Joseba Jaka

Joseba Jaka Auzmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1948 – Cádiz, Espainia, 1996ko apirilaren 16a) euskal kulturaren eragilea eta enpresaburua izan zen.

Joseba Jaka
Joseba Jaka
Bizitza
JaiotzaZegama, 1948
HerrialdeaJoseba Jaka Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCádiz1996ko apirilaren 16a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkultura-ekintzailea eta enpresaburua
Joseba Jaka
Elkar argitaletxearen logotipoa.

Gaztetandik liburuak saltzen ibili zen etxez etxe. 1973an lagun batzuekin elkartu eta Zabal liburu-denda ireki zuten Baionan, Elkar argitaletxearekin bateratuta. Handik hiru urtera, Hego Euskal Herrira itzuli zenean, oraindik eta bultzada handiagoa eman zion euskal kulturari. Anaia eta kide batzuekin elkartuta, Bilintx liburu-dendaren ateak ireki zituzten Donostiako Parte Zaharrean, eta Zabaltzen enpresa abian jarri, liburu eta diskoak banatzeaz arduratzen dena.

Joseba Jaka, Elkar argitaletxearen eragile eta kontseiluko kide izateaz gain, komertzializaziorako Euskal Kulturgintza enpresaren gerente aritu zen hil arte. Haren filosofiari jarraikiz, euskal kulturgintzak lortutako irabazi guztiak berriz kulturagintza jardunean inbertitu ziren, eta horrela urtez urte enpresak hedapen luzea lortu zuen, banaketagune eta liburu-denden sare indartsua lortzera iritsi arte, eta euskal kulturagintzako enpresa indartsuena izateraino.

Euskalgintzako talde eta erakunde ugari babesteaz haratago, haren partaidetza garrantzitsua izan zen euskal kulturagintzako hainbat enpresa sortzean eta sendotzean, hala nola: Euskaldunon Egunkaria (1990), EUSENOR entziklopedia etxea (1991) eta Klaudio Harluxet Fundazioa (1994). Administrazio kontseiluko partaide izan zen lehenengo bietan, eta patronatuko kidea azkenekoan.

Joseba Jaka
"Josemi Zumalabe eta Joseba Jaka izan zituen gogoan Martin Ugaldek Egunkariaren 10. urteurreneko jaian".

Itsasoan izandako istripu baten ondorioz astebetez koman izan eta gero hil zen, Cádizen.

Joseba Jaka
Joseba Jaka bekaren irabazleak 2001ean. Igor Estankona, Joxean Agirre, Anjel Erro eta Jon Alonso.

Joseba Jaka Literatura Bekak

Joseba Jakari ohore, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak euskal kultura garatzeko zein idazleen lana bultzatzeko xedearekin, 1996. urtean I. dirulaguntza-deialdia egin zuen. Beken bidez hamar miloi pezeta bideratu ziren, eta etorkizunean bi urtez behin antolatzeko asmoa zuten. Beraz, bi urtetik behin, Joseba Jakaren Bekak banatzen dira idazleen artean.

Urtea Joseba Jaka beka
2022 Itsasoa da bide bakarra proiektua.

Ines Osinaga

2020 ---
2018 Lua Kastore proiektua.

Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio. eta Andoni Gartzia, (MA Kolektiboa)

2017 ---
2016 Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama lana - Alaine Agirre
2005 "Azeria eta Lehoia" Edorta Jimenez

"Beñat Dardo" Joxan Oiz, Fito Rodriguez, Xabier eta Martin Etxeberria, Lutxo Egia, Jon Arano, Luis Garde eta Pablo Sastre.

2002 "Eta harkadian ni" - Anjel Erro

Igor Estankona, Joxean Agirre, eta Jon Alonso.

2001 Leuropa - Pablo Sastre,

Harkaitz Cano

1999 Lagun izoztua -Joseba Sarrionaindia, eta

Aingeru Epaltza

1998 Azeri zuloaPello Esnal,

Thule - Joanes Urkixo

1997 Agirre zaharraren kartzelaldi berriak -

Koldo Izagirre,

Pausoa noiz luzatuAndoni Egaña,

Cammambert helburuJon Alonso, Atlas sentimentalaPatxi Zubizarreta

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19481996Apirilaren 16CádizEspainiaEuskal kulturaGipuzkoaZegama

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Adimen-gaitasun handiko haurGaztelaniaAna EstradaEuskal Herria BaiAlexander FlemingSaguzarAntzar EgunaOlerkigintzaNerea IbarzabalLemoizko zentral nuklearraNarrastiTom TykwerHaurdunaldiPatxi ErrementariaAxolotAngelu auzokideakInstagramBasoVladimir KomarovErromaAndrokantoUrteberriIsotopoBalletErrepublikaBarrenBárbara PalaciosBoiseGobernuz kanpoko erakundeHugo Egmont HørringSanta Agata jaiaNew YorkErlijioIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaLeviathan (liburua)Leonidas I.aOinarriko errenta unibertsalAltxerriArantxa UrretabizkaiaEusko LegebiltzarraAntzinako EgiptoWikidataPangeaAlderdi politikoen sistemaDes-kontrolArgi kutsaduraGarazi ArrulaMasa-zenbakiEuskal mitologiaHumanismoVienako BatzarraItsasoko ekosistemaIrunEnergia iturriBeñat GerenabarrenaEuskadiko EzkerraJon ArretxeZinemaren historiaOperaEusko JaurlaritzaTreborBiztanleriaLurraren egituraEuskarazko Wikipedia (webgunea)TxakurKobrePornhubPanderoTraineru estropada🡆 More