Itsaslaster

Itsaslaster bat ozeanoetako ur mugimendu jarraitua da, ezaugarritzat norabidea, abiadura eta emari jakin bat dituena.

Itsaslasterrak itsasoan dabiltzan ur bero edo hotzak dira, ibai antzekoak. Itsas urei eragiten dieten indarrek sortarazten dituzte, hala nola, Lurraren errotazioak, haizeak, tenperatura nahiz gazitasun desberdintasunek eta itsasaldiek.

Itsaslaster
Munduko itsaslasterrak (1943)
Itsaslaster
Zirkulazio termohalinoa
Itsaslaster
All the world's currents on a continuos ocean map

Itsaslaster garrantzitsuak

Itsaslasterrak milaka kilometro luze izan daitezke. Oso garrantzitsuak dira, kontinenteko klimari zuzenean eragiten baitiote, batez ere ozeano ertzetako lurraldeetan. Itsaslaster ezagunena eta eragin nabariena duena Golkoko itsaslasterra da, Europa mendebaldeko tenperatura igotzen baitu, latitude bereko beste eskualdeekin alderatuta. Beste adibide nabarmen bat Hawaii uharteetan gertatzen da: han, Kaliforniako itsaslasterrak eguraldia freskatzen du, uharte haiek berez izango luketen klima tropikaletik klima azpitropikalera igaroarazteraino.

Itsaslaster motak

Tenperaturaren arabera:

  • Beroak
  • Hotzak
  • Mistoak

Sakoneraren arabera:

  • Sakoneko itsaslasterrak: 100 metro baino sakonago doazen itsaslasterrak dira, gazitasun eta tenperatura aldaketak eragindakoak.
  • Azaleko itsaslasterrak: haizeek eta Lurraren errotazioak eragindakoak, itsaslaster zirkular eta kiribilak osatuz.

Erabilerak

Azaleko itsaslasterren ezagutza garrantzi handikoa da arrantza kostuak txikitzeko, erregai kopurua txikiagotzen baitu.

Belaontzien garaian are garrantzitsuagoa zen ezagutza hau. Adibide on bat Andres Urdaneta gipuzkoarrak aurkitu zuen Itzulbidaia izan zen, Filipinetatik Ameriketara iristeko Kuroshio itsaslasterra jarraitzen baitu.

Itsas bizitzan ere garrantzi handia dute, batez ere espezie askoren barreiatze eta lekualdaketan. Adibide argia angulen ibilbidea da, milaka kilometro egiten baitituzte itsaslasterrez baliatuz.

Kanpo estekak

Tags:

Itsaslaster garrantzitsuakItsaslaster motakItsaslaster ErabilerakItsaslaster Kanpo estekakItsaslasterAbiaduraEmariGatzHaizeIbaiItsasaldiItsasoLurraren errotazioaOzeanoTenperaturaUr

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BurdinaIrulegiko EskuaItsasaldiFenixIzurdeOkilUrkiTomateZuberoako maskaradakEnergia berriztagarriKaskabeltz txikiTrikuharriIvan JiménezNiloBernard GoityVienaGipuzkoaBerlingo harresiaNerea ReparazNerea IbarzabalSan Sebastian Hegoa trikuharriaKutsaduraGlobalizazioBaionaOiloPanderoTxikipediaEmakumeen sufragismoaUrretxuJohannes GutenbergInflazioReal SociedadIsurtzeOlagarroBeltxargen aintziraOskorriAditz trinkoSorginGymnopus ociorAhabi gorriGetxoEuskal dantzakAngelu (geometria)Julen AlberdiEuropar BatasunaEgutegiSchool TiesVespaLangileen Nazioarteko EgunaErromaErrenteriaZirkulazio-aparatuGeiger-Marsden saiakuntzaIker CasanovaOihan tropikalKardaberaSagardoDolores IbarruriLaboral KutxaIdazkera kuneiformeBaztanHerri BatasunaVirgilioIpar Euskal HerriaPlayStation 2Gaztelako Komunitateen GerraApirilaren 24Erromako foroaAntzar Eguna🡆 More