Joaquín Lucarini: Eskultore espainiarra

Joaquín Lucarini Makazaga (Fontecha, 1905eko ekainaren 14a – Burgos, 1969ko irailaren 21a) euskal eskultorea izan zen.

Joaquín Lucarini
Bizitza
JaiotzaFontetxa1905eko ekainaren 14a
HerrialdeaJoaquín Lucarini: Biografía, Estiloa, Lanak Araba, Euskal Herria
HeriotzaBurgos1969ko irailaren 21a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Biografía

Lantarongo Fontecha herrian jaioa, aita Angelo Lucarini Politi Pietrasantan (Toskana) jaioa zen. Aita Italiatik erbesteratu eta Arabako hiriburuan kokatu ziren joera libertarioko lagunetako bat zen eta eskultorea izanik hiriko Katedral Berrian lan egin zuen. Ama Casilda Makazaga zuen, jatorri nafarreko arabarra.

Aitarekin funtsezko gaiak ikasi ondoren, katedralaren lanak eten eta Bilbora joan zen familia. Bertan Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi eta Ateneon lehendabiziko erakustaldia egin zuen, 1927an hain zuzen ere.

Arabako Foru Aldundiak emandako beka bati esker Parisen eta Italian ikasi zuen. Frantziako Revue Moderne Ilustrée des Arts et de la vie aldizkariaren 14. zenbakiak, 1930eko uztailaren 30ena, Lucarini errealismo espainiarraren ordezkatzailetzat aipatu zuen.

Bere karreraren hasiera hasieratik arrakasta izan zuen. 1929an Bilboko Club Deportivoren erliebeak egin zituen. Bilboko lorategi-hirian El Olimpo izeneko estudioa jarri eta bertan egin zituen lan gehienak. 1969an Burgosko San Pablo zubian El Cidi buruzko zortzi eskulturak egiten ari zela, tronbosi izan eta hil zen.

Estiloa

Bere lanetan klasizismoa da nagusi, giza irudia landuz. Hala ere estilo eklektiko du, agian beti enkarguz lan egin zuelako. XX. mendean modan zegoen Art Décoren eragina ere nabarmena da. Materialen artean: harri, marmol, brontze, alabastro, zur eta buztina landu zituen.

Lanak

Joaquín Lucarini: Biografía, Estiloa, Lanak 
Tigrea, Bilbon.

Lan nabarmenen iruditegia

Kalea Gasteizen

Bere oroimenerako Gasteizen kale bati Joaquín Lucarini izena jarri zitzaion. Mendizorrotz auzoko Batan aldean dago.

Erreferentziak

Bibliografia

  • La gran Enciclopedia vasca, "La pintura vizcaína de la postguerra" Bilbo, 1972.
  • Mario Ángel Marrodán, "Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini" Donostia, 1988. ISBN 84-86240-57-3
  • Vicente Arrizabalaga, "Cuatro altorrelieves de Joaquín Lucarini en el Hospital de Leza. Revista de cultura e investigación vasca Sancho el Sabio" ISSN 1131-5350, 10. zbk., 1999, 139-150. orr.
  • María Jesús Beriain eta Ana de Begoña, "Joaquín Lucarini escultor" Gasteiz, 1985, ISBN 84-505-2387-7.
  • Iñigo Sarriugarte, "Joaquín Lucarini, el esfuerzo y la constancia de una vida unida a la escultura" Gasteiz, 1997
  • Gipuzkoako Foru Aldundia, "La arquitectura en el País Vasco durante los años treinta" 1986
  • Mario Angel Marrodán, "Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini" ISSN 1137-4403, 5. zbk, 1988, 279-344. orr.
  • José Marín Medina, "La escultura española contemporánea. Historia y evaluación crítica (1800-1978)" 1978
  • Xabier Saenz de Gorbea, "Escultura Vasca 1889-1939" Banco de Bilbao, 1984.
  • G. Mujika "Estatuas del País Vasco", 1913 (Berrargitaratua: La Gran Enciclopedia Vasca, 1974).
  • Xabier Saenz de Gorbea, "Los Lucarini del Deportivo"

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Joaquín Lucarini BiografíaJoaquín Lucarini EstiloaJoaquín Lucarini LanakJoaquín Lucarini Lan nabarmenen iruditegiaJoaquín Lucarini Kalea GasteizenJoaquín Lucarini ErreferentziakJoaquín Lucarini BibliografiaJoaquín Lucarini Ikus, gaineraJoaquín Lucarini Kanpo estekakJoaquín Lucarini19051969BurgosEkainaren 14EskulturagintzaFontechaIrailaren 21

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EuskaltzaindiaEuskara batuaMariClara PonsatíBilintx1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaConnemara gure bihotzetanTeodolitoAxularKievHistoriografiaItzulpen automatiko neuronalTxakurMaria AntonietaIkastolaPaleolitoaAzaroaren 19En Tol SarmientoZibilizazio minoikoHannah ArendtJazzFutbolHondarribiaLandareNorvegiaKaraktere (biologia)OUrtarrilaren 18BegiEkosistemaLur ErrekondoBerotegi-efektuaIntsektuMadrilZatiki (matematika)Aritz ElustondoNobleziaJose Migel BarandiaranMUrtarrilaren 1AnimaliaJuana WhitneyDenbora lerroKantauriWalter BenjaminHeste meharAsmatzaileEuskal Autonomia ErkidegoaAntzinako Greziako erlijioaXabier LeteBelakiAlpe PeninoakBeroAleloBasurdeEzki hostozabalAsiaFrankismoMarc ChagallHitanoUrrexolagaraiko guduaÖtziOrnogabeLizunKristau2023Pablo PicassoFrantziako IraultzaGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala🡆 More