Jesús María Pedrosa: Politikari espainiarra

Jesús María Pedrosa Urkiza (Ordizia, 1942ko abenduaren 12a - Durango, 2000ko ekainaren 4a) ETA erakunde terroristak hildako politikari bizkaitarra izan zen.

Jesús María Pedrosa
Bizitza
JaiotzaOrdizia1942ko abenduaren 12a
HerrialdeaJesús María Pedrosa: Biografia, Erreferentziak, Bibliografia Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDurango2000ko ekainaren 4a (57 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaJesús María Pedrosa: Biografia, Erreferentziak, Bibliografia Alderdi Popularra

Biografia

Jesús María Pedrosa Urquiza ETAk hil zuen, Durangon, 2000ko ekainaren 4an. Ordizian jaio arren, txikitatik Durangon bizi izan zen. 1987tik Alderdi Popularreko zinegotzia zen Durangoko udaletxean. Gainera, ELA sindikatuan afiliatuta zegoen. Industria-sektoreko enpresa ezberdinetan lan egin zuen. Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. Hil zutenean, 57 urte zituen.

Hilketa

Hil aurretik, ETA erakunde terroristak hainbatetan mehatxu egin zion. Hilketa 2000ko ekainaren 4an, igandea, jazo zen, goizean, Jesús María etxera bueltatzen zenean. Eskolta eramateari uko egina zion. Egun horretan zinegotzia etxera itzultzen ari zen, mezatara joan ondoren. Durangoko hiriguneko kaleetan barrena, terrorista bat atzetik hurbildu zitzaion, aurpegia estali gabe, eta tiro bakarra egin zion, garunean. Biktima ia berehala hil zen. Abisua jaso eta gero, Ertzaintzak gunea inguratu zuen eta Osakidetzako ZIU mugikorreko medikuak bertaratu ziren. Biktima suspertzen saiatu ziren, baina alferrik; bere heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin. 16:00ak pasata, guardiako epaileak hilotza altxatzea agindu zuen. Hilketa eta bi egun beranduago, atentatua gaitzesteko manifestazio jendetsu bat antolatu zen, “Askatasuna” oihu artean. Jesús María hil ondoren, bere izena daraman saria ezarri zuten.

Hilketa honek ez zuen zigorrik izan. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren arabera, hilketa artxibo-egoeran dago. ETAk 2000ko ekainaren 11n aldarrikatu zuen atentatu honen eta José Luis López Lacalleren hilketaren autoretza, Gara eta Egunkaria aldizkariei igorritako testu baten bitartez. Atentatu honen epairik eman ez zenez, inork ez du hilketarengatik zigorrik jaso. Hala ere, Urko Gerrikagoitia Agirre, Zigor Arambarri Garamendi, Ekain Ruiz Ibarguren eta Patxi Rementeria Barruetabeña etarrak hil eta gero, bonba bat garraiatzen zuten bitartean Bilboko Begoñako auzoan, atentatua Bizkaia komandoak egin zuela uste da, eta ez Araba komandoa, hasierako ikerketek adierazten zutenez.

Erreferentziak

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, egilea editore, 2011. 169-177 orrialdeak. 2011 FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN

Tags:

Jesús María Pedrosa BiografiaJesús María Pedrosa ErreferentziakJesús María Pedrosa BibliografiaJesús María Pedrosa19422000Abenduaren 12DurangoEkainaren 4Ordizia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nagore AranburuNekazaritzaEukariotoBiolinIkuska (dokumental-saila)Gutun formalZozoArnaldo OtegiBilboHipikaZenbaki lehenIker VicenteEroankortasun elektrikoPlanktonBihotzEgiptoNerea ReparazDiario VascoSur (Oman)FaxismoEuskal Herriko musika garaikideaXabier García RamsdenEduardo TxillidaHuntza taldeaSinbolismoSofonisba AnguissolaLimaBarraskiloEuskal Herriko mendiakEusko JaurlaritzaNewtonen legeakGernikako ArbolaAsel LuzarragaOpilaren egunaUmetokiko fibromaLekeitioMaria AntonietaKortatuNeolitoaEuskal dantzakZapelatz arruntPavel TonkovArabaGari MujikaJesus Maria LeizaolaIruñeaXabier AlonsoOperaEusko Abertzale EkintzaIzaro BilbaoEhun (biologia)AustraliaPoloniaArte gotikoaEuskal HerriaIñaki PerurenaUrkiolako natura parkeaJose Gonzalo ZulaikaOrnitorrinkoImanol PradalesGiza eskubideakKarrakaEuskal Herriko historiaurreaGorrindolPagoetako natura parkeaMasturbazioDeba (ibaia)Cecilia Bolocco🡆 More