Izaro Andres Zelaieta: Euskal abeslaria

Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31) euskal abeslari eta musikagilea da.

Izaro Andres Zelaieta
Izaro Andres Zelaieta: Bizitza, Ibilbidea, Diskografia
Bizitza
JaiotzaMallabia1993ko abenduaren 31 (30 urte)
HerrialdeaIzaro Andres Zelaieta: Bizitza, Ibilbidea, Diskografia Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEHU y Universidad de Deusto (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta sortzailea
Izengoitia(k)Izaro
Musika instrumentuaahotsa

Twitter: IzaroAndres Badok: izaro Spotify: 2brDaxeIxhXevIcKDrGMAb Discogs: 6222101 Musikasten: izaro Edit the value on Wikidata

Bizitza

Mallabian jaioa, ikastera Donostiara joan zen. Kalifornian zegoela, erabaki zuen musikaria izan nahi zuela.

Ibilbidea

Hasierak eta Om diskoa

2014an hasi zen tabernetan abesten. Oriol Flores bateria jotzailea ezagutu zuenean, talde bat eratzea erabaki zuten. Horretarako, Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran ekarri zituen. 2016an Om diskoa plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ostean. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz daude, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.

2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestian, nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Gaztea irratian ere kolaboratzen hasi zen, B aldea programan astelehen gauero nazioarteko musika aztertzen du, saio bakoitzean herrialde batetako kantariak ezagutaraziz.

Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen, berak dioenez kanta "arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole. Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.

Eason: diskoa eta nazioarteko bira

Izaro Andres Zelaieta: Bizitza, Ibilbidea, Diskografia 
Izaroren kontzertua Donostiako Jazzaldian, 2018an.

2018an otsailaren 16an bigarren diskoa atera zuen, Eason izenekoa. Lehen diskoaren arrakasta ikusita eta aurreratu zituen "Er(h)ori" eta "Delirios" singleen ondoren, ikuskizun handia zegoen disko berria eskuratzeko. Hamar kantuk osatzen dute lana. Oriol Flores, Iker Lauroba, Julen Barandiaran "Txiki" eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu alboan. Eason diskoa aurkezteko bira luzea egin zuten, Euskal Herrian kantatzeaz gain Espainiar Estatuan egon ziren eta baita Mexikon ere. Eason diskoak izan duen arrakastaren seinale Musika Bulegoa Saria lortu izana. 2018 urtearen amaieran bi kolaborazio egin zituen Izarok, bata Igelaren Bandaren Ur berri, urte berri diskoan eta bestea Nøgen taldearen Gertu abestian.

Eason diskoaren ibilbideari amaiera emateko 2019ko urriaren hasieran Agur Eason: 8 minutu Izarorekin izeneko dokumentala atera zuen, bere bizipenak kontatzen dituena.

Limones en invierno eta itxialdian etorri zirenak

2020ko urtarrilean disko berria atera zuen, Limones en invierno. Aurrez 2019ko urrian aurreneko singlea plazaratu zuen, "Invierno a la vista" abestiaren bideoklipa, Xoel López musikari galiziarrarekin batera. Bigarren singlea "Paris" izan zen eta hirugarrena "Libre". Durangoko Azokan "pre-order" postal bat atera zuen.

Urtarrilaren 31n kaleratu zuen diskoa, eta martxoan abiatzekoa zuen kontzertu bira berria. Mexiko Hirian egin zuen aurreneko kontzertua baina ondoren COVID-19 pandemiak dena atzeratu zuen. Ez zen geldi egon ordea eta apirila amaieran, aurrez azaroan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabaturiko hiru abesti plazaratu zituen, "Errefuxiatuena", "KoiLarak" eta "Tu escala de grises". Itxialdia probestuz maiatza hasieran single berria atera zuen, "Tiempo ausente", konfinamendua bera gaitzat hartuz. Hainbat kontzertu eskaini zituen online, bere etxetik, BBK Sala Etxetik eta baita Victoria Eugenia Antzokiaren teilatutik ere.

Urte amaierako AIZU! aldizkariaren protagonista nagusia izan zen. Musika egitetik bizi da, eta aldarrikatzen du "nahi duen tokian dagoela, eta, beste ofizio batzuetan, lan egiteagatik soldata jasotzea ez dela pribilegiotzat hartzen".

Nazioarteko kolaborazioak eta Limones de oro

2020. urtearen amaieran hainbat kolaborazio egin zituen nazioarteko abeslariekin, hala nola Miki Nuñez katalanarekin, Parientes talde argentinarrarekin eta Valira taldearekin. 2021eko urtarrilean Kill Aniston talde mexikarrarekin "Costa a costa" abestiaren bideoklipa atera zuen. Urte bereko ekainean Miley Cyrusen "Malibu" kantaren bertsioa egin du Duda In The Sky musikari brasildarrarekin batera. Gaztean Brasilgo abeslarien inguruko saioa egiterakoan ezagutu zuen eta hortik sortu zen elkarrekin abestia osatzeko ideia.

Izaro Andres Zelaieta: Bizitza, Ibilbidea, Diskografia 
Izaroren kontzertua Iradier Arenan, 2021ean COVID-19 pandemiako murrizketa garaian.

Nora filmerako soinu bandarako abestia ere egin zuen eta 2021eko uztailean plazaratu zuen Lekeition grabaturiko bideoklipa. "Oso blanco (plata)" bideoklipa ere atera zuen, abestiari erritmo alaiagoak erantsiz. 2022ko urtarrilean Pedro Pastor kantautore madrildarrarekin batera "Ventanas cerradas" kantaren bideoklipa egin zuen, Ezkioko Igartubeiti baserrian grabatu zena eta otsailean "Delirios" Zahararekin eta "Libre" Belako tadeko Cris abeslariarekin. Martxoan Parisko Bataclan aretoan eman zuen kontzertua.

2022ko apirilaren 29an Limones de oro diskoa argitaratu zuen. Tantaka atera dituen kolaborazio hauek bildu zituen bertan, guztira 16 abesti. Maiatzaren 7an Anoetako belodromoan egin zuen disko berriaren aurkezpen kontzertua eta diskoan kolaboratzaile izan dituen abeslariak izan zituen alboan. 6.000 ikusle bildu ziren, emakumezko bakarlari batek Euskal Herrian bildu duen ikusle kopuru handiena izan zen. Belodromoko kontzertuaren antolaketan bizitakoekin eta hausnarketekin azaroan Limoiari eztia dokumentala aurkeztu zuen Zinebi Jaialdian. Izarok berak eta Ander Merinok zuzendu zuten dokumentala.

Cerodenero

Izaro Andres Zelaieta: Bizitza, Ibilbidea, Diskografia 
Izaroren kontzertua Kursaal jauregian, 2024ko urtarrilean, Cerodenero biran.

2023ko abenduaren 8an Cerodenero izeneko disko berria kaleratu zuen. Limones de oro diskaren bira amaitu ondoren etena egitea erabaki zuen eta Cerodenero sendatzen prozesu baten emaitza dela esan zuen. Horrela beraz, lan berria kontzeptuala da, eta pop, folk eta elektronika ukituak ditu, besteak beste. Hainbat singleren bideoak atera zituen lehendabizi, "X eta besteak", "Campamento base", "Iparraldera"... eta disko fisikoa atera bezperan sareetan bideoklipazo izeneko 30. minutuko bideoklipa zabaldu zuen, disko berriko kanta guztiak era jarraituan biltzen dituena.

Musikariak 2024ko hasieran ekin zion aurkezpen birari. Urtarrilaren 2an Bilboko Euskaldunan eman zuen kontzertua, eta 3an eta 4an emanaldi bikoitza egin zuen Donostiako Kursaalean. Ondoren, Bartzelonan, Iruñean, Gasteizen eta Sevillan izan zen, besteak beste.

Izaro Andres Zelaieta: Bizitza, Ibilbidea, Diskografia 
Izaro Andres Maitane Azurmendiren irudia

Diskografia

Dokumentalak

  • Agur Eason: 8 minutu Izarorekin (2019)
  • Limoiari eztia (2023)

Sariak

  • Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2018an Eason diskoarengatik eta 2021ean Limones en Invierno diskoarengatik.
  • 2020ko Gaztea Sarietan bi sari eskuratu zituen. Libre abestia urteko kanturik onena izendatu zuten; Invierno a la vista abestiaren bideoklipari esker, berriz, bideoklip onenaren saria irabazi zuen.
  • 2023ko Gaztea Sarietan zuzeneko onenaren saria jaso zuen.
  • 2024ko Gaztea Sarietan bideoklip onenaren saria jaso zuen, Bideoklipazo izenekoarengatik.
  • 2024ko MIN Sarietan Euskarazko Diskorik Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Izaro Andres Zelaieta BizitzaIzaro Andres Zelaieta IbilbideaIzaro Andres Zelaieta DiskografiaIzaro Andres Zelaieta DokumentalakIzaro Andres Zelaieta SariakIzaro Andres Zelaieta ErreferentziakIzaro Andres Zelaieta Ikus, gaineraIzaro Andres Zelaieta Kanpo estekakIzaro Andres Zelaieta1993Abenduaren 31BizkaiaMallabia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Niklas LuhmannOzeano BareaNøgen (musika taldea)WikipediaKlima aldaketaEz Dok AmairuFutbolPizkundeaJuan Crisóstomo ArriagaGutun formalAtomo nukleoNeolitoaEuskal Herriko kastroakErromantizismoJon Gotzon AldaparenaContact (1997ko filma)GartxotMaxixatzenHondarribiaBarakaldoSumendiBerrobiGoienaArgia (aldizkaria)Jabier MuguruzaLeviathan (liburua)Karen Dianne BaldwinEkoizpen-bideBaionaAbeltzaintzaTxakurEuskal Herriko musikaBurionagonatotorekagageazkoetxeaWazemank (telebista saioa)Angelu (geometria)EuroBergaraEsti VivancoIbon MartínDonibane GaraziUrko zigurataArkimedesen printzipioaAurrerakoitasunGabarraErlijioLannerayFrancisco FrancoSaskibaloiErregai fosilIskanbilaKarol SzymanowskiEuskal Herriko klimaGatibuArku (arkitektura)ElektroiIñigo MuguruzaEzkontzaGernikako bonbardaketaFelazioZetak2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakLeonidas I.aPortugaleteEuskalkiTxistu (musika tresna)Lurraren egituraEnergia eolikoGotzone SagarduiErramun MartikorenaItsas pinuPernando Amezketarra🡆 More