Julia Antivilo: Artista txiletarra

Julia Alejandra Antivilo Peña (Huasco, 1974ko urriaren1a) Txileko ikerlari eta artista feminista da.

Performancean egindako lan artistikoaz gain, bere ikerketak Latinoamerikako emakumeen rol kulturala eta artearen, generoaren eta feminismoaren arteko harremanetara bideratu dira.

Julia Antivilo
Bizitza
JaiotzaHuasco1974ko urriaren 1a (49 urte)
HerrialdeaJulia Antivilo: Sakratuaren eta profanoaren artean, Argitalpenak, Erreferentziak Txile
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta ikertzailea

Txileko Unibertsitateko Latinoamerikar Ikasketen Masterra du eta baita ere arlo horretako doktoretza. Latinoamerikar Ikasketen Master tesia aurkeztean, bere motibazioa artista feminista gisa egindako praktikatik sortzen dela adierazi du. Bere ikerketak eskualdeko feminismoaren hausnarketa eta bere ekoizpen artistikora bideratuta daude.

Malignas Influencias kolektiboaren sortzailea da Txilen, arte feminista hausnartzeko eta sortzeko gunea. Bere performance lana Kanadan, Txilen, Argentinan, Bolivian, Kolonbian, Estatu Batuetan, Kosta Rica eta Mexikon aurkeztu da.

Sakratuaren eta profanoaren artean

Matxinadak sakratuaren eta profanoaren artean ehuntzen dira. Horixe da bere tesiaren izenburua Latinoamerikako Ikasketetan masterra lortzeko. Tesi hau berak egindako lan batzuen ondorioz bideratu zen, zehazki arlo hauen lanen ondorioz Mentalitateen Historia eta Kultur Historia, Genero ikuspegiko Teoria Feminista Ikerketa eta Metodologia eta Kultura Ikasketak.

Antivilok bere buruari jarri zizkion helburuak artista bisual feministen ekoizpena taxutzen zuten baldintza historikoak, politikoak, sozialak eta kulturalak ezagutzetik sortzen dira. Era berean arte feministaren aurrekariak eta gorputzaren topikoarekin duen lotura ezagutzea interesgarria ikusten da. Azkenean, bere hirugarren kapituluan, Latinoamerikako arte feministaren produkzioa aztertu nahi da, batez ere Mexikoko artisten kasua, Europako eta Ipar Amerikako lankideen ekoizpenetik bereizteko.

Argitalpenak

Lankidetzan

  • 2002 - Historia de la Sociedad de Escritores de Chile: los diez primeros años de la SECH y visión general, 1931-2001
  • 2000 - Belén de Sárraga: precursora del feminismo hispanoamericano (con Luis Vitale)

Erreferentziak

Tags:

Julia Antivilo Sakratuaren eta profanoaren arteanJulia Antivilo ArgitalpenakJulia Antivilo ErreferentziakJulia Antivilo1974ArteFeminismoGenero (soziologia)Huasco (Txile)LatinoamerikaPerformance arteTxileUrriaren 1

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Marcel DuchampUrteFelazioEspainiaHiba AboukErromaEsklerotikaNeolitoaTeresa Jiménez VílchezXVIII. mendeaPlastikoAraztaileAubigny-en-LaonnoisTxakurAntzinako Greziako erlijioaZibilizazio minoikoIndiaAzaroaren 27Marie CurieKorronte elektrikoMSaudi AramcoArabiaBeroBerotegi-efektuaEpikuroEuskararen historiaHerbehereakArrasateGora ta gora betiBadmintonUrtarrilaren 1GizakiSchool TiesMegalitoAMIA analisiSugaarIrati (filma)XX. mendeaDeiaTiti-koitoaKristauIsaac Newton1958Iruzur fiskalEmakumearen ugaltze-aparatuPsikologiaAbiaduraNeomakGiza aluSoziolinguistikaPanda gorriEgiptoJasone OsoroBrasilSua EnparantzaArrainVendetta (musika taldea)Inauteriak Euskal HerrianNelson MandelaNeuville-Saint-VaastEguzki-energiaBirusGetxoNafarroako ErresumaNerbio-sistemaJuana WhitneyLeopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio SantukoaBernardo AtxagaAbrocoma shistaceaArtizarraTximeletaTiranoQBizkaia🡆 More