartu zuten garrantziaz jabeturik, "gerra ez da politikaren jarraipena baizik, nahiz beste bitarteko batzuez baliatzen den" esan zuen. Clausewitzen arabera, gerrarako konpromisoak armada ez ezik estatu osoa ere hartzen du; gerraren lehen helburua etsaiaren armada desegitea bada ere, bigarrena etsaiaren estatua deuseztatzea, estatu horretako jendea bitartekorik gabe uztea eta azken helburua bakea ezartzea da.
Karl von Clausewitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burg, 1780ko ekainaren 1a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Wrocław, 1831ko azaroaren 16a (51 urte) |
Hobiratze lekua | Saxonia-Anhalt |
Heriotza modua | berezko heriotza: kolera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie von Brühl (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, teorialari militarra, idazlea, filosofoa, militarra, historialaria eta army officer (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Zalditeria Infanteria |
Gradua | maior jeneral koronel |
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak Laugarren Koalizioko Gerra Battle of Jena–Auerstedt (en) Battle of Ostrovno (en) Battle of Smolensk (en) Borodinoko Gudua Battle of Dennewitz (en) Leipzigeko gudua Battle of Ligny (en) Battle of Wavre (en) Azaroko altxamendua Siege of Mainz (en) |
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl von Clausewitz |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Karl von Clausewitz, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.