Jane Seymour Fonda (New York, 1937ko abenduaren 21a - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema aktorea eta ekoizlea da.
Jane Fonda | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jane Seymour Fonda, Jayne Seymour Fonda |
Jaiotza | New York, 1937ko abenduaren 21a (86 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Henry Fonda |
Ama | Frances Ford Seymour |
Ezkontidea(k) | Roger Vadim (1965, 1965eko abuztuaren 14a - 1973) Tom Hayden (1973, 1973 - 1990) Ted Turner (1991, 1991 - 2001) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vassar College (en) Art Students League of New York (en) John Thomas Dye School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, idazlea, antzerki aktorea, modeloa, aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, autobiografialaria eta ahots-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
janefonda.com | |
|
Aktoreen leinukoa, Henry Fonda du aita, Peter Fonda neba, eta Bridget Fonda iloba. Bere ama, Frances Ford Brokaw, frantziako gizartean ezaguna zena, Janek 12 urte zituela, bere buruaz beste egin zuen.
Famatu izan aurretik, Irving Penn argazkilariarentzat egin zuen lan. 1960ko hamarkadatik aurrera, film frankotan agertu izan da, Zurekin ezkonduko naiz filma izan zen lehena.
Bost aldiz izendatu zuten Oscar Sarietarako, eta bitan irabazi ere, Klute eta Coming Home filmengatik, hain zuzen ere. Berak ekoiztutako film bati esker, bere aitak Oscar Saria irabazi zuen.
Gerraren aurkako mugimenduaren aktibista izanik, Ipar Vietnam-era bidaia egin zuen, Angela Davis espetxean zegoela bisitatzera joan zen, eta bere senarraren, Tom Hayden, ibilbide politikoa diruz lagundu ere. Aldaketa klimatikoaren aurkako aktibista da ere, eta kolore gorria duten jantziak erabiliz hainbat agerpen egin ditu. Feministatzat du bere burua eta haurdun dauden adingabeak laguntzenko zentroa du, Jane Fonda Center for Adolescent Reproductive Health.
Erretiroa 1991n iragarri bazuen ere, 2005ean zinemara itzuli zen, Monster in Law filmekin. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, ariketa bideoak egiten zituen. Hainbat ekimen politiko babestu ditu, hala nola Vietnamgo Gerraren zein Irakeko Gerraren kontrakoak.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jane Fonda |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jane Fonda, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.