Jeanne Monteil (Baiona, 1924ko irailaren 12- Baiona, 1999ko maiatzaren 19) olerkari lapurtarra izan zen.
Batez ere frantsesez idatzi bazuen ere, euskarazko testurik ere sortu zuen. Baionan jaioa bazen ere, Angeluri lotua zegoen, bertan Vents et Marées aldizkaria animatzen zuelako.
Jeanne Monteil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1924ko irailaren 12a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Baiona, 1999ko maiatzaren 19a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Aipatu Angeluko Vents et Marées aldizkaria bultzatzeaz gain, zerikusia izan du beste batzuekin; adibidez Simonomis olerkari paristarrarekin zenbait elkarrizketa burutu zituen, Le Cri d'os bere aldizkariko 4. zenbakian 1993an argitaratu zirenak. Bere olerki eta testu batzuk beste zenbait aldizkaritan agertu dira, besteak beste Les Cahiers de l'Adour eta Les Cahiers de Garlaban okzitaniarrean.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jeanne Monteil, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.