Irulegiko Gaztelua: Erdi Aroko Nafarroako gaztelua

Irulegi gaztelua Lakidainen zegoen Erdi Aroko gaztelua izan zen, izen bereko mendiaren gailurrean zegoena.

1374an Gonzalo Ruiz de Eransus alkaidea bertan bizi zen. 1494an Katalina I.a Nafarroakoak gaztelua eraistea agindu zuen beaumondarren beldur.

Irulegiko gaztelua
Irulegiko Gaztelua: Lehenagoko aztarnak, Erdi Aroko gaztelua, Indusketen historia
Kokapena
HerrialdeaIrulegiko Gaztelua: Lehenagoko aztarnak, Erdi Aroko gaztelua, Indusketen historia Euskal Herria
ProbintziaIrulegiko Gaztelua: Lehenagoko aztarnak, Erdi Aroko gaztelua, Indusketen historia Nafarroa Garaia
UdalerriaLakidain
Koordenatuak42°46′47″N 1°30′49″W / 42.7796°N 1.51354°W / 42.7796; -1.51354

Lehenagoko aztarnak

Irulegiko gazteluaren ondoan dagoen Irulegiko herrixka, Brontze Aroan eta Burdin Aroan okupatu zen, zehazki garai hauetan: Brontze Amaiera edo Burdin Aro hasiera, eta Burdin Aroa aurreratua eta Burdin aro amaiera. Erromatarrak iritsi zinenerako bertako biztanleak baskoiak ziren, eta Sertorioren gerraren garaian erre eta hustu zena. Bertan aurkitu zen 2021ean Irulegiko eskua.

Erdi Aroko gaztelua

Iruñerrian hobekien ezagutzen eta mantentzen den Nafarroako Erresumako Erdi Aroko gotorlekua da. Arangurengo udalerriak bertako herritarrekin, Larrazkoa elkartearekin, Nafarroako gobernuarekin eta Aranzadi Zientzia elkartearekin batera gazteluan ikerketa arkeologikoak egin eta berreraiki zuten.

Ingurune topografikoa

Gailurrak malkar harritsu bat du iparraldean, eta beste latitudeetan mendi-mazelak. Hegoaldean, alderik irisgarrienean eta beraz albo hori babesteko, ur-hobia zuen.

Gazteluaren historia

Ez da ziur ezagutzen zein urtetan eraiki zen gotorlekua. XII. mendetik aurrera, gaztelu baten informazioa dago baina baliteke aurretik eraiki izana. Gotorleku hori alkaideen bizileku izan zen, gotorlekua kontserbatzeko, zergak kobratzeko eta Nafarroako hiribururako bidea zaintzeko betebeharra baitzuten.

Iñaki Sagredoren ustetan, haren kokaleku estrategikoak eta inguruko gotorlekuekin duen ikus-komunikazioak pentsarazten dute Iruñeko erresumaren hastapenetan eraiki zela. Garai haietan, gotorlekuetan oinarritzen zen Iruñerriko baskoien defentsa-sistema; arabiarrak zien frankoen mugimenduak zelatatzeko. Sortu berria zen Iruñeko erresuma haren defentsa-sistema desfasatuz joan zen mugak zabaldu ahala. Ordurako, mugak ez zeuden Tafallan edo Monjardingo gazteluan, Ebro ibaitik haratago baizik, eta, gotorleku horien erabilgarritasuna txikituz joan zen. Baskoien hasierako gotorleku horiek espetxe edo bizileku gisa erabiltzen hasi ziren; baina, gerra-garaietan, beren izaera militarra berreskuratzen zuten.

Agaramontarren eta Beaumontarren arteko gerra zibilean Leringo kondea zen gazteluaren jabea, eta, XIV. mendearen bukaera hartan, Juan Mearin beaumontarra zen hango alkaidea. Hala ere, 1494ko irailaren 19an, Joanes III eta Katalina I Nafarroako errege-erreginek berreskuratu zuten gotorlekua. Urte hartako abenduan, Juan Garrok eta Remonet kapitainak hura suntsitzeko agindua jaso zuten, baliogabekotzat eta garestitzat jotzen baitzen. Suntsitze horrekin saihestu nahi zutela Gaztelaren hurbileko jendeak hiriburutik hain hurbil jabetzak izatea. Almenak eta harresiaren parte bat, defentsa-ateak eta bestelako elementuak eraitsi zituzten; hala ere, ez dirudi kalte horiek erabat baliogabetu zutenik gaztelua, eta, segur aski, dorre nagusiak bizilekua izaten jarraitu zuen. Denborak eta moldatzeko dirurik ezak gazteluaren behin betiko suntsipena ekarri zuten.

Indusketen historia

Ikerketa-proiektua 2007an abiatu zen, Aranguren ibarreko Udalak elkarlan-akordioa sinatu zuenean Aranzadi Zientzia Elkartearekin.

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Irulegiko Gaztelua Lehenagoko aztarnakIrulegiko Gaztelua Erdi Aroko gazteluaIrulegiko Gaztelua Indusketen historiaIrulegiko Gaztelua Argazki galeriaIrulegiko Gaztelua ErreferentziakIrulegiko Gaztelua Kanpo estekakIrulegiko GazteluaBeaumondarGazteluIrulegi (Aranguren)Katalina I.a NafarroakoaLakidain

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SindikatuPlanktonLamiakoIndarOdolCantinoren planisferioaHizkuntzaAntzinako EgiptoJonathan SwiftOtxandioJava (programazio-lengoaia)Idazkera kuneiformeDes-kontrolLawfareGaixotasun infekziosoHernaniAs (egunkaria)Miguel BernadNafarroa GaraiaBehin batean LoiolanRotten XIIIEspainiako geografiaPalestinako Landa Historia ProiektuaLurraSokatiraRadiocrimenPolinizazioEroskiAimar OlaizolaLandareJuan Sebastian ElkanoBasajaunSaskibaloiAzalpen testuISO 8601ErromantizismoMamuEuskal Herriko mendiakDonejakue bideaPizkundeaZuhaitzFederico Jiménez LosantosAmerikaMusika barrokoKaotikoEnaraMikel ElizegiPirritx, Porrotx eta MariMototsInternetTeokraziaFrancisco FrancoEkain (leizea)Antzinako GreziaNafarroa BehereaBizenta MogelKolonia (geografia politikoa)Joseba SarrionandiaErromeriaAndres UrdanetaAtaunNapoleon BonaparteInternazionalaEnergia eolikoNeolitoa🡆 More